MapaMentalak

Mapa Mentalak Ikastaroa

Zer da mapa mentala?

Mapa mentala gure buruaren potentzial mugagaberako sarbidea ematen digun tresna grafikotzat har daiteke. Gure buruaren funtzionamenduan datza mapen eraginkortasuna; lengoaia (hitzak eta lotura logikoak) eta irudien erabilera bateratuan. Garunaren bi hemisferioak elkarlanean jarriz ikasketa hobeto aprobetxatzen dugu:

  • Ezkerreko hemiferioa, arrazionala eta analitikoa (hitzezkoa, denborazkoa) eta
  • Eskuineko hemisferioa, intuitiboa eta sormenezkoa (bisuala, espaziala);

Ikus ezazu umeek nola azaltzen duten:

Nola sortu mapa mentala?

Garunak kontzeptuak kateatzen ditu, ideia eta irudi loturen bidez pentsamendu ildoak erdigunetik periferiarantz hedatuz.

  • Loturek ideiak elkarren artean konektatzen dituzte.
  • Irudiek ideiak nabarmentzen dituzte eta ondoren horietaz oroitzea errazten dute.

Beraz, mapa mental bat sortzeko ideia nagusi batetik abiatuko gara. Ideia hori, erdigunean jarri eta kanporantz garatuko dugu bigarren mailako ideiak erdiguneko ideiatik hedatuko direlarik. Koloreak, marrazkiak eta elkarlotutako hitzak erabiltzen dira.

Oinarrizko ikastaroa (online). Curso de mapas mentales

MapaMentalakHasi

Klik irudian ikastarora joateko. Clic en la imagen para ir al curso

Ikastaroa deskargatzeko ikastaroan bertan, edota hurrengo filmina aurkezpenean

Mapa mentalak sortzeko programak

Mapa mentalak sortzeko programa informatiko ugari dago, doakoak zein ordaindu beharrekoak. Beherago dauden estekak erabili ditzakezu zehaztapen gehiago lortzeko, eta hurrengo dokumentuan, irudietan klikatuz aplikazioetara eta tutorialetara joateko bidea izango duzu

 

IKT tresnak eta tutorialak/herramientas y tutoriales:

Informazio gehiago/+ info

http://ikastola.info/2012/10/30/mapa-mentalak/
http://www.educacontic.es/blog/visual-thinking-en-educacion
https://elearningsoft.wordpress.com/2012/09/05/usos-educativos-de-los-mapas-mentales/
http://unatizaytu.blogspot.com.es/2012/02/tecnicas-de-desarrollo-de-la.html

Anuncios