Pentsamendu Kritikoaren teoria

Pentsamendua bere 8 elementuak identifikatuz analizatu daiteke

Pentsamendu guztietan 8 oinarrizko egitura agertzen dira: pentsatzen dugun bakoitzean…

pentsamendua definitu

Pentsatzea:

  • helburu bat du
  • galderak planteatzen ditu
  • informazioa bilduz
  • kontzeptuak erabiliz
  • helburua lortzeko irtenbidea interpretatuz
  • suposizioak egiten ditu
  • inplikazio eta ondorioak garatu
  • ikuspegi baten arabera

Pentsamendua analizatzeko elementu hauek identifikatzen eta eztabaidatzen (dudan jarriz) ikasiko dugu

Analizatu3_muralak

Pentsamenduaren elementu unibertsalak

  1. helburu bat (lortu nahi) dugu:
  2. ikuspegi baten araberako
  3. zenbait suposizioetatik abiatzen diren
  4. inplikazio eta ondorioetan oinarriturik;
  5. datu, gertaera eta esperientziak erabiliko ditugu
  6. inferentziak eta baieztapenak (judizioak) egiteko
  7. Kontzeptu, ideia eta teorietan oinarriturik
  8. arazoa ebatzi edo galderari erantzuteko

Eztabaidatu_muralak

Pentsamenduaren egitura unibertsaletan dauden galdera inplizituak

  1. Zein da nire helburu nagusia?
  2. Zein da gaiari buruz dudan ikuspegia?
  3. Zeintzuk dira arrazonamendu honetan erabiltzen ditudan suposizioak?
  4. Zeintzuk dira nire arrazonamenduaren inplikazioak? (arrazonamendua egokia balitz)
  5. Nire galdera erantzuteko zein informazio bildu behar dut?
  6. Zeintzuk dira nire inferentzia eta ondorio nagusiak?
  7. Zein da oinarrizko kontzeptua nire galderan?
  8. Zein da erantzun nahi dudan galdera nagusia?

Pentsamenduaren kalitatea ebaluatuko dugu Pentsamenduaren Estandar Unibertsalak erabiliz

Identifikatu

Pentsamendua ebaluatzeko Pentsamenduaren Estandar Unibertsalak ulertu eta aplikatu behar ditugu. Pentsalari trebeak estandar unibertsal horien bidez epaitzen du pentsamendua. Estandar hauek erregularki erabiliz gero barneratuko dituzu eta zure pentsamendua argiagoa, ziurragoa, zehatzagoa, egokiagoa, sakonagoa, zabalagoa, logikoagoa, garrantzitsuagoa (aproposagoa) eta justuagoa izango da

EstandarUlertu_muralak

  • Argia: esanahia ulergarria da
  • Ziurra: akatsik eta distortsiorik ez du, egiazkoa da
  • Zehatza: behar den xehetasun maila dauka
  • Egokia: gaiarekin lotua dago
  • Sakona: konplexutasun eta erlazio anitzak ditu
  • Zabala: ikuspegi ezberdinak biltzen ditu
  • Logikoa: kontraesanik ez du; parteak bateratuz zentzua du
  • Garrantzitsua (edo aproposa): funtsezkoa adierazten du azalean gelditu gabe
  • Inpartziala edo justua: ez du norbere probetxua bilatzen, justua da

Estandar intelektual unibertsalak aplikatzeko erabil daitezkeen galderak

Infografia ikus dezakezu eta fitxategia jeitsi ere bai hemen klik eginez

Argia

Puntu hori gehiago azaldu dezakezu?
Beste modu batean adieraziko duzu?
Esan nahi duzuna ilustratu/argitu dezakezu?

Adibide bat eman dezakezu?

Ziurra

Egia al da?
Nola froga daiteke?
Nola ziurtatu dezakegu egia dela?

Zehatza

Xehetasun gehiago eman dezakezu?
Zehatzago azaldu dezakezu?
Hobeto mugatu dezakezu?

Egokia

Nola lotzen zaio galderari?
Zelan erlazionatzen da gaiarekin?
Nola laguntzen digu arazoarekin?

Sakona

Zein ezaugarrik adierazten dute galderaren konplexutasuna?
Nola hartzen dira kontuan galderak dauzkan zailtasunak?
Alderdi esanguratsuenak biltzen ditu galderak?

Ikuspegi
zabala

Beste ikuspuntu bat kontuan hartu behar da?
Arazoa ikusteko beste modurik ba al dago?
Nola ikusiko litzateke perspektiba kontserbadore batetik?
Nola ikusiko litzateke egoera edo arazo hau ……………….-ren ikuspuntutik?

Logika

(Orokorrean ikusita ) Logikoa al da hori?
Esandakoarekin hori ondoriozta daiteke?
Zergatik hasierako lotura bat zen eta orain beste bat dirudi?
Nola izan daitezke biak egiazkoak?

Garrantzia

Kontuan hartu behar den arazo nagusia hori da?
Argitu behar den oinarrizko ideia da?
Datu hauetatik zein da garrantzitsuena?

Inpartzialtasuna

Ba al naiz parte interesatua gai honetan?
Beste batzuen ikuspegiak justuki adierazten ditut?

Paul Richard eta Linda Elder

Pentsamendu kritikoaren helburu nagusia Bertute Intelektualak garatzea da

Aurreko trebeziak beharrezkoak ba dira ere, Pentsamenduaren bikaintasunak Estandar Intelektualak Pentsamenduaren elementuetan aplikatzea baino gehiago eskatzen du: goi mailako pentsamenduaren funtsezko ezaugarriak diren Bertute Intelektualak garatzea: ikuspegiaren zabaltasuna eta osotasun mailari dagozkienak.

Bertute_muralak

  • Umiltasun intelektuala
  • Osotasun intelektuala
  • Enpatia intelektuala
  • Autonomia intelektuala
  • Sendotasun intelektuala
  • Pertseberantzia intelektuala
  • Arrazoian konfidantza
  • Inpartzialtasuna

Hurrengo diagraman hobeto uler daiteke nola lotzen diren

  • Pentsamenduaren Elementuak,
  • Estandar Intelektualak eta
  • Bertute Intelektualak

Pentsamendu Kritikoa_diagrama

Infografia ikusi edo jeitsi nahi baduzu egin klik hemen

Egozentrismoa eta Soziozentrismoa gogamenaren joera naturalak, eta pentsamenduaren garapena eragozten dute

Gure pentsamenduaren garapenean, trebezia intelektualak bultzatzeaz gain, pentsamendua eragozten duten trabei arreta jartzea funsezkoa da ere. Pentsamendu egozentrikoa eta soziozentrikoa aipagarrienak dira.

  • Giza Egozentrismoa, munduan dagoen guztia bere buruarekiko erlazioan interpretatzeko gizakiak duen joera
  • Giza Soziozentrismoa, edo talde egozentrismoa; munduan dagoen guztia norbere taldearen arabera ikustea. Pentsamendu soziozentrikoa pentsamendu egozentrikoaren hedapena da: gizakia, animalia gregarioa, artaldekoia da; taldearen presioaren mende bizi dena.

Gizakiaren egozentrismo eta soziozentrismoa bi bidetik doaz:

Batetik, mundua gure (taldearen) interesen arabera hautematea, ongi sentitzeko beharrezkoa duguna etengabe bilatzen; desio egoistak, gainerakoen eskubide eta beharrak kontuan hartzen ez dituztenak.

Bestetik, norbere (taldearen) sinesmenak arrazionalizatzea eta justifikatzea, sinesmen edota jokabide horiek irrazionalak izan daitezkela kontuan izan gabe, egokienak edo egiazkoak diren bakarrak direla uste baitute

Informazio gehiago

Irudiak eta Estekak:

Fitxategia jeitsi:

Anuncios