Espezialistak: ikus-entzunekoak

Helburua

Taldekide bakoitzak bideogintzako eginkizun batean espezialista izateko informazioa bildu eta partekatu behar du, geroago ekipo lanean beharrezkoa izango zaizue

21_Pertsonaiak
  • Egitura Dramatikoa: (hiru Aktoak):
  • Premisa nagusia,
  • Konfrontazioa eta
  • Ebazpena
 08_Pertsonaiak
  • Pertsonaiak: nagusia eta antagonistaren eraketa: Barne bizitza (biografia) eta kanpo bizitza: beharra eta behar hori asetzeko egin beharko dituen ekintzakAurreko biekin sortuko duzue Gidoiaren lehen idazkia “Tratamendua”: bideoan gertatuko denaren azalpen narratiboa. Kontuan izan, istorio on bat sortzeko, funtsezkoak direla aurreko biak, eta gidoi literarioa ezin dela idatzi Tratamendua argi ez badaukazue
 06_Pertsonaiak
  • Gidoi literarioa: eszenak lehen aldiz erabiliz, bideoaren deskribapen bisuala lortuko duzue; elkarrizketak ere lehen aldiz agertzen dira. Ez da erraza izango, eta lan gogorra da.
 04_Pertsonaiak
  • Gidoi teknikoa eta StoryBoard: gidoi literarioa oinarritzat hartuz irudi eta zehaztapen teknikoak ematen ditu, eta grabazio plana egiteko beharrezkoa da. Orduan, Muntaia eta edizioa egingo dituzue: Azken urratsa da: beste guztiak erabiliz emango dena, beraz, prozesu osoa ezagutu behar da.

Informazioa bildu

Taldeko “Espezialistak”  izendatu. Bildutako informazioa altxor bat da: klase saioetan gidoia zehazteko eta hobetzeko balio izango zaizue

Eta partekatu taula bat eginez

  1. Espezialista bakoitzak, 30′ minutu bildu behar ditu ikusitako bideoetan.
  2. Ikusitako informazio esanguratsuena taula batean idatziko du, taldearen gidoia “elikatzeko” helburuarekin ( hurrengo orrialdean eredua duzue)
  3. Bakoitzak erabakiko du ea zein bideo ikusi eta laburtu (gehienak laburrak dira, beraz, hiru gutxi gora behera: guztien iraupena batuz 30 minutu laburtu behar dituzue.
  4. Taula hori, beste espezialistekin eta irakaslearekin partekatu behar duzue (drive?) eta horrela elkarri lagundu ahal izango duzue ere; beraz, ezin dira bideo errepikatuak erabili.
  5. Guztiok puntu bat “Extra” lortuko duzue Karpeta bakarra partekatzen baduzue (Klasekoa), barnean “espezialisten karpetak” izango duena (4 edo bost) eta Espezialista guztiek bere lana dagokion karpetan igotzen badute.

Lan Hau “Bideofilo” proiektuaren atal bat da

Anuncios