Agustin Konstantinoplako Kontzeilua

Agustin Hiponakoa: Garai historikoa

Erromatar inperioaren gainbehera

Erromatar inperioaren gainbehera III. mendean hasi zen. Handiegia eta gobernatzeko zaila zen Inperioa Kanpoko herri barbaroek mehatxatzen zuten; eta barnean krisi ekonomikoa, aberatsen pribilegioak, politika ustelak, anarkia militarra, eta zergaz kontsumiturik dagoen herriaren ziurtasun falta.

Nizeako kontzeiluaDioklezianok (244-311) krisialdiari bukaera eman nahian ezarritako Tetrarkiak nekazaritza-inperio bat defenditzen zuen erakunde burokratiko eta militar erraldoia bihurtu zuten. Baina populazioak ez zuen inperioa gauza propio bezala ikusten: Biztanleak jaunek gobernatzen zituzten jabetza handietan bakarturik, ez ziran funtzionario eta militarrekin identifikatzen; eta modu berdintsuan, jabeek gobernuan zuten eginkizuna ez zuten berea sentitzen. Erromatarrek bakardadean bizitzen zuten inperioa eta Hiritartasun aktiboa (civitas) desagertzen ari zen. Egoera beste erakunde batentzat gertatzen zen egokia, Elizarentzat, egia salbatzailea eta kontsolamendua eskaintzen zituena.

313 an Konstantino I.a Handiak (272-337) enperadoreak 313 an Milango ediktuarekin kristauen jazarpenari amaiera eman zion eta geroago inperioaren batasuna bilatuz 325 an Nizeako I kontzilioa konbokatu zuen: kristau doktrina ezberdinen ordezkarien bilera nagusia, kristau fedearen lehenengo aitormena adostera datorrena; hau da, onartuko diren sinesmenak eta geroago ‘heresiak’ izango direnak bereiztera. Konstantinok Bizantzio Konstantinopla berrizendatuz inperio kristau erromatarraren kapitala egin zuen. 380. urtean Teodosio I enperadorea Tesalonikako Ediktuaren bidez Kristautasuna erromatar inperioaren erlijio ofiziala izendatu zuen biztanleak kristauak izatera bultzatuz. Edikto horretan ere hirutasunaren dogma onartu beharra legeztatzen zuen eta herejeak zigortuak izango zirela agintzen zuen.

Teodosio 395 urtean hil zen eta inperioa bere bi semeen artean banatu zuen: ekialdekoa eta mendebaldekoa. 431an bere iloba, Teodosio II.ak antolatutako Efesoko Kontziliotik aurrera Nizeako fede aitormenarekin bat ez datozen kristauak elizatik kanporatuak eta pertsegituak izango dira.

Banaketarekin inperioa guztiz ahuldua dago. Boterea lortzeko azpikeriak eta kultura ezberdinen arteko borrokek krisia areagotzen dute. Egoera hau aprobetxatuz, Alariko godoak Erroma erasotu eta arpilatu zuen 410ean, eta inperioaren garautegia den Afrika godoei ematera behartu ere. Erromatarrek kristauei leporatu zioten erorketaren erantzukizuna: Erroma loraldira eraman zuten antzinako jainkoak ukatu eta haien lekuan Jainko kristaua jartzearen errudunak ziran “Beraien errore blasfemariaren aurka sutsu nengoelarik, “Civitas Dei”liburua idazteko erabakia hartu nuen” Jentilen aurrean kristauen apologia eginez probidentzia, aukeramena, betierekotasuna eta batez ere Jainkoaren borondatea ideiez baliatuz mina eta gaitzaren zentzua historiaren baitan azaldu zuen Agustinek.
Erromaren erorketak eragin handiak izan zituen mundu osoan eta pentsamendu kristaua erdi aroko gizartearen indar antolatzailea bilakatuko da.

Agustin Hiponakoa: Bizitza
Agustin Hiponakoa: Garai historikoa
Agustin Hiponakoa: Garai filosofikoa
Erlijioen arteko lehiak
Filosofia klasikoa eta kristautasuna ezberdintzen
Hiponako Agustin: Kontzeptu mapak
Agustin Hiponakoa: Arrazoia eta Fedea
Gizakiaren helburua: Jakituria eta Zoriontasuna
Zoriontasuna eta jainkoa edukitzea
Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko
Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
Unibertsoaren kreazioa: Bi izaki mota
Agustin Hiponakoa: Askatasuna eta gaitzaren arazoa
Historia: “Civitas dei” edo Jainkoaren hiria
Platonen eragina Agustinengan
De Vita Beata II

Anuncios