ContratoSocial

Kontratu soziala

Agintearen jatorria Ilustrazioko pentsalariek jorratu zuten gai nagusietako bat da. Antzinako Erregimenean erregearen eskubideak Jainkoarengandik zetozela mantentzen zen, eta Jainkoak berak ezarritakoa, Jainkoak bakarrik zuen kentzeko eskubidea. Gizartea osatzen zuten mendekoak erregearen zerbitzariak baino ez ziren.

Kontraktualistak agintearen jatorriari buruzko teoria berriak garatu zituzten:

Hirurek bi egoera bereiziko dituzte, Egoera naturala eta kontratua edo estatu zibilaren sorrera.

  • Botere politikoaren justifikazioa zein den argudiatzeko natura-egoera hipotetiko bat irudikatu zuten: Nolako baldintzatan biziko lirateke gizakiak estaturik ez balego eta natura egoeran biziko balira? Egoera naturalean gizabanakoek gizaki izateagatik berezkoak ditu zenbait “eskubide”; adibidez, bizitza, askatasuna, jabetza edo berdintasuna. Pentsalari bakoitzak duen gizakiaren ikuspegiaren eta lehenesten dituen eskubide naturalen arabera egingo da hitzarmena, beraz, proposatuko estatu motak ezberdinak izango dira ere.
  • Gizakiek egitura soziala mantentzeko eta bere eskubide naturalak babesteko kontratu bat adostuko dute, gizarte zibila sortuz. Beraz, agintariari ez zaio boterea Jainkoarengandik ailegatzen, baizik eta herriarengandik. Agintaria mandatari bat da; gizarteko kideen zerbitzura dagoen mandataria.

Enpirismoaren pentsamendu politikoan elkarren kontra Hobbes eta Locke ditugu. Bere pentsamenduaren abiapuntuan ideia bera dago: gizaki guztiak berdinak dira izatez, hau da, izaera berekoak dira guztiak. Baina gero diferentziak daude nolako egoera naturala zegoen gizartea sortu baino lehen eta elkarbizitza bideratzeko nola sortu zen gizarte-ituna deskribatzen dutenean. Hobbesen proposamen harrigarria da, ez bakarrik hitzarmena absolutismoarekin bat egiten duelako, baizik eta gizakiaren izaera irrazionalari ematen dion garrantziagatik. Lockek berriz gizartearen eredu liberala defendatuko du, jabetza pribatuari funtsezko lekua emanez.

Geroago Rousseauk proposamen oso ezberdina egingo du, Kanten pentsamenduan eragin nabarmena izango duena

Ikusi:
Kontratu soziala
Hobbes: Gizakia otsoa gizakiarentzat
John Locke: Liberalismo politikoa
Rousseau: Gizakia libre sortu zen eta kateaturik bizi da
Kant: Gizartekoitasun tratagaitza

< Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak

Hobbes: Gizakia otsoa gizakiarentzat >

Ilustrazioa: Aldaketa sozio-ekonomiko eta politikoak
Ilustrazioa: Aldaketa filosofiko-kulturalak
Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
Kontratu Soziala

Hobbes: Gizakia otsoa gizakiarentzat
John Locke: Liberalismo politikoa
Rousseau: Gizakia libre sortu da, eta kateaturik bizi da

Arrazionalismoa eta enpirismoa

Kant: Hiru galdera eta bizitza bat
Arrazoimenaren Kritika

Zer ezagut dezaket? Arrazionalismoa eta enpirismoa
Zer egin dezaket? Etika Autonomoa
Zer espero dezaket?

Asmo kosmopolitako Historia orokor baten ideia

Aurrerapena eta betirako bakea
Gizartekoitasun tratagaitza (Kontratu soziala)

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude
Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua
Caesar non est supra grammaticos
Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna
Zer da Ilustrazioa: azalpena

 

Anuncios