ErlatibismoaUnibertsalismoa

Erretorika eta Maieutika: Sofistak eta Sokrates

Garai kosmologikotik garai antropologikora

Demokraziaren ezarpenarekin aldaketa bat burutzen da: presokratikoen ideia kosmologiko espekulatiboak alde batera utziz, orain ideia praktiko sozialek lehentasuna izango dute: berdintasuna (politiko soziala), askatasuna (pertsonala, legeari lotua) eta bereziki, legea. Gizabanakoen arteko harremanak zuzentzen dituen legea lehen mailako gaia bilakatu zen: Legearen izaera eta jatorriari buruzko eztabaidan, bi jarrera nagusi agertu ziren:

  • Legeen balio unibertsala eta naturala defendatuko zuena. (Sokrates)
  • Legeak konbentzio ( nomoi ) edo akordio bat baino ez dela esaten zuena. (Sofistak)

V. Mendearen erdiko pentsamendu filosofiko nagusiaren arabera, legeek, balioek eta ohiturek (nomosak) tradizioan zuten jatorri jainkozkoa galduz bere izaera absolutua galtzen dute ere; eta komunitateen arteko portaera-irizpideak baino ez dira izango.

Polisean bizi diren hiritarren heziketa funtsezkoa jotzen dute: sofistek pertsuasioaren artea irakatsiko dute baina Sokrates eta Platon haien kontra azalduko dira. Platonek ezagutza absolutuaren oinarrian gizakiaren bertutea eta polisaren zuzentasuna eraikiko ditu. Balio unibertsalak etika eta politikaren konponbidea direla uste zuten: gizakiak bere erabakien arabera gidatuko du zoriontasun indibiduala, eta justizia soziala.

Egia eta balioen izaerari buruz ez dira ados jarriko. Hiru ikuspegi bereiziko dira:

  • Objektibismoa edo unibertsalismoa: Sokrates, Platon
  • Erlatibismoa: Protagoras
  • Eszeptizismoa: Gorgias

3ikuspegi

Sofistak: “Gizakia gauza guztien neurria da”

Sofistekin, biraketa filosofikoa gertatzen da: naturaren ikerketa kanpoan utziz; orain gizakia da gaia, hots, politika, erlijioa, linguistika, soziologia eta morala. Filosofia espekulatiboa atzean geratzen da filosofia praktikoaren eraginez. Sofisten iritziz arauak, legeak eta egia erlatiboak dira, hau da gizakiaren neurrira eginak daude, gizakiaren araberakoak dira. Sokratesek eta Platonek kritikatuko duten erlatibismoa defendatu izana nahiko logikoa dirudi:

  • Alde batetik, presokratikoek errealitatearen arjea azaltzeko hamaika kontrako teoria proposatzen zituzten.
  • Bestetik, Sofistek kultura ezberdinak ezagutu zituzten eta horrela, kultura hitzarmenezko erlazioetan finkatzen zela ikusi zuten.

Sofistek sakonki aztertuko dute legearen balioa:

  • hitzarmenezkoa (konbentzionala)
  • arbitrarioa (edonolakoa) eta
  • behin-behinekoa (probisionala).

Egin klik irudietan aurkezpen moduan ikusteko

Atzerritarrak zirenez ez zuten asanbladan parte hartzerik, baina erretorika edo pertsuasioaren artea erakutsiz irakasle moduan eragin zuten demokrazian. Hiritarrek asanbladan (ekklesia) besteak nola konbentzitu ikasteko kontratatzen zituzten. Beraz, sofistak izan ziren irakasle lanbidea asmatu zutenak, eta oso kritikatuak izan ziren ere, diruaren truke irakasteagatik.

Erretorika zertan datza ikusteko egin klik

Sofistak: Logos Kanalean (Podcast gazteleraz)

Merlin Magoak Arturo Erregearekin solasaldian kapitulo bakoitzean pentsamendua eta Rock & Rolla lotzen ditu

LOGOS nº 12 Los Sofistas

http://www.ivoox.com/logos-n-12-los-sofistas_md_402119_wp_1.mp3″
LOGOS nº 13 Protágoras

http://www.ivoox.com/logos-n-13-protagoras_md_402124_wp_1.mp3″
LOGOS nº 14 Gorgias de Leontini***

http://www.ivoox.com/logos-n-14-gorgias-leontini_md_402126_wp_1.mp3″
LOGOS nº 15 Hipias y Calicles

http://www.ivoox.com/logos-n-15-hipias-calicles_md_402134_wp_1.mp3″

Sokrates: “Ezer ez dakidala baino ez dakit”

Sokratesek Sofistengandik filosofiaren praktikotasuna bereganatuko du. Baina Sokratesek sofisten egi erlatiboari uko egiten dio. Berarentzat ezinezkoa da inolako arau jakinik gabe bizitzea, ez eta ezagutzaren objektu finkorik gabe. Zer dela eta? Sokratesen ustez (eta Platonek berdin pentsatuko du), ezagutzak ekintzari oinarria emateko balio du. Hortaz, ezagutza hau, balore unibertsal, absolutu eta betierekoez jantzia egon beharko da; zentzuen inpresio aldakorrei lotu gabea.

Aldaketaren arazoa: Konponbide logikoa

Sokratesek, Sofisten antzera, gaztetan kosmologia presokratikoa ikasi zuen, baina hainbeste kontraesanen aurrean huts emanda gelditu zen. Desengainaturik, bere kabuz joatea erabaki zuen eta presokratikoen aldaketaren arazoa beste inguru batean proposatu zuen: esperientziaren aniztasunaren aurrean batasuna azaltzen duen arje bat suposatu beharrean; aldaketaren arazoa gaur “logikoa” deritzogun alorrera eraman zuen. Honela, irtenbide kosmologikotik arazoaren adierazpen logikora iritsi gara.

Intelektualismo etikoa eta definizio unibertsalak

Dakigunez, Sokratesen xedea gizakia hobetzeko ezagutza praktikoa aurkitzea da. Horretarako zera behar du: zuzena dena jakitea. Beraz, zuzentasuna ezagutzen duenak zuzentasunez arituko da, eta horregatik zoriontasunean biziko da. Jakintza eta bertutea berdintzen dituen teoria honi intelektualismo etikoa deritzogu.

Logikoki, hurrengo galdera hauxe da: nola jakin zer den zuzentasuna? Eta Ongia? Eta gizakia? Gauza partikularrak eta kontzeptu unibertsalak desberdinduz arazoa plano logikoan kokatua geratzen da.

  • Zuzentasuna, Ongia edo Gizakia kontzeptu unibertsalak dira (bat guztientzat): guztientzako baliodunak; hau da, kontzeptua bakarra da (batasuna) nahiz eta gizakiak milioika dauden eta oso “partikularrak” gainera (aniztasuna)
  • Gauza zuzenak, gauza onak edo gizaki konkretu bat: adibide partikularrak, anitzak eta elkarren artetik ezberdinak.

Arazoa adibide batez azalduko dugu: galdera: Zer da zerua?…Erantzuteko, inguruari begirada bat emanez, hamaika zeru desberdin eta aniztunak hautematen ditugu: goizean gorri, gauean beltza, ekaitza denean grisa, Bilbon zikin eta kutsatua…horrela infinituraino segi daiteke… zeru asko eta asko daudelakoan amaitu beharko dugu?, baina orduan, zergatik guztiok dakigu zer esan nahi dugun “zerua” esaten dugunean?… Beste adibide bat jar dezagun: Zer da gizakia? … alboetara so egin eta zalantza pilo bat datozkigu gogora: zertaz ari gara? Gazteaz ari gara? Umeaz? …ala haurrez?, ala behar ba da nire aitona izango da gizaki hori? Ala hobeto litzateke Sokrates izatea?… eta Sokrates gizakia denez eta pozoiez hil ba da, gizaki guztiak pozoiez hil dira?

Sokratesek definizio unibertsalak erabiliz aurre egin zion arazo honi: kontzeptu edo definizio unibertsalak adibide konkretu guztiak bateratzen ditu eta hala eta guztiz ere, beti berbera eta bakarra jarraitzen du.

Adibidez: gizakia definitzeko “lumabako bipedoa” dela badiogu, definizio orokorra edozein kasutan iraunkor mantentzen da: berdin dio praka laburrak janztea edo biluzik joatea, ez zaio inporta Mari, Sokrates edo Jose deitzea, berdin dio gizona ala emakumea den, gizaki hori lokartzea zein iratzartzea, bost axola hil egiten ba da ere! Hortaz: definizio orokorra edo kontzeptu unibertsala (bat) adibide guztiak (anitzak, partikularrak eta aldaketaren menpe daudenak) azaltzen ditu.

Definizio unibertsala lortzeko bidea “maieutika” da: elkarrizketa zuzendua galderak direla medio. Galdera horien bidez solaskidearen ezjakintasuna agerian jartzea zuen helburu (ironia) kontraesan batetara bultzatuz (“ezer ez dakidala baino ez dakit”). Honela, ironiaren bidez solaskidea aurreiritziak alde batera uztera behartzen zuen benetako ezagutza lortzeko bidean jarriz; hau da, partikularretik unibertsalera abstrakzioaren bidez joatera. Rosellinik primeran islatzen du Ironia “Sokrates” filmean:

Partikular guztien ezaugarri komunak unibertsala osotuko dute. Ezaugarri hauek, guztiak esentzialak dira gauza konkretuarentzat, hau da, behar-beharrezkoak dira: falta ba dira orduan “gauza hori” ez da “gauza hori” izango. Partikularretik unibertsalera doan analisi era honi

Honekin Sokratesek ba du etika eraikitzeko oinarri finkoa: ez dugu ahaztu behar bere xedea gizaki bertutetsua dela. Zentzu honetan soilik interesatzen zaizkio egiazko ideiak.

Platonek bere maisuaren irtenbidea bereganatu zuen nahiz eta aldaketa batzuk erantsi:

  • Sokratesen definizioa immanentea da, hau da, ezaugarri esentzial horiek gauza konkretuetan daude eta abstrakzioaren bidez beste ezaugarri “akzidentaletatik” banatzen ditugu.
  • Baina Platonen ustez, definizioak transzendenteak dira, hots, ideia iraunkorretan bihurtuko ditu, gauzez haraindi dauden esentzia aldagaitzetan hain zuzen, eta ideiak eskuratzeko metodoa ez da abstrakzioa izango baizik eta bat batean ematen den intuizioa.

Sokrates Logos kanalean:

Logos nº 16 Sócrates (I): bizitza eta Ezer ez dakidala baino ez dakit

http://www.ivoox.com/logos-n-16-socrates-i_md_418493_wp_1.mp3″
Logos nº 17 Sócrates (II): Intelektualismo morala

http://www.ivoox.com/logos-n-17-socrates-ii_md_418499_wp_1.mp3″
Logos nº 18 Sócrates (III): maieutika eta epaiketa

http://www.ivoox.com/logos-n-18-socrates-iii_md_418503_wp_1.mp3″

Sofistak eta Sokrates (Andeka Larrearen laburpena)

Informazio gehiago: Sokrates eta Sofistak
Hurrengoa: Platon: Bizitza eta filosofia proiektua
Goiburuan: Greziako eguneko parlamentua eta Strasbourg- European Court of Human Rights

Platon: Testuinguru historikoa
Platon: Bizitza eta filosofia proiektua
Aldaketaren arazoa: Garai kosmologikoa
Garai kosmologikotik garai antropologikora
Platon: Ideien Teoria
Platon: Ustea ez da jakitea
Platon: Etika eta Politika
Platonen Politeia: ideia nagusiak

Anuncios