Zerk egiten gaitu garena

Nola heldu gara garena izatera?

Nortasuna: Barruko ala Kanpoko ezaugarriak? Sari eta zigorren emaitza besterik ez da gure izaera? Ba al dago gure nortasunean ezer ikasia ez dena? Orrialde zuriak gara jaiotzean? Ikasi dugu garena izaten? Pentsamendu, emozio eta motibazioak aipatu gabe azaldu daiteke nortasuna? … Irakurtzen jarraitu Nola heldu gara garena izatera?

JS_responsive

HTML, CSS, y JS: un cuento “responsive” (III)

¿Qué es JS? Si quieres saber que es JavaScript pero no entiendes de código mira este cuento responsive:
Tercera y última parte de la infografía que hice para responder a la pregunta ¿Cuales son los rasgos fundamentales del HTML,el CSS y el JavaScript? Irakurtzen jarraitu HTML, CSS, y JS: un cuento “responsive” (III)

lesIncurables

Zer da Ilustrazioa: testuaren azalpena

1. Ilustrazioa: gizakiaren adinagusitasuna eta duintasuna Ilustrazioa: gizakiaren irteera bere erruzko adingabetasunetik Adingabetasuna: besteen gidaritzarik gabe (tutoreak) bere adimenaz baliatzeko ezintasuna Norberaren erruzkoa da, ez datzalako adimen ezean, erabakitzeko kuraiarik ezean baino Ilustrazioaren lema: Sapere aude; ausart zaitez zeure adimenaz … Irakurtzen jarraitu Zer da Ilustrazioa: testuaren azalpena

erlijio askatasuna

Erlijioa ta Estatua: Caesar non est supra grammaticos

Zer da Ilustrazioa testuaren 5. atalean Ilustrazioa sustatzen duen askatasunaren murrizketa azaldu du Kantek; 6. atalean erlijioa eta estatuari buruzko hausnarketa egiten du. Zilegi ez den murrizketa: Zelako askatasunaren mugapenak ilustrazioa oztopatuko du? Erantzuteko galdera bat egingo du: posiblea litzateke … Irakurtzen jarraitu Erlijioa ta Estatua: Caesar non est supra grammaticos

gobernua

Gizartekoitasun tratagaitza eta Konstituzio Errepublikarra

Ilustraziora iristeko, naturak giza antagonismoaren mekanismoa erabiltzen du: Gizakia bi jarreren artean kokatzen da: besteekin bizi eta elkar laguntzearena, eta norberaren interesak defendatuz, besteei aurre egitearena. Borrokak eta norberekoikeria nagusitzen dira.
Betirako bakea konstituzio errepublikarraren bidez gauzatuko da. Noiz? Irakurtzen jarraitu Gizartekoitasun tratagaitza eta Konstituzio Errepublikarra

united_nations_country_by_jjasso

Kant: Asmo kosmopolitako Historia orokor baten ideia

“Asmo kosmopolitako historia unibertsal baten ideia” lanaren laburpena: Historiak baduela zentzu bat baieztatzen du Kantek: aurrerakuntza edo gizakiaren berezko moraltasuna burutzea. Naturaren ezkutuko plan baten bidez arrazoimen teorikoa eta arrazoimen praktikoaren arteko zubia eraikitzen du: Kantentzat askatasunak nahi ala ez, moraltasuna eta ilustrazioa ekarriko du. Irakurtzen jarraitu Kant: Asmo kosmopolitako Historia orokor baten ideia

ostrazismoa

Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna

Zer da Ilustrazioa, Kanten testua duzu hemen. Arrazoimenaren erabilera publikoari ekinez nire iritzi kritikoa emango dut: lotsagarria deritzot LOMCE dekretuan erlijioak eta filosofiak (edo beste edozein arlo) pertsona baten etorkizuna jokatzen duen notan balio berbera izatea. Lotsagarria, deritzot ere estatu espainolak Vaticanoarekin duen akordioa, baita lapurreta bat ere bai! Irakurtzen jarraitu Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna