Marx_produkzio moduak eta gizakia

Bizitza saldu daiteke?

Kapitala eta Merkantzia

Kapitalismoan gizakiaren harreman sozialak kapitalaren inguruan egituratzen dira: industrializazioarekin baserritik hirira gertatzen den populazio emigrazioarekin herriak landan zuen elikagaiak ekoizteko ahalmena galtzen du; hirian ezin izango du janaria zoloan landatu; beraz, gosez ez hiltzeko bere lan indarra saldu beharko du. Langileriak ez dauka jabetzarik, denbora da berea den gauza bakarra eta, burgesiaren esanetara jarri beharko du; hau da, kapitalaren jabeak diren beste gizaki batzuen menpe. Honela, proletargoa merkantzia bihurtzen dute estatuaren onarpen eta laguntzarekin.

Esta semana hablamos con la economista Miren Etxezarreta sobre algunos de los pilares del sistema capitalista. El Concepto de mercancía y la necesidad inherente al capitalismo de mercantilizar todas las cosas. El concepto de Acumulación de Capital. Los tipos de acumulación y la acumulación primitiva que dio origen a las relaciones de producción de tipo capitalista.
Pero también ahondaremos en el papel del Estado dentro de todo este sistema, así como de la instituciones supraestatales creadas para garantizar le orden capitalista: FMI, OMC, BM…

http://www.ivoox.com/ldd-capital-mercancia-acumulacion-estado_md_3912190_wp_1.mp3″

Gehiago jakiteko: Marxen Materialismo Historikoa

Langilearen bizitzaren balioa

1 INT SUKALDEA – EGUNA

ITXARO hiru urteko neskatoa sukalde ilun baten erdian dagoen mahaian eserita dago, altuegi eta urrunegi dagoen katiluari begira. Gozaltzeko premiaz ahulkitxoaren gainean oin puntetan oreka mantenduz gailurreko katilua ikutu dezake. Esku biekin katilua hartu eta begiak itxi ditu edateko. Burua gora botatzen du esnerik gabeko katilutik edateko, eta begiak zabaldu gabe, atzerago. Aulkitxoa ere atzera okertzen da eta jausiera luzean Itxarorekin lurrera doa. Zarata,kolpearen hotsa eta eskailera bat tarrapata jeisten entzuten den soinua

LANGILEA (V.O)
(larrituta)
Ai ene!

Itxaro lurrean jesarrita katilua oraindik eskuetan dauka. LANGILEA oso gertu

LANGILEA (V.O)(jarr.)
(estututa)
Ondo zaude?

Itxaro begiak zalbadu ditu eta esnerik ez dagoela ikusten denean Langilea atetik sartu eta geldirik geratzen da

LANGILEA (jarr.)
Itxaro!

ITXARO
(negarrez)
Ama!

2 EXT MERKATUA – EGUNA

Langilea merkatuan dago, herriko plazan ospatzen da eta gaur gainezka dago.  Gorputz ahuldu eta gosetia duten taldearekin jarri da langilea. Inguruan, erdiko bakoitza bikoiztu egiten duenen talde zaratatsua eztabaidan. Zenbakiekin margoztutako txartelak ateratzen dituzte, erritmo bizian, zenbaki gero eta txikiagoak. Udaletxeko balkoian “Bizi baldintzak: Beherapenak” pankarta erraldoia eskegi dute. Txaloka ospatzen dute, gorak eta Bibak ere entzuten dira. Itxaro Amaren eskutik gora begira. Beste ume asko daude lan-jantzia duen heldu baten eskutik… … …

Nola bukatzen da eszena?

………………………………………..

Marxen “Ekonomia politikoaren Kritika”

 MARX: Ekonomia politikoaren kritika. Hitzaurrea MARX: Contribución a la crítica de la economía política. Preámbulo

Nire ikerketek honako emaitzak lortu zituzten. Batetik, harreman juridikoak, eta Estatu formak ere, ezin direla berez besterik gabe esplikatu, ezta giza-izpirituaren eboluzio orokorraren bidez ere. Bestetik, horien sorburua Hegelek, XVIII mendeko ingeles eta frantsesen ereduari jarraiki, «gizarte zibil» izenaren pean hartzen zituen existentzi baldintza materialetan dagoela. Eta hirugarren, gizartearen anatomia ekonomia politikoan bilatu behar dela. Azken hau aztertzen hasia nintzen Parisen, eta bai Bruselan jarraitu ere, han jarri bainintzen bizitzen nire aurka Guizot jaunak emandako kanporatze-epai baten ondorioz. Iritsi nuen emaitza orokorra eta, lortu eta gero, ari nituen estudioen gidatako balio izan zidana, laburkiro honela formula daiteke:

Beren bizitzako produkzio sozialean, gizonak harreman determinatu, nahitaezko eta beren borondatetik askeak diren harreman batzuetan murgiltzen dira. Produkzio-harreman hauek produkzio-indar materialen garapen-gradu jakin bati dagozkionak dira. Produkzio-harreman hauen multzoak eratzen du gizartearen egitura ekonomikoa, eta egiazko oinarri honexen gainean jaso da gainegitura juridiko-politikoa, honi loturik kontzientzi forma sozial jakin batzuk agertzen direlarik.

Bizitza materialeko produkzio-moduak, oro har, baldintzatu egiten ditu bizi-prozesu sozial, politiko eta intelektuala. Errealitatea ez du gizonen kontzientziak determinatzen; aitzitik, gizarte-errealitatea da haren kontzientzia determinatzen duena. Garatu ahala, gizartean, bertako produkzio-indarrak kontraesanean sartuko dira bertako produkzio-harremanekin, edo, hauen adierazpen juridikoa baizik ez direnekin, hots, gizarte horren barnean ordura arte mugituriko jabetasun-harremanekin. Harreman hauek, berriz, produkzio-indarren garapen-forma batzuk izatetik indar horien traba izatera iritsiko dira. Orduan ateak irekiko zaizkio iraultza sozialeko aro bati. Oinarri ekonomikoan eman den aldaketak, poliki-poliki edo azkarrago, gainegitura erraldoi osoa nahaspilatuko du. Aipatu nahaspila hauetaz hitz egitean, dena den, ondo-bidez bereizi egin behar dira, batetik, produkzio-baldintza ekonomikoetan suertatzen den nahaspila materiala -hau zientzia fisiko eta naturalen laguntzarekin zintzo egiaztatu beharrekoa-, eta, bestetik, forma juridiko, politiko, erlijioso, artistiko nahiz filosofikoak; hauek, hitz bitan, forma ideologikoak ditugu, eta berauen arabera jabetuko dira gizonak bizi duten gatazka honetaz eta irtenbide bat emanen diote. Guk ez dugu indibiduo bat juzkatzen horrek bere buruaz izan dezakeen ideiaren arabera. Era berean, ezin dugu nahaspila-aro bat juzkatu bere buruaz agertzen duen kontzientziaren arabera. Aitzitik, kontzientzia hori esplikatzeko beharrezkoa gertatzen da bizimodu materialeko kontraesanak erabiltzea, produkzio-indar sozialen eta produkzio harremanen arteko gatazka erabiltzea. Gizarte bat ez da inoiz desagertuko bere baitan izan ditzakeen produkzio-indar guztiak garatzen diren arte. Gainera, gizarte horretan, produkzio harreman berri eta goragokoak ordeztuak izan daitezen, aurretik harreman horiek existitzeko beharrezkoak zaizkien baldintza materialek itsatsirik egon behar dute gizarte zahar hori beraren baitan. Arrazoi honegatik, gizadiak ez die inoiz konpon ditzakeen arazoei baizik ekiten. Hain zuzen ere, eta hurbilagorik begiratuz, arazoa bera ez da agertuko berau konpontzeko baldintza materialak jada badirenean edo izateko egokieran direnean baino. Oso zabal harturik zirriborratzen baditugu, produkzio-modu asiarra, antzinakoa, feudala eta burges modernoa, erakuntza sozial-ekonomikoan zehar eman diren aro aurrerakoiak izan direla esan behar dugu, halaber. Produkzio-harreman burgesak ditugu produkzio sozialaren prozesuko azken forma antagonikoa. Antagonismo hau, ordea, ez da antagonismo indibidual bat, indibiduoen existentziako baldintza sozialetatik sortzen den antagonismoa baizik. Gizarte burgesaren baitan garatzen ari diren produkzio indarrak berak dira, aldi berean, antagonismo hori erabakitzeko baldintza materialak sortzen ari direnak. Eta gizarte-erakuntza honekin bukatutzat ematen da, beraz, gizartearen prehistoria.

Mis indagaciones me hicieron concluir que tanto las relaciones jurídicas como las formas de Estado no pueden ser comprendidas por sí mismas ni por la pretendida evolución general del espíritu humano, sino que, al contrario, tienen sus raíces en las condiciones materiales de vida, cuyo conjunto Hegel, siguiendo el ejemplo de los ingleses y franceses del siglo XVIII, abarca con el nombre de “sociedad civil”, y que la anatomía de la sociedad civil debe buscarse en la Economía política. Comencé el estudio de esta última en París y lo proseguí en Bruselas, adonde me trasladé en virtud de una orden de expulsión dictada por el señor Guizot. El resultado general a que llegué y que, una vez obtenido, me sirvió de guía para mis estudios puede formularse brevemente de este modo:

En la producción social de su existencia, los hombres entran en relaciones determinadas, necesarias, independientes de su voluntad; estas relaciones de producción corresponden a un grado determinado de desarrollo de sus fuerzas productivas materiales. El conjunto de estas relaciones de producción constituye la estructura económica de la sociedad, la base real, sobre la cual se eleva una superestructura jurídica y política y a la que corresponden formas sociales determinadas de conciencia.

El modo de producción de la vida material condiciona el proceso de vida social, política e intelectual en general. No es la conciencia de los hombres la que determina la realidad; por el contrario, la realidad social es la que determina su conciencia. Durante el curso de su desarrollo, las fuerzas productoras de la sociedad entran en contradicción con las relaciones de producción existentes, o, lo cual no es más que su expresión jurídica, con las relaciones de propiedad en cuyo interior se habían movido hasta entonces. De formas de desarrollo de las fuerzas productivas que eran, estas relaciones se convierten en trabas de estas fuerzas.

Entonces se abre una era de revolución social. El cambio que se ha producido en la base económica trastorna más o menos lenta O rápidamente toda la colosal superestructura. Al considerar tales trastornos importa siempre distinguir entre el trastorno material de las condiciones económicas de producción -que se debe comprobar fielmente con ayuda de las ciencias físicas y naturales- y las formas jurídicas, políticas, religiosas, artísticas o filosóficas; en una palabra, las formas ideológicas, bajo las cuales los hombres adquieren conciencia de este conflicto y lo resuelven. Así como no se juzga a un individuo por la idea que él tenga de si mismo, tampoco se puede juzgar tal época de trastorno por la conciencia de si misma; es preciso, por el contrario, explicar esta conciencia por las contradicciones de la vida material, por el conflicto que existe entre las fuerzas productoras sociales y las relaciones de producción. Una sociedad no desaparece nunca antes de que sean desarrolladas todas las fuerzas productoras que pueda contener, y las relaciones de producción nuevas y superiores no se sustituyen jamás en ella antes de que las condiciones materiales de existencia de esas relaciones hayan sido incubadas en el seno mismo de la vieja sociedad. Por eso la humanidad no se propone nunca más que los problemas que puede resolver, pues, mirando de más cerca, se verá siempre que el problema mismo no se presenta más que cuando las condiciones materiales para resolverlo existen o se encuentran en estado de existir. Esbozados a grandes rasgos, los modos de producción asiáticos, antiguos, feudales y burgueses modernos pueden ser designados como otras tantas épocas progresivas de la formación social económica. Las relaciones burguesas de producción son la última forma antagónica del proceso de producción social, no en el sentido de un antagonismo individual, sino en el de un antagonismo que nace de las condiciones sociales de existencia de los individuos; las fuerzas productoras que se desarrollan en el seno de la sociedad burguesa crean al mismo tiempo las condiciones materiales para resolver este antagonismo. Con esta formación social termina, pues, la prehistoria de la sociedad humana.

Anuncios