Martxoak 8 “feed-back”

Urtero bezala, aurten ere, Martxoak 8 ospatzen ari gara Gabriel Arestin. Astelehenean, hilak 9 Lorea Argarate (DJ), Eire Larrea (Musika irakaslea), Ihart Herran (Arrain Saltzailea) eta Oihane Marcos (Argazkilaria), Gabriel Arestira bueltatu ziren; ez ikasle zirenean soberan ezagutu zituzten gelatara, oraingoan areto nagusira zetozen, mahai baten inguruan bizitzari buruz hitz egitera.

Emakume hauen elkarrizketa biziarekin asko gozatu genuen batzuek, batxilergoko ikasleak entzule, beste batzuetan baino interesatuagoak ikusi nituen: arretaz begiratzen zuten, norbere etorkizuna irudikatzen, edo errealitate hurbilari buruz entzuten ari ziren bizipenekin identifikatzen, batek daki …  Lau neska, eta bakoitzak bere ibilbide pertsonal, akademiko eta laboralaren berri ematen, oso ezberdinak baina denak emakumearen ikuspegitik , ikastetxeko denborak ongi gogoratzen zituzten emakumeenak. Ikasle batzuen begiradan distira ikusi nuela ez nago asmatzen.

Lau emakume eder eta indartsu, eta ikasle bat (Nerea Mazo) bada ezpada  zer esanik jakin gabe geratzekotan  laguntzeko; baina denetarik zeukaten esateko: Etxekoen partetik jasotako laguntza, familiaren jarrera hartutako erabakien aurrean, zer espero zuten, eta gaurko bizitza espero zutenarekin bat datorren. Bere eguneroko bizitza azalduz beste gai asko baloratu zituzten, beti ere bakoitzak ikastetxean zegoela uste zuenarekin kritikoki konparatuz (horregatik diot indartsuak direla) …  aukerak, oztopoak,  hizkuntzak, neskak eta mutilak, jantziak, edertasuna, barrukoa, amodioa, bikotea, sexua, internet, teknologia, lana eta lan falta, egokiena dena eta nahi dudana, gizarteak espero duena, dirua, errazena eta zailena, segurtasuna, harridura, zoriona eta poztasuna, iragana eta etorkizuna …

Asko esateko, eta argi daukat asko esan zutela … Esaldi bat aukeratu beharko banu … zein izango litzateke?

Hauxe da proposatzen dizuedan erronka

Esaldi bat aukeratu beharko banu … zein izango litzateke?

Zuk lehenengo (hasieran besteek idatzi dutena ikusi gabe), gero ni  (eta beste irakasle batzuek nahi ba dute; orduan bai ikusiko dituzue denak), eta azkenik, gure protagonistak izan ziren Lorea, Eire, Ihart eta Oihaneri ere aukera luzatzea.

Anuncios

45 comentarios en “Martxoak 8 “feed-back”

  1. Gaur egun daukagu teknologia indartsuarekin, errazten ala oztopo gehiago jartzen dizkigu bizitzan?

  2. emakumeak garrantzi handia izan dute gure bizitzan zehar. Guk askeak gara edozer egiteko!!

  3. Txikitan langileak ziren neskatoak, gaur egun emakume arduratsuak.

  4. Nahiz eta berekoia irudi, bizitza honetan kakotzen hartean zu izan nahi duzunaz arduratu egin behar zara eta lortzen sahiatu, inori kasu egin gabe. Zeren inork ez du zugatik ezer emango ezta arduratuko. 😉

  5. Nahi duguna egiteko aukera dugunean egin behar dugu aukera hori ez zaigulako berriro agertuko, beti besteek esaten digutena egiten dugulako jaiotzen garenetik hiltzen garenerarte.

  6. Ez nago ados lanera ondo jantzita eta apainduta joan behar izatearekin.

  7. Gauzak ez direla erakusten dizkiguten bezelakoak, aukera eta erantzun anitz daudela bizitzari begira. Nor bere eskuetan dago aukera eta erantzun horiek aurkitzea edo ez aurkitzea. Baina erratu arren, jendea kontran egon arren, zure ideiak benetan sinistu eta defendatu behar dituzula.

  8. Emakumea izateak ez zaitu egin behar duzuna edo zugandik espero dutena egitera bultzatzen, Zu zure erabakiak hartzeko gai zara, zuk nahi duzuna egiteko askatasun osoa duzu.

  9. Emakumeak izateagatik haien eskolan beroa egiten zuenean haiek ezin zuten eskoterik eraman, gizonek, berriz, tiranteetan jarri ahal ziren.

  10. Gehien gustatu zitzaidana izan zen nola esan zuten haien gurasoekin ez zutela ondo eramaten, zeren eta ez zuten haiek nahi zutena egiten,baina borroka egin zutela haiek nahi zutena egiteko eta haien gurasoekin ondo eramateko.

  11. Batzuetan, nahiz eta inork laguntzarik edo konfidantzarik zutaz ez izan, zure ametsekin aurrera jarraitu behar duzu.

  12. Gizarteak ematen digun irudia, gu izan “behar” garena erakusten digute bai publizitatean bai gure eguneroko bizitzan: nola jantsi, nola orraztu,… eta ez badugu eredu hoiek betetzen jadanik arraroak gara.

  13. Niregan euki zuen esaldarik garrantzitsuena izan zen, Loreak esan zuenean berak gizon bat jarraitzen zuela bere lanbidearekin serikusia zuena eta twitterren bidez bera ezagutu eta bere lanak ikusi ahal izan zituela asko gustatu zitzaidan, baina garrantzitsuena izan zen halako jendea oso experientzia handi duela eta bere ezagutzan irakatsi nahi dutela. Horrek niretzat esan nahi izan zuena zen, interneten bidez ere laguntza izan dezakegu eta gure gaiekin serikusia duten pertsonak ezagutu ahal ditugula.

  14. Orain egiten ari garen guztia eskolan , etorkizunean balio izango digu? Edo beste bide bat hartu beharko dugu?

  15. Nik aukeratako esaldia Loreak esan zuen bat izan zen eta hau esaten zuen: Guztiok dauzkagu abantaila asko gaur egun mugikorrarekin hori niri lagun egin didalako nire ametsak egia bihurtzen, hau da gauzei garrantzia kentzen dizkiogu.

  16. Niri gehien gustatu zitzaidana izan zen Ihartek esan zuena, ikasketak utzi eta bere bizitzaren bila joan zela, eta orain pozik dagoela.

  17. niri Lorearen ikuspuntua janzkerari buruz guztatzen zait.Nire esaldia:Norbera bere estiloa dauka eta ez da beharrezkoa beti modan egotea.berdin da gizona ala emakumea izatea edo jendeari zure estiloa gustatzen ez bazaio.garrantzitsuena gustura zentitzea da.

  18. Gorputzaren edertasuna definitzeko modu harrigarria: “X mogimendu egiten dakien gorputza”… esaldi bera ere ederra da:-)

  19. Gure bizitzan ez dugu jarraitu behar sozietateak ipintzen digun ibilbidea, guk gure ibilbide propioa sortu behar dugu.

  20. Ezin daiteke onartu gauzak izan diran modukaoak jarraitzen izatea. Denbora asko pasa izan arren, jente asko ez da konturatzen zelako mundu ignorantean bizi diran. Gauzak aldatzeko garaia heldu da, eta izan da! Nahikoa da!

  21. ez gara gaur eguneko sistemaren jarraitzaileak , honek sexu banaketa bultzatzen baitu.

  22. iraganare arrastuak ikusten dira gar egungo gizartean, matxistak izaten jarraitzen dogu emakumea etxeko beharrenresponsabilitate du gehienetan baina desberdintasuna da, orain bizitza egiten dutela etxetik kanpo, laborala, soziala …

  23. Nire ustez emakumeen arteko indarkeria segitzen da eta hau gelditu behar dugu!!

  24. Zugandik espero dutena, “izan edo egin behar duzuna”, sor daitezkeen sailtasunak… utz itzazu alde batera! Libre izateko jaioak gara, guztiok izan behar ditugu eskubide eta aukera berdinak; beraz, emakume zein gizon egin ezazu zeuk nahi duzuna.

  25. Niri gustatu zitzaidan, Oihane Marcosek esan zuena. Honek esan zigun unibertsitatean hasi zela ikasten, eta hiru urte zeramatzala, erabaki zuen ustea ez zitzaiolako gustatzen. Erabaki zuen argazkilari modulo bat hastea, eta familiari esatea. Hauek ez zuten oso ondo hartu notizia. Nik uste dut familiak bere erabakiak onartu izan behar zituztela.

  26. Niri asko gustatu zitzaidan Loreak (Dj-ak) kontatu zuena: Lanera joan zenean diskoteka batera lankide batekin, haien eguneroko arroparekin, hau da, arropa erosoarekin, joan zirela, eta haien musika sesioa hastera zihoanean, beste lankide guztiak arropaz aldatzera eta dotore jartzera joan ziren. Hor, bi neskak konturatu ziren alde batetik, askok horrela uste ez duten arren, gizonezkoak ere dotore jartzen direla (askotan neskak baino gehiago). Eta beste alde batetik, jendeak besteen aurrean duten itxurari ematen dioten garrantzia oso handia dela.

  27. Aukeraketa ezberdinak egin dituzte, naiz eta batzuk onak edo txarrak izan. Nire ustez ondo egongo litzateke familiak motibatzea eta laguntza bat eskeintzea.

Los comentarios están cerrados.