Design For Change

Zertarako ikasi behar dut “hau”?

Zertarako jakin nahi duzu hori? Zertarako erabiliko duzu? Askotan erantzunik gabe geratu diren galdera hauek ikaste prozesuaren motorra dira: arazoei aurre eginez ikasketa eta bizitza lotzeko indarra, honela errealitate berri bat sortuz, edota pertsona hobeagoak izatera helduz. Teoria eta praktika loturik ez badaude, biharamunean ez duzu ezertxo ere gogoratuko. Zientziak arazo errealei konponbide bat aurkitzen saiatzen dira, zergatik eskolan ez da horrela gertatuko?

Design for Change

Design For ChangeMundua aldatzea. Hauxe da ikasketa eta errealitatea erkatzen duen motiboa: Zer aldatu nahi duzu? Nora arte hori lortzea posiblea duzu? Zeintzuk dira eman beharko dituzun urratsak? Zer egin beharko zenuke?

Ikasle hauek argi dute zer eta nola egin…

Design For Change nazioarteko eskola programaren helburua “Making everyone believe that children are not helpless. Change is possible and THEY are driving it”. Nola? Lau urratsetan, Goikaldeko infografian azaltzen direnak (xehetasun gehiago hemen). Ume eta gazteek egindako proiektuak Design For Change orrialdean ikus ditzakezu. Hurrengo bideoan The Recycling Wheel, gurpilak erreziklatzeko Colombiako umeek egindakoa:

Mundua aldatu nahi dute ere: Ashoka, gizarte ekintzaileen elkartea gizartea hobetzeko ideiak eta arazoei aurre egiteko proiektuak saritzen ditu. “Amestu eta Ekin” programa 14 – 24 urteko gazteen gizarte ekimena bultzatzea du helburu.

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa

Euskal Herrian, Zerbikas Fundazioak Zerbitzu Solidarioa sustatzen du. Ekimenak sortzen dituen espazio bat da, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektuak ahalbidetzera eta indartzera bideratutako ekintzak batuz.

Proiektu ezberdinak ikusteko egin klik. Gazteentzako gida deskargatu eta beste esperientzia batzuen making-off ezagutzeko aukera izango duzu.

Abia Mundura, Portugaleteko Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa proiektuaren orrialdean bigarren hezkuntzako ikasleek egindako bideoak ikus ditzakezu, informazio asko eta bideogintzarako tutoriala eskuratu ere.

Design Thinking

Aurreko guztia pentsamendu kritikoarekin lotuta dago, eta zehatzago oraindik, Design Thinking-ekin; “Sortuz Pentsatu” edo “Pentsatuz Sortu”, ez dakit Jokinek azkenik nola euskeratu zuen…, proposamen didaktikoez arduraturik sortze prozesuak izan beharko lituzkeen ezaugarriak zehaztu zituen:

  • Sortze prozesua ikasleengan oinarrituta egon behar du. Bera izan behar da sortze prozesuaren arduradun eta jabe bakarra.
  • Prozesua funtsezkoa da. Azken emaitza edo produktua beti dago jarraitutako prozesuaren menpe.
  • Emaitza desberdinak bilatu nahi dira, berritzaileak, originalak.
  • Talde-lanean oinarritutakoa. Talentu eta adimen mota desberdinen (muturrekoak badira orduan eta hobe) aldibereko elkarreragina bilatzen denean emaitza hobeak lortzen dira.
  • Pentsamendua (bere adjetibo guztiekin: kritikoa, dibergentea, bisuala, estrategikoa…) prozesuaren muinan ipini behar da. Emaitza erraz eta sinpleetatik urrundu nahi bada, prozesu kognitiboei garrantzia gehiago eman behar zaie.
  • Azken emaitzan erroreak saihesteko mekanismoak praktikan ipini behar dira.
  • Hanka-sartzeak ikasteko aukera paregabeak dira. Erroreen penalizazioarekin amaitu beharra dago
Jokin Lacallek egindako infografia
Jokin Lacallek egindako infografia

Gehiago nahi? Klik bere orrialdera joateko.
Stanford unibertsitateko orrialde honetan Design Thinking materiala ingelera ez diren hizkuntzatan jetsi dezakezu (baita Garazi Azanza Mtz. de Lucok euskaratutako ikaslana hemen ere)

Anuncios