Ekipo_lanean

Ekipo lana: nola?

Un pour tous, tous pour un

Lankidetza ez da lana banatzea eta azken minutuan batzea: Elkarrekin lan egin beharko duzue, bai, hemen, bai, baina batez ere bizitzan… eta horrelako egoeratan desakordio eta gatazkak sortuko dira. Ekipoan lan egitea, kide bakoitzak dituen gaitasun eta berezitasunak probetxuz erabiliz, guztiona den proiektua aurrera ateratzea da, kide batek, bera bakarrik ezinezkoa sortzea izango lukeena, alegia.

Nola hasi?

Ekipoa osatzeko prozesuan urrats jakinak daude: Trebetasunak ezagutzea,  jarrera egokiez akordioak hartzea eta gatazka eta desakordioak sortzen direnean nola jokatuko den jakitea. Euskal Herriko Elkarte Legearekin antzekotasun asko dituela ikus dezakezue, ezinezkoa litzateke beste modu batean aritzea.

Hurrengo dokumentuan pausuz-pausu aurrera eramateko zenbait fitxa proposatzen dizuet:

  • Ekipo rolak (funtzioak)
  • Dekalogoa (estatutoak)
  • Ekipo- kontratua (sortze akta)
  • Egunerokoa edo ebaluazioa (bilera aktak)

Jeitsi ezazu eta erabili

Ekipo lanak eskatu ekipo lanean nola aritu irakatsi gabe?

Ikasleak oso gustura ibili ziren lan honetan, eta askok eskertzeko erabili zuten bukaerako ebaluazioa. Zinema produkzio batean erabili genuen: denbora gutxi zuten, lan asko, anitza eta espezializatua. Lana ondo atera zen. Zergatik? Ezin zelako lana banatu eta azken momentuan batu; prozesuan zehar elkarrizketa eta parte hartzea eskatzen zuen, bakoitzak berea egiten guztion proiektua lortzeko.

Elkarrekin lan egitea norberak dituen berezitasunak baloratzeko aukera eskeini behar du, elkarri eraginez eta elkarren beharretik sortuko baitira etorkizuneko ekipoak.

Banku baten diseinua

Hurrengo bideoan disziplina ezberdinen arteko ekipo lankidetza ikusi daiteke

Anuncios