heroiak

Heroi Eponimoak ala #demoKrazy?

Zer ote da demokrazia?

Greziar demokraziari buruzko sarreratan irakurri duzunez, etimologikoki demos (herria) eta kratos (gobernua, boterea) hitzez osatua dagoen ideia da. Lur Hiztegi Entzikopedikoan, “Demokrazia kontzeptuaren bilakaera historikoa” sarreran demokrazia zazpi galdera hauek erantzuten saiatu den sistema politikoa dela dio:

  1. Nortzuk eratzen dute herria esaten zaion hori?
  2. Nola herritarrek gobernuaren zeregin publikoetan parte hartzen dute?
  3. Nolakoa izan behar du herriaren eta demokraziaren gobernuaren arteko harremanak?
  4. Nolakoa da eta nolakoa izan behar du, zabalagoa edo estuagoa, erakundeen eta kargu publikoen aginpide eremua herriarekiko?
  5. Herritarrek nola obeditu behar diete agintariei?
  6. Nola bideratu behar dira agindupekoen betekizunak eta disidentzia?
  7. Zein baldintza bete behar dira demokrazia izan ahal dadin?

Zuzeneko demokrazia eta zeharkakoa (ordezkaritza demokrazia)

Galdera horien erantzunak bi une ezberdinetan kokatzen dira, eta artikuloan irakur dezakezunez, harritzekoa da historikoki zein urrun dauden: Grezia klasikoa eta XIX. mendea.

  • Antzinako greziarrena demokrazia zuzena da: hiritarrek lege proposamenak egiten zituzten (heroi Eponimoen monumentuan) eta zuzenean parte hartzen zuten Ekklesia deritzon asanblada nagusian.
  • Demokrazia modernoa, ostera, ordezkaritza sistema batean oinarritzen da eta hiritarren botere zuzena hauteskundeetan hasi eta amaitzen da.

XVI. mendetik aurrera filosofia politikoak eztabaidatu zuen kontratu sozialak, Frantziako Iraultzak, eta Industrializazioak demokrazia modernoaren sorrera bideratu zuten.

Justiziaren kontzeptuari dagokionez ere, ikuspegiak erabat ezberdinak izango dira historian zehar. Baina jarraitu baino lehen bi bideo eta galdera bat

Zein da hiritarren rola?

Borja Cobeagaren “Democracia” laburmetraia (egile-eskubide guztiak autorearenak)

Stanley Milgramen experimentua

José Luis SAMPEDRO: “Educados para NO pensar”, Mayo 2011″

Bukatzeko 2,33 segundo jakituria zer den esateko. Ederra Jose Luis

Bigarren sarrera Ariketara joateko

Anuncios