Pentsamendu Kritikoa

Pentsatzen irakatsi daiteke?

Galdera hau batxilergoko filosofia ikasleei planteatu nienean, gehiengoak ezetz erantzun zuen. “Ea pentsatzen zuten ala ez” galderari, guztiek argi zeukaten erantzuna baiezkoa zela. Eta pentsamenduaren elementu, ezaugarri, atal edo trebetasunei buruz galdetu nienean, hasiera batean oso gutxik proposatu zuten ezaugarriren bat; eskerrak geroago egin genuen talde elkarrizketan, askoz ere elementu gehiago zehazteko gai izan zirela…

Hala ere, ez al da harritzekoa?

Umeentzako pentsamendu kritikoa

Talde elkarrizketa hasi baino lehen, beste galdera hau bota nuen: “Uste duzue ume txiki-txikiei pentsatzen irakatsi ahal zaiela?” Zenbat urtekoak? galdetu zuten, eta -gerrian eskua jarriz- Gutxi gora behera honelakoak- erantzun nuen.

Ezetz

Filosofiako ikasleak aho bete hortz geratu ziren “Umeen Pentsamendu Kritikorako Minigida” ikusi zutenean. Filosofia irakasleari ere berdin berdin gertatu zitzaion hilabete bat aurrerago…

Ezetz asmatu batuketak (edo biderketak) nola egin behar diren ikastea (edo irakastea) zergatik ez zaigun hain arraroa iruditzen! Matematika edo fisika irakasleak horrelakoak azaldu behar dituela nabaria da, orduan zergatik pentsamendua irakastea zientzia-fikziozko nobela?

“Ezetz” esan zuen filosofiako irakasleak erantzuna aurkitu ezinean zorabiatu baino lehen… Eta espazio-ontzian hantxe bertan sartuz, ikasleak beste galaxia bati begira gelan utzi zituen.

Zer edo zer oso gaizki egiten ari gara

Horrelako esperientzien aurrean beti konklusio berdina ateratzen dut…

Momentu hartan, urrunetik zetorren eta Hiponakoarena baino misteriotsuagoa zen ahots bat entzun nuen: “Ale wuapi, txirrinak jo du… jeitsi zaitez lurrera Platonen dualismo epistemologikoa azaldu behar duzu eta”

“Zer da Pentsamendu Kritikoa” infografia deskargatzeko

Anuncios