Gidoia: Ideiak, gatazka eta irudiak

Nola sortu gidoi zinematografikoa?

Hurrengo diapositiba sortan aurreneko ideiak jasoko dituzu

 

Jenioa, sormena, ezagutza eta…

 

 

Gidoia sortzeko urratsak

Ideia, Storyline, Sinopsia, Tratamendua, Gidoi Literarioa, Gidoi Teknikoa eta Story Board edo Gidoi Grafikoa

 

Ideia:

Adierazi nahi den mezua da, istorioa asmatzeko aitzakia, komunikatu nahi duzuena: ez da “esaten”, pertsonaiak erakusten du, eta  ikusleak istorioaren bilakaeran ulertuko duena izango da.

 

 

Story Line:

Esaldi batean istorioaren esentzia kontatzen du: bost lerrotan ideia nagusiarekiko interesa piztea, gatazka edo konfrontazioa argituz. Nork, zer eta ebazpena erantzun behar ditu

 

 

Sinopsia:

Istorioaren trama laburtzen du. Detailetan sartu gabe, eta oraindik elkarrizketarik gabe, ekintza garrantzitsuenak eta pertsonaien profila azaltzen du. Storylineko “Nork”, “zer” eta ebazpenari, “Noiz”, “non”, “nortzuk” (pertsonaien profilak) eta “nola” (ekintzaren garapena) galderekin zehaztuko ditu.

 

Tratamentua:

Sinopsiaren garapen narratiboa eleberria izango balitz, filmea izango denaren narrazio lineala: giroa, istorioaren kokalekuak, denborak eta trantsizio puntuak. Pertsonaien deskribapenak, egoera eta trama osatzen duten ekintzak pertsonaiekiko duten loturan azaltzen dira: ezer ez dago soberan, guztia lotuta (horregatik dira hain garrantzitsuak biografiak)

 

Gidoi literarioa:

Tratamendua eszena eta sekuentzietan adierazia: ekintzen lokalizazioa eta pertsonaien elkarrizketak, denboran kokatuz. Ez du zehaztapen teknikorik ematen.

 

Gidoi teknikoa:

Zuzendariak egiten du gidoi literariotik abiatuta. Orain aldian idatzia, lokalizazio lerroa, eta sekuentzia eta eszenatan banatzen da ere; baina oraingoan eszena guztien planifikazioa egingo da: Eszena bakoitza planoetan zerrendatzen da, eta planoen zehaztapenak biltzen dira: dramatikoak eta teknikoak.

  • Ekintzen deskribapena
  • Eszena zenbakia
  • Plano zenbakia
  • Planoaren iraupena
  • Plano mota
  • Kameraren angulazioa
  • Kamera mugimendua
  • Elkarrizketak eta soinua
  • (Trantsizioak)

 

Storyboard

Proiektua irudikatzeko lehenengo fasea, gidoi grafiko bat egitea da. Gidoi teknikoko eszena bakoitzean komikien antzeko bineta segida bat egiten da grabaketa egin aurretik gidoiaren egitura irudikatzeko eta planoen ezaugarriak zehazteko.

 

Anuncios