Hiru urte eskola bat aldatzeko

Emakume eder honek esaten duen guztia sinesten dut. Etorkizunean inbertitzeari “berrikuntza” esatea harriduraz ikusiz, hiru urtetan eskola bat aldatu daitekela dio.

Zer ari gara itxaroten?

Howard Gardner: Adimen Anitzak

Adimen Anitzen teoriak, adimen bakar eta unibertsalaren ideia baztertuz, dimentsio anitzeko izaera aitortu dio kontzeptuari. Teoria honen arabera, pertsona guztiok ez dugu pentsamendua modu berean egituratzen, eta adimena arazoei irtenbidea eman eta produktuak ekoizteko gaitasuna bada, adimen- mota desberdinak daudela onartzen da. Gardnerrek, denok garatzen ditugun zortzi adimen-mota bereizten ditu; hauek elkarreraginean egon arren, pertsonaren arabera, modu berezian konbinatzen dira, eta, ondorioz, pertsona bakoitzaren adimenen garapena oso bestelakoa izaten da.

Howard Gardnerrek 1983 urtetik aurrera argitaratu dituen liburuetan inteligentzia hainbat alorretan banatuta dagoela defendatu du, burmuineko hainbat gunetako neuronak inplikaturik daudelarik. Zortzi inteligentziak edo inteligentziaren zortzi kategoria edo dimentsio sailkatu ditu…. (irakurri gehiago)

Informazio gehiago

Oso interesgarria Jakintza ikastolako Portofolioan dagoen irudi interaktiboa: Klikatu zenbakietan adimen bakoitzari buruzko informazio gehiago ikusteko

Anuncios