Simone de Beauvoir (1594x554)

Simone de Beauvoir

EMAKUMEA EZ DA EMAKUME JAIOTZEN, BILAKATZEN DA BAIZIK

“Simone de Beauvoirrek itxuraz oso erraza dirudien galdera bat eginaz ematen dio hasera liburuari: «Zer da emakume bat?» Aski al dira ezaugarri fisiko batzuk, soineko bolanteduna edo belarritakoak eme bat emakume bilakatzeko? Zein da emetasun edo «feminitate» misteriotsu eta hauskor hori?… Biologiak eskaintzen dituen datuak ez dira sexu arteko desberdintasuna gizartean justifikatzeko haina. Psikoanalisiari, materialismo historikoari Simone de Beauvoirrek egiten dizkien kritikak jasan ezinak zaizkie. Bestalde, Historiari begira, emakumeak beti etxeko mundura mugatuak agertu dira, zientzi, kultur, korronte eta erabaki garrantzitsuetatik kanpo. Beraz, emakumearen egoera ez da naturak sortu duen feminitate aldagaitz horren ondorioa, emakumeak jasan egiten duen egoera zapaltzaile baten ondorioa baizik. Emakume ez da emakume jaiotzen, bilakatzen da baizik…”

las mujeres se fabrican

“Ideia nagusi hontatik abiatuz, Simone de Beauvoirrek era harrigarrian aztertzen du nola haurtzaroan eta adoleszentzian «feminitate» hori hazitzen den. Nola ezkontzan eta amatasunean burutzen den. Nola emakumeen egoera ondo mamitutako prozesu ideologiko baten ondorioa den.”

BIKTIMA ETA KONPLIZEA

“Baina ideologia patriarkal honen ondorio nagusiena emakumearen konplizitatea lortzea izan da. Bestela, ulertezina litzateke ideologia zapaltzaile honen iraupena. Emakumea biktima izatetik konplize izatera bihurtzen baita, adibidez, berarekin egin zuten berbera bere alabekin eginez. Eta zirkulu gaiztoa finkatzen da. Konplizitatea, sarritan, beste mailatan adierazten da… Bere eskuetan bizitza hartzeko ezintasunez, emakumeak maiz samintasunaren ondorioz sortutako jarrera eta portaera atzerakoiak hartzen ditu. Edo sasi irteerak, edo ihesbideak edo aitzakiak.”

“Eta irtenbideak?…

  1. Lehenengoa: OGIBIDEA, independentzia ekonomikoa lortzea. Hau da Simone de Beauvoirrentzat ezinbestez bete beharreko baldintza, bizitza bestearen begietatik ikusten jarraitu nahi ez duen emakumearentzat.
  2. Bigarrena: Gizartearen erantzukizunetan biziki parte hartzea.”

Testua Mariasun Landa idazlearen “Simone De Beauvoir” artikulutik hartua (Klik osorik irakurri nahi baduzu)

EZ BIKTIMA, EZ KONPLIZEA

Zorionez, badirudi eguneko neskek emakumea beste modu batean ikusten dutela. “YO SOY” Golden Makarras taldeak egindako deskribapena:

BELDUR BARIK

Eta hauxe 2015 edizioko bideo irabazlea: Eguneroko jarrerak, jarrera matxista edo sexistatzat eman ez arren, emakumeok egunero gara zapalduak. Kalean, etxean, lanean, eskolan, unibertsitatean, lagun artean… ekintza, esaldi edo keinu sexistak ikustera ohituta gaude, eta zoritxarrez “ontzat” ematen ditugu. Baina, aski da! Jarrera matxista eta sexistei STOP esateko ordua da, batzuok jada egin dugu. “40 golpe” bideoa horri buruz doa.

GEHIAGO JAKITEKO

Simone de Beauvoir: Monólogo de una mujer ¿fría? Filosofía Hoy aldizkarian artikuloa

Anuncios