klasikoaVSKristautasuna

Filosofia klasikoa eta kristautasuna

Zelako arazoak aurkitu zituen kristautasunak aurreko filosofiarekin bat egiteko?, beste era batera esanda: Zertan ezberdintzen dira kristautasuna eta aurreko filosofiak?, eta zertan dira berdinak?

Denboraren kontzeptua: ziklikoa edo lineala Unibertsoaren sorrera: jariotasuna eta kreazionismoa

Greziarrentzat berria zen kreazioaren kontzeptua kristautasunak planteatzen duen bezala: Jainkoak ezerezetik sortzen du mundua. Honela denborak hasiera bat du (genesian), eta baita ere bukaera bat izango du: epaiketa unibertsalarekin batera doan salbazioa (apokalipsian). Beraz, kristautasunean denbora lineala da, historikoa, hasiera eta amaierarekin. Grekoentzat aldiz, denbora zirkularra da unibertsoa betierekoa delako: ez dago hasierarik ezta ere amaierarik; ez dago kreaziorik, ez dago historiarik. Historia ziklikoa litzateke, denboraldien errepikapena.

Uroboros
Gauzen betiereko itzulera

Unibertsoaren sorrera: jariotasuna eta kreazionismoa

Jardin del Eden
Hieronymus Bosch (1450 –1516) – The Garden of Earthly Delights

Denboraren kontzeptuari guztiz lotua agertzen dira munduari ematen dioten azalpenak: kristautasunarentzat kreazionismoa eta neoplatonikoentzat jariotasuna. Bai kristautasunak, baita neoplatonismoak ere arazo berbera topatzen dute: nola sortu zen errealitate anitza (gauza materialak) printzipio bakar (jainkoa edo bata) batetik?

Neoplatonismoak izakiak lehen printzipiotik jarioz eratortzen direla dio, hots, jainkoarengandik gauza guztiak nahitaez jariotzen dira eta ez kristauek baieztatzen duten moduan: jainkoaren borondatearen erabaki libre batean. Beraz, jariotasuna beharrezkoa bada, horren ondorioz, errealitate osoan Jainkoa nolabait dagoela esan daiteke. Errealitatearen ikusmolde panteista (jainkoa izaki guztietan dagoela) kristautasunaren aurka azaltzen da, bereziki izaki absolutua eta izaki sortuen guztiz heterogeneoak direlako.

Esan bezala, kristautasunak Jainkoaren eta izaki sortuen arteko ezberdintasun errotikoa aldarrikatzen du: guztiz heterogeneoak dira, Jainkoa beharrezkoa den izaki bakarra da eta kreaturak -izaki sortuak- kontingenteak dira. Kristautasunaren Jainko ahalguztidunak bere borondatearen ekintza batez (nahi izan zuelako) izakiak ezerezetik sortu zituen, honela historiari hasiera emanez. Geroago, Jainkoak giza historian parte hartuko du bere semea Jesus mundura bidaliz: jatorrizko bekatuak gizakia galdu ez dezan gizadiaren salbazioa bideratzeko. Beraz, historiaren gertaerarik handiena kontsideratzen den honekin, kristau Jainkoa gizakiaz arduratzen dela argi utzi zuen.

Etika: jakituria edo aukeramena eta Jainkoaren grazia (jatorrizko bekatua)

infierno
Hieronymus Bosch -The Garden of Earthly Delights – Hell

Etikaren ikuspuntutik ere, ezberdintasun nabariak daude: dakigunez, grekoentzat gaizkia gure ezjakintasunaren ondorioa zen (intelektualismo etikoa): ezagutzarekin batera bertutea zetorren.

Kristautasunaren ikuspegia erabat ezberdina izango da: gizakia, hasieran Jainkoaren antza eta irudira sortua, jatorrizko bekatuarekin bekatari izateko joera izango du. Gaizkia egitea gizakiaren aukeramenaren erabilera okerretik dator: jainkoaren agindua bete beharrean gorputzari lotuak dauden plazer eta desio galkorrei lotzen baita. Egoera horretatik ateratzeko eta askatasun galdua berreskuratzeko beharrezkoa du Jainkoaren grazia, jatorrizko bekatuaren eraginez bere arima hilezkorrak gorputzarekiko zuen lehentasuna galdu zuelako. Zoriona maitasunaren bidez lortuko du gizakiak, maitasunaren bidez, jainkoarengana itzuliz.

Agustin Hiponakoa: Bizitza
Agustin Hiponakoa: Garai historikoa
Agustin Hiponakoa: Garai filosofikoa
Erlijioen arteko lehiak
Filosofia klasikoa eta kristautasuna ezberdintzen
Hiponako Agustin: Kontzeptu mapak
Agustin Hiponakoa: Arrazoia eta Fedea
Gizakiaren helburua: Jakituria eta Zoriontasuna
Zoriontasuna eta jainkoa edukitzea
Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko
Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
Unibertsoaren kreazioa: Bi izaki mota
Agustin Hiponakoa: Askatasuna eta gaitzaren arazoa
Historia: “Civitas dei” edo Jainkoaren hiria
Platonen eragina Agustinengan
De Vita Beata II

Anuncios