intelektiojaja

Filosofia eta hiritartasuna

“Denbora bizitza da”

Jose Luis Sampedroren esaldiarekin hasiko naiz, 90 urte baino gehiago dituen filosofoak jakituriari buruz hitz egiterakoan gazteoi hitz egiten dizuelako. Denbora bizitza da.

Hilabete bat pasatu da filosofia ikasten hasi zinenetik.  Orrialde hau irakurri eta bideoak ikusi eta gero, ikasi duzunaz gogoeta egiteko unea da. Gelan eta etxean egin duzunaz narrazio bat egitea da helburua.

3_inventio

Blogean bigarren sarrera

Nola?

  1. Orri zikin batean zirriborro bat egizu (ideien ekaitza) burura datorkizun guztia balio du.
  2. Bigarren urratsean ideia horiek multzoetan batzen saia zaitez, klasifikatuz eta interesgarrienak azpimarratuz beste batzuk ezabatuz. 
  3. Ondoren ardatza edo testuaren funtsa, gaia, eta ideia nagusia zein den pentsatu: zer esan nahi duzun, izenburua aukeratu eta… orduan, hasi idazten.4_inventio

Hitz klabeak: hiritarrak, boterea, demokrazia, filosofia, eta jakituria.


Klik egin hobeto ikusteko. Istorioa jarraitzen du

Zer kontatu? Nola interesa piztu?
Hurrengoak ideien ekaitza egiteko pistak baino ez dira:
Zer ikasi duzun, nola sentitu zaren, zerk harritu zaituen, zer espero zenuen, zer gustatu zaizun, zer ez zaizun gustatu, zer pentsatzen duzun, irakurritako esaldiren baten iruzkina, zer ikasi nahiko zenuke, zelako galderak sortu zaizkizun edo zergatik ez zaizkizun galderarik bururatu… zu zeuk ikusi eta ikasi, bizi eta zure burua ezagutu. Sapere Aude!
Laguntza gehiago behar baduzu aurreko irudiak 18. orrialdetik aurrera agertzen dira Aristotelesen erretorikari buruzko slidesharen bilatu hemen 

Blog bat ebaluatzeko erabiliko duzuen errubrika irakurtzerakoan, garrantzitsua denak jabetuko zarete. Eta errubrikan kontuan hartuko dena nola eta zergatik egin ikasteko: Arma digitalak: Blogger diseinuan egokitzen

Anuncios