Pyramid_of_Capitalist_System

Langile alienatua (ez?) izateko…

“Filosofoen papera, orain arte, mundua interpretatzea izan da; gakoa, ordea, mundua eraldatzean datza”

Filosofoen eragina ere ezezkoa izan da, Marxen ustez, kontenplazio hutsean geratu delako eta beraien jarduera bakarra pentsamendu mailan eman delako.

Aurreko filosofo guztien kontra jarduera praktikoa da Marxek proposatzen duena, filosofia teorikoaren burutze erreala: gizaki konkretua askatzea helburu duena. Askapen hori, prozesu historikoan gertatuko da langile-klasearen bidez eta horretarako nahitaezkoa da egoera historikoa aztertzea metodo zientifiko egoki bat erabiliz.

Hau izango da Marxen ahaleginen erronka, filosofia (teoria) praxisa eraldatzeko erabiliz gizakiaren askapena lortzea.

“Gizarte errealitatea da gizakiaren kontzientzia determinatzen duena”

Ekonomia politikoaren kritika” liburuaren hitzaurrean, Marxek gizartearen egitura ekonomikoari…/… loturik kontzientzi forma sozial jakin batzuk agertzen direla dio, eta jarraian, “Bizitza materialeko produkzio-moduak, oro har, baldintzatu egiten ditu bizi-prozesu sozial, politiko eta intelektuala. Errealitatea ez du gizonen kontzientziak determinatzen; aitzitik, gizarte-errealitatea da haren kontzientzia determinatzen duena”. Beste era batera esanda, “gizartea” edo “gure errealitatea” jabetasun-harreman konkretu batzuen emaitza dela, eta harreman horiek baldintzatzen dutela lana, giza-harremanak, politika, justizia, pentsamendua, erlijioa edo artea.

LanarenAlienazioaBideoaAurreko irudian klik egin eta Marxen gizakiaren alienazioari buruzko ikuspegia azaltzeko Charles Chaplinen “Modern Times” filmaren zati bat ikus dezakezu (Copyright-a eta jabetza legeak direla eta, ezinezkoa Youtuben ikustea, horregatik, Drive plataforma erabili dut. Jeitsi ezazu -271MB- erresoluzio handiagoan ikusteko)

Marxen filosofiari buruz

Beste orrialde batzuk (euskaraz)

Fitxategiak (klik pdfa eskuratzeko)

 MarxenFilosofia_pdf  GizarteFilosofia

Marx itzuli da?

“Marx ha vuelto” fikzio telesaila Manifestu Komunistan oinarritua (4 kapitulu + zero): orden egokia 1,2,3,4,0 da

Jatorrizko orrialdetik: “Marx ha vuelto” está ambientada en la Argentina actual, que al igual que otros países sufre los embates de la crisis económica. Los trabajadores de una fábrica gráfica sufren suspensiones y despidos; un grupo de ellos se organiza para luchar mientras son dejados de lado por los dirigentes sindicales. Al mismo tiempo, Martín, protagonista de esta historia, se encuentra leyendo el Manifiesto Comunista, y termina por encontrarse con Karl Marx, sin quedar en claro si es sueño o realidad. A lo largo de cuatro capítulos Marx irrumpe en la historia con sus ideas revolucionarias sobre las clases sociales, las crisis, el estado y el comunismo.

Plusbalioaren azalpen musikala

Marx komikietan

Idazlan garrantzitsuak: Manifestu komunista…

“Mamu bat dabil Europan barrena –komunismoaren mamua…”

… eta Kapitala

Manifestu komunistaren komikiaren aurkezpena (Fernando Vicenteren irudiak)

Marx eta marxismoa

Anuncios