unibertsoan

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Jainkoa existitzen dela «jakiteko» bi bide daude: gnoseologikoa, ezagutzaren teorian oinarritua; eta ontologikoa, unibertsoaren izaeran oinarritua.

  • Bide gnoseologikoan honako hau esaten da: betiereko ideia unibertsalak (mundu guztiak dituenak) ditugu. Ezin izan ditut nik sortu, ni, betierekoa izan beharrean, aldakorra eta hilkorra naizelako. Betierekotasuna duen eta pertsona guztietara heltzen den zerbaitek sortu behar izan ditu. Beraz, bada betierekoa den, pertsona guztietara heltzen den eta ideien sortzailea den izaki bat: Jainkoa.
  • Bide ontologikoaren arabera, unibertsoak ezin dio gizakiari zoriontasuna eman; baina unibertsoaren edertasunak bere gainetik dagoen eta beharrezkoa den izaki batenganantz, hots, Jainkoarenganantz, seinalatzen du.

Jainkoaren existentziari buruzko Agustinen froga ideia eredugarrietan datza: hau da, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean. Gizakiok egia eredugarriak, beti berdin dirautenak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu; hots, ‘zurea, nirea edo inorena deitu ezin daitekeena, baizik eta guztiongan presente dagoena eta bere burua guztiei berdin eskaintzen diena’. Egia hau gure adimena baino nagusiagoa da (gorengoa da), adimenak bere aurrean makurtu egin behar baitu. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak. Adimenak argitasun handiagoarekin edo txikiagoarekin suma dezake, baina egia eredugarriek beti diraute berdin. Gizakiaren adimenean daude baina ez dira adimenarenak. Adimenak ezin ditu eraldatu, bere gainetik daudelako.

Ezagutza sentikorrak gauza aldakorrak adierazten dituen bezala, betiereko egia eredugarriek ere beren funtsa adierazten dute: egia aldagaitza, izate absolutua, Jainkoa. Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik eta aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du. Beraz, Jainkoa existitzen da.

Agustin Hiponakoa: Bizitza
Agustin Hiponakoa: Garai historikoa
Agustin Hiponakoa: Garai filosofikoa
Erlijioen arteko lehiak
Filosofia klasikoa eta kristautasuna ezberdintzen
Hiponako Agustin: Kontzeptu mapak
Agustin Hiponakoa: Arrazoia eta Fedea
Gizakiaren helburua: Jakituria eta Zoriontasuna
Zoriontasuna eta jainkoa edukitzea
Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko
Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
Unibertsoaren kreazioa: Bi izaki mota
Agustin Hiponakoa: Askatasuna eta gaitzaren arazoa
Historia: “Civitas dei” edo Jainkoaren hiria
Platonen eragina Agustinengan
De Vita Beata II