Pentsatzen irakatsi daiteke?

XXI. mendean bizi gara?

Pedagogia eta psikopedagogiako adituek diotenez, pentsatzen irakatsi daiteke, bai; eta are gehiago, pentsamendu sortzailea XXI. mendeko langileek behar beharrezkoa izango duten ezaugarria izango da. Teknologia berriek berregituratu duten gaurko errealitatean ezagutza etengabe aldatzen da, horregatik “gogoratu” daitekeena behe mailako trebezia intelektuala da, eta sormenari dagokiona goi mailako pentsamenduaren trebezia.

Bideoko parte hartzaileek sormena erabiliz arazo sinple bat ebatzi behar dute: saio-hodian dagoen kakahuetea ateratzea. Ikus dezagun nola

Ikaragarria… Egin dezagun froga bat

Berandu gabiltza

Berrikuntza, ekipo lana eta sormena gaurko enpresak behar ditu, 15 urte dira mendea hasi zenetik… youtube edo interneten bilaketatxo bat egin eta honelako hamaika ikastaro ikusiko dituzue.

Pentsamendu Kritikoa

Aurreko orrialde honetan infografia batez azaldu nuen Zer den Pentsamendu Kritikoa, baina gure lanari hasiera eman baino lehen ikus dezagun Txilen zer dioten

Hurrengo diapositiba sortak hiru helburu ditu:

  1. Pentsamendu kritikoaren trebeziak zeintzuk diren ezagutzea eta ulertzea gure ikasketa jardueraren analisi bat egiteko
  2. Trebezia horiek erabiltzeko “TrebeKit_Txuleta” egitea
  3. Pentsamendu kritikoari buruzko muralekin gela apaintzea

Espero dut zuen gustukoa izatea

Inprimitzeko bertsioa BloomenTaxonomiaInprimitzeko
“TREBEKit” egiteko eredua (ingeleraz) BloomsTaxonomyFlipChart
“TREBEKit” egiteko eredua (hutsik) TREBEkit_hutsa

Anuncios