summerGaresti

Txuleta Museoa: Helburuak

Baliteke “Txuletak” desagertzea?

Baliteke “egia” gezurra izatea?

Zer da ikasi eta zertarako ari naiz ikasten? Ez da galdera erraza… “Ikasi”, “jakin”, “eskola”, “pentsamendua”, “askatasuna”, “obedientzia” ideiak aztertuko ditugu;

chuletartor irudia

“Txuleta Museoa” proiektua bukatzerakoan gai izango zarete:

  • Eskolaren historia eta jatorria ikasiko ditugu. Neill, Freire, Montesori, Piaget, Ardutza Ikastola eta “La Educación Prohibida”ren ideia nagusiak ezagutu eta bildu; Ezagutzen dugun eskola ezberdinekin konparatzeko.
  • “Heziketa ezak esklabu egiten gaitu”: Platonen haitzuloaren mitoan agertzen diren esklabuak, eta “Matrix”-en bizi den “Neo” pertsonaiaren esanahiaz pentsatuko dugu
  • “Askatasuna, pentsamendua eta gizartea” erlazioari buruzko teoriak: Ilustrazio garaia (Sapere Aude), Nietzsche (supergizakia) eta Marxen gizakia (Alienazioa edo Iraultza) konparatuko dugu
  • Pentsamendu askea eta obedientziaren arteko ezberdintasuna etikaren ikupegitik sakonduko dugu eztabaidaren bidez (Milgramen esperimentua)
  • ”Pentsamendu kritikoak” (Critical Thinking.org) ezberdintzen dituen pentsamenduaren atalak ulertu, itzuli, eta galdeketa moduan erabiliko ditugu testuetan (ingelera, euskara, gazte eta filosofiako arloetan), eta muraletan; gela apaintzeko “Kartel-Txuleta Erraldoiak” eginez ormak Koloreztatuz. Banaka ere, norberak bere Txuleta-Kit pertsonala egingo du
  • Twitter elkarrizketa taldeak sortzeko erabiltzen ikasiko dugu, eta “kanpoko” (ez ezagunak) erantzuna (feed back) jasotzen
  • Creative Commons lizentziak eta lizentzia jabedunen arteko ezberdintasuna ulertuko duzu
  • “Pentsa kutxa” aurkezpen mota egiten ikasiko duzu
  • Ikustentzuneko proiektua prestatuko duzue:
    • Talde rolak banatu eta ekipoan lan egingo duzue
    • Ikustentzuneko narrazio teknika garatuko duzue:
    • Gidoi-narratiboa eta gidoi-teknikoa egiten ikasi, eta
    • Storyboard eginez Plano motak eta Kamaren anguluaren esanahiaz jolastu,
    • Azkenik bideoa editatzeko eta publikatzeko
  • Lanaren memoria bat egiten ikasiko duzu eta guztion artean liburu bat: http://txuletamuseoa.soopbook.es/
  • Eta ekipo proiektua gendeaurrean azaltzen ikasiko duzue (Taldearen proiektuan parte hartu duten Ikastetxe kanpoko gendea gonbidatzeko posibilitatearekin)
  • Gizakiaren pentsamendu askatasuna eta heziketari buruz eztabaidatzen ikasi

 Hasierara

Anuncios