bideoKlasikoak

Filosofia Klasikoa: bideo bilduma

Filosofia Bideoa (talde lana)

Taldeka (bikote edo hirukoteak*) garaiari lotutako autore baten ideien ahozko narrazioa bideo formatuan egin eta sarean partekatu (2,5 puntu -legalak- + 0,5 bikaintasuna!, guztira 3 puntu atera ahal dituzue)

Irizpideak:

Autorearen teoria modu zehatz, sakon eta erakargarrian adieraztea ikus-entzunezko lengoaia erabiliz eta egitura klasikoari eutsiz (kohesioa): (1,5 puntu)

  • Aurkezpena: bideoan azalduko dena argi mugatzea, bai izenburu egokiaren bidez, eta baita hasieran emango den sarreratxoan
  • Korapiloa: Teoriak biltzen dituen kontzeptu nagusien azalpena egitea eta autorearen ikuspegiarekin duten erlazioan sakontasunez argitzea. Testu* bat erabiltzen baduzue narrazio ulergarria egitea eta ideia nagusien azalpena ematea ikusleari ulergarria egingo zaion modu egokienean
  • Konklusioa: aurrekoaren sintesia edo esanahia orokorra eta kredituak: taldekideen izenak eta erabilitako iturrien aipamena

Bideoan erabilitako iturriak: irudiak eta musika -egotekotan- ez dira jabedunak izango. (Argi utziko dut: -2 puntukontatuko du lizentzia jabeduna duen -copyright- abesti bat erabiltzea). Beraz, zuek sortutakoak soilik erabili edo creative commons lizentziak erabili) (0,5 puntu)

Adierazpenaren egokitasuna: (0,5 ongi badago, eta -1 puntu arteko kenketa ongi ez badago)

  • ahozkotasuna: irakurtzerakoan, tonua erabili eta geldiuneak egin zentzua emanez, eta ulergarria izateko astiro irakurri
  • zuzentasuna erdarakadak edo “euskañola” erabili gabe, eta inola ere ez gaztelera hutsean.
  • ortografia akatsik ez egotea

Sarean partekatzea (0,5):

  • Izenburu egokia erabiltzea: gaia deskribatzen duena.
  • Bideoaren deskribapena eta etiketak jartzea
  • Youtube edo Vimeon partekatzea eta irakasleari postaren bidez esteka eta aurreko puntuan azaltzen denaren kaptura bidaltzea- (kaptura hau ez egitea= -0.5). Hona hemen adibidea:

Kapture

Azkenik: kontuan hartu komunitatea: beste ikasle batzuentzako bideo bat sortzen ari zaretela, beraz erabilgarritasuna oso garrantzitsua da: Sormena, irudiak, eta luzera – zenbat eta laburragoa hobe- kontuan hartu eta ez izan aspergarriak!

(*) Lauko taldea ere onartuko da, autorearen testu bat erabiltzeko baldintzarekin

Anuncios