“Justiziaren bila”: Auzo gertakaria

Non ote den Justizia? Auzoan galdetu!

Gizartea ezin dela aldatu baieztapenak hartu duen zabalera enuntziatuaren faltsutasuna bezain handia da. Are gehiago, bere alde ematen den argudioa “gauzak beti horrelakok izan dira” diola kontuan hartzen badugu. Zer izan da “beti” “horrelakoa”?
wikiPausuz pausu giza harremanez justiziaren bila dabilen aparteko Gymkana non ekipo bilatzaileak kalean dabiltza jendeari galdera bat egin behar dio eta erantzuna grabatu.

Irteera eta Gymkanaren plangintza 1. batxilergoko ikasleek egingo dute filosofia eta gorputz hezkuntza arloetan. Auzokideekin hitz egitea eta justiziari buruz duten iritzia jasotzea da ibilaldiaren helburua. Aldi berean, ikaskideek elkar ezagutzeko aukera izango duzue. Horrez gain, auzokideek gertakariaren berri izatea nahi dugu, horregatik DBH 4. mailako marrazketa ikasleen laguntza izango dugu gertakariaren iragarki kartelak diseinatuko dute.

Ekipo bakoitzak “justizia” ezkutatuko du auzoan (justizia ordezkatzen duen lekuko sinbolikoa) eta beste ekipo batek aurkitu ahal izateko bost urratseko mapa bat irudikatuko du. “Justizia” bakoitza (bere ordez dagoen sinboloa) leku publiko batean pertsona batek zainduko du (lehenago hitzartu ahal izan duzuena).

Erronka ez da “Justizia” topatzea, hori baino askoz garrantzitsuagoa da auzokideekin izango den harremana eta blogean argitaratuko duzuen argazki soinuduna egitea 10 iritziak grabatuz. Mapa sortu duen ekipoak grabaketa baloratuko du.

Lau urratseko Erronka

  1. Hasi: Gertakariaren plangintza adostu eta kartela sortzeko testu deigarri bat sortu
  2. Hausnartu eta diseinatu: Galdera emankorrak planteatu eta mapa diseinatu
  3. Ekin: Bilatu, interpretatu, aurkitu, galdetu eta datuak erregistratu
  4. Plazaratu: Berrikusi, sintetizatu, partekatu eta ebaluatu

Segi irakurtzen

Puntuazioa

  • 10 erantzunak lortzen dituzten ekipoek (berdin dio “justizia” berreskuratu duten ala ez) zuhurtasun puntu bat jasoko dute
  • Ekipo txapeldunak (klase bakoitzeko bat) Justizia puntu 1!!
  • Slogan baloratuena zuhurtasun 5 puntu lortuko ditu

Ko-ebaluazioa: Errubrikak


Material guztia hemen duzu eskuragarri NonOteDaJustiziaDena

Anuncios