Ideia bat ikusteko: StoryBoard

Zer da StoryBoard?

Irudi adierazpena lantzeko… hobe irudi bat

Nola egin StoryBoard?

Ba al duzu ideia bat? Eta pertsonaia? Gatazka bat?… Ez dakizula? Istorio bat sortzeko metodo eta tresnak  daudela baieztatzen du Syd Fieldek:

  1. Hasteko, komunikatu nahi duzun ideia edo arazo bat;
  2. Bigarrenik, pertsonaia nagusia, bere izaera eta biografia asmatzea;
  3. Eta orduan, bere bizitza hankaz gora jarriko duen gertaera eragile bat asmatzea.
  4. Pertsonaiari suertatu zaion desoreka egoera horrek narrazio dramatikoa martxan jarriko du, pertsonaia zerbait egiteko beharrean dagoelako, helburu berri bat sortu zaiolako, eta konpondu arte derrigorrez ekin behar izango diolako.

Aurrekoa ulertzeko modurik errazena egitura dramatikoa, pertsonaia eta gidoia zer diren ikustea da. Ez? Gustoko duzuna irudia dela?… Tira, nahi duzunez, bide luzea aukeratu duzu, heroiarena, oztopo eta zailtasunez betetako bidea. Ondo.

Ikusi al dituzu bideoak?

“Eszenan azaltzen dena eszenak azaltzen duena ba da, hori bai hanka-sartzea!!” Robert McKee gidoilariaren esaldia da, eta berak azaltzen digu adibide bat jarriz. Hurrengo laburmetraian, narratzaileak kontatzen duen “Almas Gemelas” istorioa entzungo bazenu, sortuko zenuke film hau?

Irudiak eta istorioa gauza bera dira?

Anuncios