genesis

Unibertsoaren kreazioa

Bi Izaki mota

Agustinek bi eratako izakiak bereizten ditu: alde batetik, Izaki Absolutua, eta bestetik, hark sortutako izaki kontingenteak.

  • Izaki Absolutua: Jainkoa, Beharrezkoa, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, guztiz Justua eta Aldagaitza da.
  • Izaki kontingenteak: kreaturak ez dute finkotasunik. Badira eta ez dira aldi berean: egonkortasunean irauteko gai ez diren izaki mugatuak dira, aldakortasunak “izan” zirenaren desagerpena dakar, heriotza beste era batez esateko. Beraz, izaki kontingenteak ez dira benetako izakiak, aldaezin irauten duena da bakarrik benetakoa.

kreazioa

Unibertsoaren kreazioa

Jainkoak mundua sortu zuen kreazio oso batean, ezerezetik. Izaki Aldagaitzak Izaki kontingente guztiak ezerezetik egin zituen. Gauza guztiak, beren aldakortasunean, Jainkoak ezerezetik sortuak dira. Duten Izatea Jainkoagandik jaso dute. Jainkoaren Hitzak izaki guztien eredu arketipikoak dituelako bere baitan. Mundua sortzeko erabili den materia ez da mundua sortu aurretik existitu. Gai honetan, platonismotik eta neoplatonismotik urruntzen da Agustin, eta Bibliako azalpenei jarraitzen die.

Platonen Timeo idazlanean, demiurgoak, betidaniko materia eta ideien arketipoak erabiliz, mundu fisikoko izakiak sortu zituen. Grezian ez dago kreaziorik, aurrez existitzen ziren elementuetatik (materia kaotikoa, ideien arketipo edo formak, espazioa eta demiurgoa), mundu fisikoko gauzak (ideien kopiak) ezinbestean ateratzen dira. Greziar kosmologiarekiko guztiz ezberdina da borondatezkoa eta askea den erabaki batez gertatzen den munduaren kreazioa.
Jainkoaren kreazio librea bat batekoa eta osoa da San Agustinen iritziz; Bibliako sei egunetako kontakizuna alegoria bat da. Jainkoak era zuzenean, bitartekorik gabe, sortua da dena. Hala ere, kreazioa denboran zehar hedatzen da, eta banakako izakiak elkarren segidan sortzen dira, beren jaiotza arrazoiek edo ideien kopiek, denboran zehar, heldutasun unea lortzen dutenean, Jainkoak kosmosean ezarritako ordenaren arabera.

el tapís de la Creació (Girona) By Enfo
el tapís de la Creació (Girona) By Enfo

Gizakia: arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osatua

Kreazioan, Jainkoak bere irudi eta antzera egin zuen gizakia: Bi substantziek osatzen dute gizakia; arima hilezkorra eta gorputz hilkorra, baina arimak du lehentasuna. Gizakia gorputz hilkorrez baliatzen den arima arrazoiduna da. Eta kreazioaren gailurra. Gizakiari buruzko agustindar filosofiak Platonen eredu dualistari jarraitzen dio, baina kristautasunaren kreazionismoan hartuko dituen ezaugarriekin bereiziz.

Hilezkorra den giza arima materiazko gorputza animatzen duen printzipio immateriala da. Agustinek Platonen arimaren aurre existentzia ez du onartzen: gorputzarekin bat egin aurretik ideien munduan izandako arima. Hiponakoarentzat, gorputza arimari esker bihurtzen da materia bizidun eta eratua. Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du. Arima hilezkorra da; gorputza, ordea, hilkorra, munduaren amaieran berpiztuko bada ere.

Ez larritu… 2 minutu soilik! 23an hasiko da!

Agustin Hiponakoa: Bizitza
Agustin Hiponakoa: Garai historikoa
Agustin Hiponakoa: Garai filosofikoa
Erlijioen arteko lehiak
Filosofia klasikoa eta kristautasuna ezberdintzen
Hiponako Agustin: Kontzeptu mapak
Agustin Hiponakoa: Arrazoia eta Fedea
Gizakiaren helburua: Jakituria eta Zoriontasuna
Zoriontasuna eta jainkoa edukitzea
Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko
Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
Unibertsoaren kreazioa: Bi izaki mota
Agustin Hiponakoa: Askatasuna eta gaitzaren arazoa
Historia: “Civitas dei” edo Jainkoaren hiria
Platonen eragina Agustinengan
De Vita Beata II

Anuncios