Erlijio dotrinen arteko lehia

Erlijio dotrinen arteko lehia

Heresiak esleitzen

Gizabanakoaren erlijioarekiko sentsibilitatea areagotu egiten da ziurtasuna galduta ikusten duenean, horregatik erlijio dotrina ugari sortuko dira ere: gnostizismoa, manikeismoa, arrianismoa, pelagianismoa, eta donatismoa, besteak beste, heresiak deituak izango dira kristautasunaren “irizpide zuzenetatik” kanpo geratuko direlako.
II. mendeko Gnostizismo kristauak beste ikuspegi bat du: Jesus jakituriaren pertsonifikazioa da, eta iniziatuek ezagutzaren bidez lortzen dute salbazioa. Honela, gnostizismoak kristau doktrina eta elizaren beharra zalantzan jartzen ditu.

Jesusen jarraitzaileak komunitate kristauetan bizi izan ziren hasieran(*). Denbora pasa ahala nolabaiteko arrakasta izan zuten eta antolaketa konplexuagoa eratu behar izan zuten. Azkenean apaizak eta apezpikuak ere sortu ziren. Hasieran Jesusen bizitzaren interpretazio ezberdinak sortu ziren, norberaren edo komunitatearen lekukotza, transmisio edo interesen araberakoak. Lehen mende horietan, Kristautasunaren erronka kultura greko-erromatarrarekin bat egitea zen, horrela kristau erlijioaren unibertsaltasuna indartzearekin batera beste erlijio dotrinak indargabetzea lortuko zuen. Esan bezala, IV mendean Elizako gurasoak enperadoreekin batera kristau dogma eta doktrina adosteko lehenengo kontzilioak ospatu zituzten. Kontzilioak apezpiku eta adituen bilerak ziren. Horietan idazkien kanona eta sinestearen ortodoxia ezarri egiten ziren.

Idazkien kanona eta sinestearen ortodoxia ezarri bezain laster heresiak sortu ziren, beharrez. Garai hartara arte Jesusi buruzko narrazio ezberdinak mantendu ziren, edo, desadostasunak egon ezkero, bakoitzak bere berezitasunak bizi zituen. Elizak sinesteen bertsio bakarra ezartzerakoan harekin bat ez zetozenak hereje bihurtzen ziren, dotrina ofizialaren kontrakoak. Heresia asko, heresia bihurtu baino lehen sineste errotuak ziren hainbat kristau komunitateetan eta ez ziren desagertu ofizialtasunetik kanpo geratzeagatik.

Gnostizismoak eta beste dotrina batzuek kristau doktrina -benetakoa den bakarra- ideia zalantzan jartzen dute. Patristikak, erromatar eliza indartzeko kristau ortodoxiaren ideiak antolatzea beharrezkotzat joko du, guztiontzat ulergarria izango den modu sinple batean. Agustin bezalako idazleak eta polemistak gerora kristautasun ortodoxoa izango zenaren jagole bihurtu ziren, apologetak.

Jakina heresia bihurtuko ziren sinesteen aldeko beste defendatzaile batzuk zeudela. Baina beste horiei historiaren alde okerrean egotea tokatu zitzaien, nonbait. Elizatik kanporatuak edota jazarriak izatera heldu ziren..

  • Gnostizismoa: Gizakiak, ezagutzaren bidez salbazioa lor dezake Jainkoaren eta munduaren arteko zubia izanez. Ezagutzaren bidezko salbazioak elizaren unibertsaltasuna kolokan jartzen zuen eta horregatik doktrina hauen kontra azalduko dira kristauak.
  • Manikeismoa: kontrako bi printzipioen -Ongiaren eta Gaitzaren- arteko betiko borroka zegoela, Argiarekin (Zurván-ekin) eta Iluntasunekin (Ahrimán-ekin) lotuak Argitasuna eta iluntasuna unibertsoaren aurkako eta funtsezko alderdiak definitzen dituzte. Hasieran argia eta iluntasuna komunikaziorik gabeko bi erreinu independente ziren; baina egun batean materia kaotikoa argiaren edertasunaz maitemindu zen, eta harengana elkartzeko nahiari ekin zion, bere erreinua inbadituz. Horrela bien artean bat-egin zuten batera argiduna eta ilunekoa den unibertso nahasian, betiereko antagonisten partikulez osoturiko izakiekin.
  • Arrianismoa: Hirutasunaren dotrina ukatzen zuten (Jainko bakarra hiru pertsonatan dagoela): Arrio-ren arabera Jainkoak (Aita) ezerezetik Logosa (bere Semea) sortu zuen; baina Semea ez zela Jainkoa bera, baizik eta Jainkoak sorturiko gizaki berezi bat. Jainkoa ez bada, nola justifikatu gizakia bekatutik salbatzeko gai dela?
  • Pelagianismoa: jatorrizko bekatuak ez zuen giza izaeran eraginik izan, beraz, gizakiak ongia egiteko kapaza litzateke eta ez du graziaren beharrik hori lortzeko, berezko zaion askatasuna galdu ez duelako. Egoera honetan salbazioaren kontzeptuak bere esanahia galtzen du.
  • Donatismoa: eliza eta estatua erabat banatuak egon behar dute: elizak bere garbitasuna galtzeko zorian dagoela estatuaren botere galkorrari lotzen ba da; eta horregatik, «Circumcelliors» izeneko nekazari gudarien laguntzaz, gizarte-iraultza bultzatzen zuen.

(*) Ikusi: 0. Agustin fededun pentsalaria eta kristautasuna.

Agustin Hiponakoa: Bizitza
Agustin Hiponakoa: Garai historikoa
Agustin Hiponakoa: Garai filosofikoa
Erlijioen arteko lehiak
Filosofia klasikoa eta kristautasuna ezberdintzen
Hiponako Agustin: Kontzeptu mapak
Agustin Hiponakoa: Arrazoia eta Fedea
Gizakiaren helburua: Jakituria eta Zoriontasuna
Zoriontasuna eta jainkoa edukitzea
Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko
Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
Unibertsoaren kreazioa: Bi izaki mota
Agustin Hiponakoa: Askatasuna eta gaitzaren arazoa
Historia: “Civitas dei” edo Jainkoaren hiria
Platonen eragina Agustinengan
De Vita Beata II

Anuncios