ikasleena

Gidoi teknikoa

Gizakia eta Jainkoa

The Devil’s Advocate (Pactar con el diablo) filmaren azken parteko monologo  famatua duzu hemen: Al Pacinok Jainkoaren deskribapen bitxia eskaintzen dio  Keeanu Reeves abokatuari Plazerra eta araua, Instintuak eta arrazoia, Jainkoa eta gizakia kontrajarriz.

Sinopsia (FILMAFFINITY):

Kevin Lomax (Keanu Reeves) es un joven y brillante abogado que nunca ha perdido un caso. Vive en Florida y parece feliz con su esposa Mary Ann (Charlize Theron). Un día, recibe la visita de un abogado de Nueva York que representa a un poderoso bufete que tiene la intención de contratarlo. Al frente de la prestigiosa empresa se encuentra John Milton (Al Pacino), un hombre mundano, brillante y carismático, que alberga planes muy oscuros con respecto a Lomax.

Gidoia eta Zinema lengoaia

Ideia bat bideoan adierazteko  ikustentzuneko lengoaiaren elementuek hiru gidoi  ezberdin osatzen dituzte, geroago grabaketa plana egiteko erabiliko direnak:

GIDOI LITERARIOA

Eszena bat lokalizazio berdina duten ekintzak osatzen duten elementua da. Gidoi literarioak istorioa eszenatan banatuta azaltzen du; lokalizazioak, ekintzak, elkarrizketak eta pertsonaien ezaugarriak kontuan hartuz. Soinuari dagozkion datuak ere deskribatzen ditu: musika, zarata eta elkarrizketak.

Gidoi literarioa prest izateko emandako urratsak ez ditugu hemen azalduko (Ideia, Storyline, Sinopsia eta Tratamendua). Gidoia nola egin jakin nahi baduzu, klak eta klik

GIDOI TEKNIKOA

Eszena bakoitzean agertzen diren planoak sailkatzen ditu ondorengoa zehaztuz:

  1. Plano zenbakia.
  2. Lokalizazio lerroa: barnean ala kanpoan. Lekua zehaztu.
  3. Kamera zehaztapenak: angulazioa, plano mota, kameraren mugimenduak, trantsizioak
  4. Ekintzaren deskribapena: pertsonaiak zer egiten duten, leku deskribapenak: Ekintzak asmatzerakoan kontuan izan Robert Mckee gidoilariak esaten duena
  5. Soinua: elkarrizketa, narrazioa eta musikaren deskribapena. Elkarrizketak edo testu luzeak baldin badira aparteko orri batean idatz daitezke.
  6. Denbora: planoak iraungo duen gutxi gora beherako denbora minutu eta segundotan.
  7. Irudia ere gehitu daiteke (Storyboard)

STORY – BOARD

Gidoi teknikoan deskribatu diren planoen marrazkiak komiki moduan aurkezten dira, ekintzaren adierazpen bisuala izateko eta kamerak grabatu behar duena nolakoa den hobeto ezagutzeko. Gehiago ikasi nahi? Klak eta klik

ARIKETA: Ezaugarri teknikoetan trebatzen

Aurreko bideoa berrikusi eta jeitsi ezazu SlideShare fitxategia:

  1. Lehenengo orria eredu bezala hartuz, bete itzazu monologoak dituen 22 eszenak. Fitxategian behar duzun testua daukazu.
  2. Azkeneko orrialdean dagoen galdeketa erantzun
  3. Kameraren angulazioa, mugimendua eta trantsizioak zehaztu: Informazioa
  4. Ekintzaren deskripzioa ez da gauza erraza, aurreko puntuan Robert Mckee kontatzen duena ulertu baduzu, plano bakoitzean gertatzen dena (pertsonaiak eta ekintza) eta bere esanahia ezberdinak direla jakingo duzu, beraz oraingoz utzi ezazu puntu hau

ARIKETA: Eszenaren esanahia ulertzen

Ikusi ezazu hurrengo bideoa: Itxura errealitatea da?

Eszenan gertatzen dena ikustea ez da hain erraza: Azaleko itxura ez da izaten oinarrizko gertaera; Zuzendariak klabeak ematen ditu, agerian daude nahiz eta eszenaren benetako esanahia oraindik ez dakizun. Adibidez:

  1. Zer egiten ari da emakumea? Zenbat zigarro erretzen ditu? Zer esanahi sinbolikoa izan dezake?
  2. Non kokatzen da emakumea? Zergatik?
  3. Abokatuak, behin baino gehiagotan apurtzen du ardatzaren legea: Al Pacinori begiratu beharrean, kanpora begiratzen du. Zergatik?

Galdera horiek erantzuteko hurrengo eszenan gertatzen dena jakin beharko zenuke, bai, baina zuzendariak jada eman ditu pista horiek. Irakurri ezazu berriro hasieran dagoen sinopsia. Zeintzuk dira Al Pacinok abokatuarentzako prestatu dituen “plan ilunak”?

Erantzunak eman, berdin da asmatzen ez badituzu; azken bideoan hurrengo eszenan gertatzen dena ikus dezakezu… Igarri duzu?

Zein da Al Pacinoren pertsonaia? Zer nahi du?

Anuncios