Autoerregulazioa: pentsamendua pentsatuz ikasi (Neus Sanmartí)

Ba dira urteak Neus Sanmartik konpetentziak ebaluatzeko formakuntza bikaina ekarri zigula Bilbora. Bere aurkezpenetan urteak pasa direla ikus daiteke, estiloan zaharrak ematen baitute; baina, edukia elikagai organikoa da: ekintza konkretuak, eta ebaluaziorako tresnak azaldu zituen Neusek:

  • “Nola Konpetentziak ebaluatzen irakatsi” (ikasleei!!) lehenengo aurkezpena izan zen, eta bigarrenean ere, ikasleak dira erdigune eta protagonistak,
  • “Ebaluatu ikasteko: Ebaluazioa autoerregulazio prozesu gisa”: metakognizioa aipatu gabe, ikasleak pentsamendua pentsatzen; hau da, ikasten aurkezten ditu… Ekintzaren bidez (ekintzak kontatzen, eta teoria oso gutxi azalduz)… Hori bai konpetentzia konpetentziak irakasteko!

Baina, ez nuen ikasi…

Ordua da XXI mendean bizi garela konturatzeko. Suposa dezagun gure ebaluazioa ebaluatzen ausartzen garela, akatsetatik zer edo zer ikasi, eta ikasleak etorkizuneko beharretan prestatzen ditugula:-)

Bestela jai izango dute gure ikasleak “Etorkizuneko Lanari” aurre egiteko. Irakasleok ere prestakuntza beharrezkoa dugu, eta indarra, eta ausardia, eta gogoa, eta iluzioa…

Prest?

 

 

 

 

 

Eskerrik asko Neus

Anuncios