“Gizon bat ekarri dizut!” (Diogenes)

Atenas K. a. IV mendea, 11:32 a.m. Diogenes “Txakurra”  esku-argia piztuta gizon bat bilatzen ari da.
Gizon bat? Bakarrik bizi da ala? Zergatik ez ditu hiritarrak “ikusten”? Ez dago inor? Zer bilatzen ari da? Zer esan nahi du “gizon”? Eta zergatik ez emakume bat? Gauza bera al da? “Gizaki” bat da bilatzen ari dena? Zerk egin du edozein izaki Gizakia? Txakurra eta gizakia berdinak dira? Animalia eta beste animalia batzuekiko ezberdinak gara? Nola definitu “gizakia”?

Bastein-Lepage Diogenes.jpg
Bastein-Lepage Diogenes” by Jules Bastien-Lepage

Egia esan, Diogenesek “Gizon zintzo bat” bilatzen zuen, gizon zuzen bat:
– “Gizon bat, non ote dago gizon zuzen bat, argia piztuta ere ezin dudala aurkitu” – Jendea Diogenesen atzetik zihoan berak garrasika aldarrikatzen zuen bitartean.
– “Zarama besterik ez dago!” – zioen gurutzatzen zituen gizonak alde batera baztertuz – “Gizon zintzo bakar bat ere ez da egongo munduan?
Behin, Platonek gizakia definitzeko “lumagabeko bipedoa” erabili zuela kontatu zioten. Diogenes akademian agertu zen eta lumarik gabeko oilasko bat askatu zuen barrez.
– “Hor duzu, gizon bat ekarri dizut!”

Ba dirudi Diogenes eta bere aita (Hicesias izeneko banku-langilea) txanponak faltsutzeagatik Sinopetik erbesteratu zituztela, orduan Atenasera joan zen bizitzera. Atenasen Antistenes (Sokratesen lehen ikaslea) eskola Zinikoaren sortzailea ezagutu eta maisutzat hartuko du. Maisuarekin bat zetorren ideia askotan: gizartea alperreko behar askoren eragilea dela, bertutea beharrizanen ezabatzetik datorrela, eta ondorioz gizarteko konbentzionalismoen mesprexua.
Herriko dirudun batek etxera gonbidatu zuen, bere etxean listua botatzea debekatuta zegoela ohartaraziz; Diogenesek eztarria garbitzeko gargara batzuk egin eta aurpegira tu egin zion zuzenean, barneak husteko leku zikinagorik topatu ez zuela argudiatuz.

Jean-Léon Gérôme - Diogenes - Walters 37131.jpg
Jean-Léon Gérôme – Diogenes

Diogenes Sinopekoa (k. a 412 -k. a. 323) edo Diogenes Zinikoa (κυνικος, kynikos, “txakurraren antzekoa”), arlote gisa bizi izan zen Atenasko kaleetan: upel batean bizi zen, eta ez zuen manta edo kapa bat, zorro bat eta makila bat beste jabegorik: gizartearen luxuak eta ohoreak mesprezatuz, konbentzionalismo sozialen kontra bizitza naturalera bueltatzea proposatzen zuen. Bere ustez, ohiturak moralitatearen txapon faltsuak ziren; benetan gaizki dagoenaz galdetu beharrean, gaizki ikusia dagoenaz soilik arduratzen direnen “morala”. Bere filosofiaren oinarriak gizarteko ohituren hipokrisiak salatzea eta ikuspegi naturala kontrajartzea dira. Jakituria, bere desioak gainditzeko gai den gizakiaren jarrera da, bere beharrizanak ahalik eta neurri txikienera gutxituz.

Eginarantz eginiko bidaia batean, Diogenes pirata batzuek preso hartu eta esklabotzat salgai jarri omen zuten.
– “Zuk zer egiten dakizu?”- galdetu zion batek, eta berak
– “Agindu. Galdetu ea inork jaberik erosi nahi duen”- erantzun omen zuen.

Korintoko Xeniades izeneko morroi batek erosi zuen, eta askatasuna eman ondoren, bere semeen tutore izendatu zuen. Harrezkero Korinton bizi izan zen hil arte. Hiri horretan Alejandro Magno ezagutuko zuen. Mazedoniarrak Diogenes ezagutzeko interesa zuen eta goiz batez kalean eserita topatu zuen, hausnarketa sakonean. Alejandro hurbildu eta honela esan zion:
– “Nahi duzuna ematera natorkizu”- esan zion
– “Horrela bada erditik kendu zaitez, eguzkia estaltzen didazu- eta” – erantzun zuen Diogenesek
Gortesauek agiraka egin zioten, errege baten aurrean zegoela ohartaraziz baina Alejandrok bere jarraitzaileen kritikak isilarazi zituen:
– “Alejandro ez banintz, Diogenes izan nahiko nuke”.

Diogenes, erdian, Rafael Sanzioren “Atesnasko Eskola” freskoan

La filosofía y sus cosas: Serie Radiofónica

Entzuteko -ederra, Andeka Larrearen eskutik- filosofo materialistei buruzko podcasta: tomistas, Diógenes, Aristipo y Epicuro
http://www.ivoox.com/filosofia-sus-cosas-edicion-especial-de_md_838140_wp_1.mp3″ Ir a descargar

Anuncios