educacionTotalitaria

Gizakia: Zibilizatua, ala domestikatua?

Gizakia eta Zibilizazioa

Gizarteak gure espeziearen iraupena ahalbideratu zuen. Gure arbaso ebolutiboak ahulak ziren indar naturalei aurre egiteko bizi borrokan. Baina “tximino azkar” horiek, hitz eginez elkartu, eta lanaren banaketan oinarriturik zibilizazioa eta kultura sortu zuten. Hainbat gizarte antolaketa egon dira historian, batzuk beste batzuk baino justuagoak, baina guztietan funtzezkoa heziketa. bizitzeko behar dituen gaitasunak garatu gabe jaiotzen den gizakumea derrigorrez behar du berdinen arteko zaintza, eta honela errealitateari buruzko ikuspegi bat ikasi dugu. Ikuspegi hori egiazkoa, justua, ala faltsua den ez dauka inolako garrantzirik espeziearen eboluzioan.

Bizi irauteko borrokan beste gizaki batzuen askatasuna ukatuz, eta bere kideak menperatuz heldu da gizakia XXI. mendeko espezie bizidunetako bat izatera. Animalia arrazoiduna eta zibilizatua. Gizakien arteko berdintasuna eta askatasuna Frantziar Iraultzarekin batera agertutako ideia da. Garai hartan ere derrigorrezko heziketaren ideia sortu zen.

Zibilizatua ala domestikatua?

Gizakia eta gizartea: legea, giza eskubideak, askatasuna, manipulazioa, esklabutza, demokrazia, heziketa ala menpekotasuna… Badirudi kontrako kontzeptuei buruz ari garela. Etika eta politika. Mundu ideiala eta mundu erreala. Nolako gizakiari buruz ari gara? Ona eta zintzoa, ala egoista eta krudela?

“Sapere Aude” dio Kantek despotismo ilustratuaren garaian: “Ausartu zaitez zure kabuz pentsatzera”. Manipulazioa, heziketa, informazioa eta politikari buruz pentsatuko dugu, Hobbes eta Rousseauren teoriak eztabaidatu, ea nortzuk garen argitzen dugun. Gai izango gara kritikoki pentsatzeko?


Chomsky eta Manipulazio Mediatikoa Fitxategia A4 formatuan

Anuncios