Bideofilo Ekipoak

Helburuak

  1. Ekipoan lan egiten ikasi: Rolak, Arauak eta Akordioak
  2. Aristoteles Hollywooden: Egitura dramatikoaren ezaugarriak ezagutu: pertsonaia nagusia, antagonista, arazoa eta hiru aktoak (Syd Fielden Paradigmak)
  3. Bideo bat egiteko etapak ikasi: Gelan eta Bideo-Espezialistak (lan pertsonala)
  4. Puntu honetan, bideo-espezialisten lan guztiak egin eta partekatu dituzuenean “bola beltza” ikusteko aukera izango duzue. Beraz, kontuz!!, xehetasun berriak izango dira, gidoia aldatuko dutenak
  5. Sarea informazioa partekatzeko erabili
  6. Arazo bati buruzko gidoia asmatu
  7. Bideo grabaketa egin
  8. Bideoa sarean partekatu

Ekipoan lan egiten ikasi

rol guztiakBideolana garaiz entregatu ahal baduzue, ekipoan lan egiten ikasten ari zaretela esan nahi du. Lankidetza ez da lana banatzea eta azken minutuan batzea: Elkarrekin lan egin beharko duzue, hemen, bai, baina batez ere bizitzan… eta horrelako egoeratan desakordio eta gatazkak sortzen dira askotan. Ekipoa osatzeko prozesuan urrats jakinak daude (fitxan daudenak elkarte bat sortzeko legeari dagozkie).

Beraz, zer egingo duzue? Bideo bat, bai; eta…

  • Lankidetzan behar diren trebetasunez hausnatu (norberak dituenak identifikatzeko une aparta)
  • Sortuko zaizkizuen arazoei aurre egiteko jarrera eta akordioak baloratu
  • Ekipo rolak aztertu, arduradunen funtzioak definitu eta karguak izendatu
  • Ekipo-lana aurrera eramateko eta ahal  den neurrian dibertitzeko arautegi bat egingo duzue (dekalogoa). Ekipoa bera da bere funtzionamenduaren arduraduna.
  • Asanbladan hartutako akordioen erregistroa eginez guztiok argi izango duzue
  • Ekipo kontratua egingo duzue: Sortze Aktan zuen akordio nagusiak legeztatuz
  • Astero ekipoaren gorabeherak erregistratuko dituzue, eta kide bakoitzak bere hausnarketa propioa egingo du ere.
  • Bideolana bukatzerakoan, bakoitzak bere lanaren autoebaluazioa nola egin zehaztasunez jakingo duzue, eta lankideak eta ekipoa ere ebaluatuko duzue; ondo edo ez hain ondo egin duzuenaz pentsatu eta hurrengorako ikasia izango duzue!
  • Beraz, argi ibili eta dibertigarria izango da!!

Ekipo lana bideratzeko egin klik

Anuncios