azken epaiketa

Agustin Hiponakoa: Askatasuna eta gaitzaren arazoa

Gizakia askea da, eta librea delako da gizakia. Askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea. Erabaki ahal duelako da gizakia, borondatearen (nahimenaren) autodeterminazioa erabili ahal duelako hain zuzen ere. Dena dela, zer aukera dezake?

Ez dago askatasunik eskubiderik gabe, baina obligaziorik gabe ere ez dago askatasunik.
Jainkoak, gizakia sortu zuenean, Bera maitatzeko agindu zion. Gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da: Hura maitatzera behartuta dago. Beraz, Jainkoa lortzeko askatasuna izango du:

  • Jainkoa zerbitzatzen duenean aske izango da, eta zoriontasuna lortuko du; baina
  • Zorigabekoa izango da, ez badu Jainkoa lortzen, esklaboa, Jainkoagandik urruntzen denean.

Agustinek askatasuna eta aukeramena -liberum arbitrium- desberdintzen ditu. Gizakiaren askatasuna ulertzeko honelako segidan irudika dezakegu: Askatasunean sortua, jatorrizko bekatuarekin askatasuna galtzen du, eta Jainkoaren garaziari esker berreskura dezake. Eta gaitzaren arazoa erdigunean agertzen da, askatasuna eta aukeramenaren artean. Agustinen ikuspegia ulertzeko, gaitzaren arazoa azalduko dugu lehenago; ondoren, askatasuna eta liberum arbitriuma aurrekoetan erraz ondorioztatuko baitira.

Gaitzaren arazoa

Bi motatako gaitzak bereizi daitezke:

  • Naturaren gaitz fisikoak (Iurrikarak, ekaitzak, lehorteak, gaixotasunak … ), eta
  • Gaitz moralak (gaiztakeria, krimena, mendekua, gerrateak, adimen ahultasunak, depresioak, bakardadea, larritasuna, beldurrak … ).

Gaitzaren arazoa harreman estua dauka kreazioaren arazoarekin. Sortutako guztia Jainkoarengandik badator eta Jainkoa ontasuna bera bada, nondik dator gaitza? Norena da gaitz horien eta beste hainbaten errua? Jainkoa da gaitz fisikoaren eta gaitz moralen kausa?

Askatasunari buruzko Agustinen pentsamendua teologikoa da: manikeismoaren eta pelagianismoaren aurkako erreakzioak sortutako sintesia da.

Manikeoen gaitza-substantzialaren dotrina. Manikeoen arabera gaitza gaitzaren jainkoak sortu zuen, eta ongia, berriz, ongiaren jainkoak. Agustinen sistema filosofikoan ezinezkoa da bigarren Jainko bat existitzea, are gutxiago jainkoak gaitza sortzea. Zergatik?

Apokalipsia
La cinquième Trompette. L’Astre tombé des Cieux. La clef du Puits de l’Abîme. Apoc. VIII
  • Agustinen Jainkoa guztiz ona da, eta diren gauza guztiak ezerezetik sortu zituen. Beraz, izatea duten neurrian onak dira, hau da Jainkoak ongia baino ez du egiten eta berak egin dituelako onak dira.
  • Jainko bakarra dago, izaki absolutua eta beharrezkoa dena, beste bat egongo balitz lehenengoarekiko erlatiboa izango litzateke, eta hark sortua.

Manikeoen aurka hauxe esango du: gaitzaren sorrera ez dago jainko gaizkilearengan (Gaitzaren printzipioan), gizakiaren askatasunean baizik. Manikeoen bi printzipio antagonikoak gauza materialean biltzen ziren azkenik: Unibertso guztia materiala da, errealitateak forma bat soilik du eta; dena materia da haragiko kondentsazio trauskilenetatik, argiak ematen dituen gauza sotilen eta ederrenetaraino.

“De aquí nacía también mi creencia de que la sustancia del mal era propiamente tal [corpórea] y de que era una mole negra y deforme; ya crasa, a la que llamaban tierra…/… También me parecía ser mejor creer que no habías creado ningún mal —el cual aparecía a mi ignorancia no sólo como sustancia, sino como una sustancia corpórea, por no poder imaginar al espíritu sino como un cuerpo sutil que se difunde por los espacios— que creer que la naturaleza del mal, tal como yo la imaginaba, procedía de ti.” (Confesiones 5, 10, 20)

Apokalipsia
“Adoration de Dieu. Les quatre Etres. Les quatre Sages. Jean. L’Ange. Apoc. XIX

Gaitzaren eragin tiranikoa arima menperatu egiten du «Guk hau diogu: aurkakoak arima bekatu egitera bortxatzen duela» eta honek askatasun moralaren ukapena suposatzen du. Agustin honetaz jabetu zen:

«Ez ginela gu bekatuaren egile zirudien; baizik eta beste zerbait guregan, ez dakit nolakoa. Nere harrokeriari atsegin zitzaion errurik gabe egona. Eta zerbait gaizto egitean, nik egina zela aitortu ba nuen ere, ez zen nire arima senda zenezan, «Zuri egin baitzizun bekatua»; aldiz, neure burua zuritu, eta nire barrenean nitaz beste omen zen hura salatzea atsegin nuelako. Guztia nerau nintzan, ordea, eta nire aurka nire gaiztakeriak zatitu nindun» (Aitorkizunak 5, 10, 18)

bekatuak

Plotinoren irtenbide ez-substantziala. Manikeoen aurkako dotrina baten atzetik, Agustinek Plotinorengan aurkitu zuen erantzuna. Plotinoren arabera gaitza ez da substantziala, ez dauka izaterik, izate-eza da.

Nondik zetorren bila nenbilen gaitza, ez da substantzia bat horrela balitz ona izango litzateke, beraz ustelezina, ongi handi bat, noski; edo substantzia ustelkorra izango litzateke, eta ona izango ez balitz ezinezkoa da ustelkorra izatea. Horregatik, argi ikusi nuen Zuk gauza guztiak onak egin zenituela” (Aitorkizunak 7,12,18)
Y el mal, cuyo origen buscaba, no es una substancia, porque si lo fuese, seria un bien. Y seria una substancia incorruptibe, y por tanto sin ninguna duda un gran bien, o sería una substancia corruptible, y por tanto un bien que no podría estar sujeto a la corrupción. Por esto, vi con claridad que Tú habías hecho buenas todas las cosas.

Gaitz fisikoa kreaturen ustelkortasun printzipiotik ikusten du: Ustelkorra izatea ez da gaitz bat, Jainkoak sortu zuen guztia ona baita. Gaitza ez da ongiaren kontrakoa, baizik eta ongi zehatz baten ausentzia.

Gauza ustelkorrak onak direla garbi ikusi nuen; on biribil balira ez bailitezke ustelduko erabat ona dena ezin delako usteldu; batere on balira, ez bailukete usteltzekorik…/… On guztiz gabetzen badira, eza hutsa dira” (Aitorkizunak 7,12,18) (“son buenas las cosas que se corrompen, las cuales no podrían corromperse si fuesen sumamente buenas, como tampoco lo podrían si no fuesen buenas; porque si fueran sumamente buenas, serían incorruptibles, y si no fuesen buenas, no habría en ellas, qué corromperse…/… Luego las que fueren privadas de todo bien quedarán reducidas a la nada.”)

Apokalipsia
“Adoration de Dieu. Les quatre Etres. Les quatre Sages. Jean. L’Ange. Apoc. XIX

Kosmosean ez dago gaitzik, izate maila ezberdinak baizik. Jainkoarekiko azpiko izate-mailak baino ez daude. Gauza sortuak mugatuak dira: batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago. Zerbait akats edo gaitz bat dela badirudi, gure erabilgarritasun edo probetxua irizpidetzat hartu dugulako da. Izan ere unibertsoa osotasunean ikusi ezkero dagoeneko ez dira akats edo gaitzak. Behe-mailako izakiak eta gauza mugatu orok osotasun harmoniko baten parte artikulatuak dira: dena dauka zentzua eta izatearen arrazoi positibo bat.

Gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren (Iiberum arbitrium) erabilera okerretik dator, eta gizakia da gaitzaren erantzulea, ez Jainkoa. Aukeramena ez da ongi absolutu bat, gaitzerako arriskua daramalako; hala ere, ongi bat da, zoriontasunerako baldintza delako.

Gizakiaren helburua zoriontsu izatea da, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengana itzuli behar du, Ongi gorena maitatu:

  • Zuzen jokatzen du Jainkoa maite duenean eta haren nahia eta borondatea betetzen dituenean
  • Oker jokatzen du eta gaitz morala sortzen du Jainkoaren nahia betetzen ez duenean. Oker jokatzen duenak, bekatua egiten duenak, ezin du Jainkoaren graziarik gabe Jainkoa bera maitatu.

Gaitz morala bekatua da, eta bekatua borondate gaiztoaren araberakoa da. Baina zeren araberakoa da nahimena? Nahimen okertuak ez dauka kausa arazlerik (causa eficiente), kausa eza (causa deficiente) baino. Bere izaerari jarraituz borondateak ongi gorenera jo beharko luke, baina zenbatezinak diren ondasun sortuak daudenez gure nahimena hauetarantz bideratu dezakegu, naturaren ordena hierarkikoa irauliz.

Inork ez dezala borondate gaiztoaren kausa arazlea bilatu; hau ez baita kausa arazlea, kausa eza baizik; ez da indar sortzaile bat, baizik eta indar sortzailea ez daukala
Nadie… busque la causa eficiente de la mala voluntad; esta causa no es eficiente, sino deficiente, no es una fuerza productiva, sino su ausencia.

Gizakiak, Jainkoak sortuak, Harenganako (Jainkoa) joera izan behar du, Jainkoarengana zuzendu behar du bere burua, kontzienteki edo inkontzienteki, eta horixe du helburu.

Askatasuna

Pelagianismoak ukatu egiten zuen jatorrizko bekatua; honen arabera gizakiak badu ona egiteko ahalmena eta salbaziora iristeko ahalmena, eta ez du graziaren beharrik hori lortzeko. Pelagianismoaren aurkako idazlanetan ona egitea ez dagoela giza askatasunean, eta gizakiak zuzen jokatzeko Jainkoaren grazia behar duela esango du.

Greziar filosofian, huts egitearen (oker jokatzearen) zergatia ezjakintasunean oinarritzen zen (intelektualismo morala). Beraz, greziarren ustez, gaizkileak eskolatu egin behar ziren, gaiztakeriarik ez egiteko. Agustinentzat gizakia bekataria da, bekaturako jatorrizko joera du, eta bekatua askatasuna gaizki erabiltzearen ondorio da.

Erdi Aroko kristau-pentsamenduan, gorputzak arima menperatuta du jatorrizko bekatuagatik. Gizakiaren nahimena jatorrizko bekatuak hondatuta dago, eta horregatik ezin ditu bere ekintzak gauzatu, gorputzaren bultzaden pean dagoelako. Ondorioz, behar ez dena desiratzen okertzen da, eta oker ari den neurrian jakinduriatik aldentzen da, hau da, ongi absolutua den Egiarengandik. Errorea, zorionera daraman bideari ez jarraitzetik datorkie, gizakiak nahi duen lekura ez daraman bidetik joatean erratzen delako. Honela gizakiak bekatua egin zuen aukeramen edo borondateagatik gaitza sortuz.

nora

Arima ahultzen duen gorputzaren ustelkeria ez da jatorrizko bekatuaren kausa, baizik eta zigorra: haragi ustelkorra ez da arima bekatari egin duena, baizik eta arima bekataria da gorputza ustelkorra bihurtu duena” (“La corrupción del cuerpo que pesa sobre el alma no es la causa, sino el castigo del primer pecado: la carne corruptible no es la que ha vuelto pecador al alma, sino el alma pecadora la que ha hecho corruptible al cuerpo.” )

Gizakia askatasunean sortua izan zen, bere sortzailea maitatzeko gaitasunaz hornitua. Baina jatorrizko bekatuagatik, gizaki erori gisa, askatasuna galdu zuen, eta liberum arbitriuma, aukeramena edo askatasuna berreskuratzeko aukera izan nahi du. Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egiteko beharrezkoa du Jainkoaren laguntza. Bakarrik graziari esker lor dezake bere burua berpiztea. Graziak Jainkoarengana erakartzen bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen laguntzen du gizakia.

Agustin Hiponakoa: Bizitza
Agustin Hiponakoa: Garai historikoa
Agustin Hiponakoa: Garai filosofikoa
Erlijioen arteko lehiak
Filosofia klasikoa eta kristautasuna ezberdintzen
Hiponako Agustin: Kontzeptu mapak
Agustin Hiponakoa: Arrazoia eta Fedea
Gizakiaren helburua: Jakituria eta Zoriontasuna
Zoriontasuna eta jainkoa edukitzea
Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko
Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
Unibertsoaren kreazioa: Bi izaki mota
Agustin Hiponakoa: Askatasuna eta gaitzaren arazoa
Historia: “Civitas dei” edo Jainkoaren hiria
Platonen eragina Agustinengan
De Vita Beata II

Anuncios