ortzadarra

Zoriontasuna eta jainkoa edukitzea

Zorionaren bila aritzea barne prozesu gatazkatsua bilakatu zen Agustinentzat. Gaztaroan, bere bizitzan bertan aurkitu zuen zoriona: zoriona gauza zehatzak dira, plazera. «Maitatzea eta maitatua izatea zen niretzat gauzarik gozoena, batez ere maitalearen gorputzaz gozatzerik izanez gero».

Lizunkeria
Bruegel: Lizunkeria

Manikeismora hurbildu zen garaian bi kezka nagusi zituen: Jainkoa eta gaizkia. Baina, manikeismoarekin izan zuen esperientzia hori ez zen ona izan: «Egia! Egia! esaten zuten. Askotan esaten zidaten, baina ez nuen inoiz haiengan topatu». Bestalde, errealitatearen interpretazioan materiazkoa baino ez zuten onartzen: «Gorputz masa zena baino ez nuen ulertzen».

Agustinek zalantzan jarri zituen sinesmen manikeoak eta Akademia Berriaren eszeptizismoaren doktrinari atxiki zitzaion: «Gogoak eman zidan, bada, Akademiko deritzaten jakinzale haiek zuhurrago zirela beste guztiak baino, uste baitzuten, egia oro otezkoan ipini behar zirela, eta ez zegoela gizakiak uler dezakeen egia”» (Aitorkizunak 5, 10, 19).

Neoplatonikoen liburuetan mundu berri bat aurkitu zuen «Irakurri nuen -ez literalki, baina bai mamian- askotariko argudioetan oinarritua; Hasieran Hitza existitzen zela eta Hitza Jainkoarekin zegoela eta Hitza Jainkoa zela. Gauza guztiak Hitzak egin zituela eta Hura gabe ezer ez dagoela eginik»…/… «Han irakurri nuen ere, Hitza, Jainkoa, ez zela haragitik, odoletik, edo gizonaren-gogotik jaioa, baizik eta Jainkoagandik sortua dala». (Aitorkizunak 7,9,13)

Pantokrator

Platonismoaren eragina –Plotinoren bidez- egia ulertzeko erabakigarria izan zen San Agustinen barne prozesu horretan, eta horrela materialismo manikeoa gainditu zuen: gaizkia ongiaren gabezia dela ulertu zuen, eta ez zela gaizkiaren printzipio batek sortutakoa, manikeoek uste zuten bezala. Honela gizakien barne mundua aurkitu zuen.

Kristau bihurtzeak, kristauen artean, «zeure buruarengana itzultzea» esan nahi du, Jainkoa gizakiaren barnean baino ez dugu aurkituko. Ez bilatu kanpoan, itzuli zeure barnera. Barneko gizakiarengan bizi da egia.

Agustin Hiponakoa: Bizitza
Agustin Hiponakoa: Garai historikoa
Agustin Hiponakoa: Garai filosofikoa
Erlijioen arteko lehiak
Filosofia klasikoa eta kristautasuna ezberdintzen
Hiponako Agustin: Kontzeptu mapak
Agustin Hiponakoa: Arrazoia eta Fedea
Gizakiaren helburua: Jakituria eta Zoriontasuna
Zoriontasuna eta jainkoa edukitzea
Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko
Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
Unibertsoaren kreazioa: Bi izaki mota
Agustin Hiponakoa: Askatasuna eta gaitzaren arazoa
Historia: “Civitas dei” edo Jainkoaren hiria
Platonen eragina Agustinengan
De Vita Beata II

Anuncios