ostrazismoa

Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna

1783 an -“Berlinische Monatschrift”- Alemaniako Ilustrazioaren zirkuluetako difusio aldizkarian J.F. Zöllner artzainak ezkontza zibilaren ezarpenaren aurkako ekarpena argitaratu zuen. Bere artikulua aurreko zenbaki batean ezkontza zibila defendatzen zuen artikulu anonimo bati erantzuten dio. Nazio batean eta bere erakundeetan tradizio erlijioso eta bizitza politikoaren arteko elkarbizitza kaltetu lezakeen galdetzen du, horregatik ilustrazioa ezarri baino lehen “Zer da ilustrazioa galderari erantzuna” emanez Ilustrazioaren esanahia argitu behar dela dio Zöllner artzainak. Galdera honen garrantzia egiari buruzko galderarekin parekatu zuen. 

Gehiegi? Hezkuntza dekretuen kopurua eta horietan erlijioak daukan funtzioa aztertuko bagenu, gaur Kanten garaian baino garrantzitsuagoa dela dirudi. Zentzu horretan, nire arrazoimenaren erabilera publikoari ekinez nire iritzi kritikoa emango dut: lotsagarria deritzot LOMCE dekretuan erlijioak eta filosofiak (edo beste edozein arlo) pertsona baten etorkizuna jokatzen duen notan balio berbera izatea. Lotsagarria, deritzot ere estatu espainolak Vaticanoarekin duen akordioa, baita lapurreta bat ere bai!

Sekularizazioa gizarteak bizitako aldaketa-prozesu sakon bati ematen zaion izena da, zeinean erlijioari estuki loturiko balioek zein erakundeek indarra galtzen duten, balio ez-erlijiosoen eta erakunde sekularren mesedetan. Sekularizazioa, horrela, nagusiki soziologian zein filosofian erabilitako kontzeptua da. Sekularizazioaren tesia, bere aldetik, modernizazioaren bidez erlijioak gizarte-bizitzan zein gobernuetako erabakietan eraginik izango ez duenaren ustea da.

elizaren boterea

< Zer da Ilustrazioa: azalpena

Ilustrazioa: Aldaketa sozio-ekonomiko eta politikoak
Ilustrazioa: Aldaketa filosofiko-kulturalak
Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
Kontratu Soziala

Hobbes: Gizakia otsoa gizakiarentzat
John Locke: Liberalismo politikoa
Rousseau: Gizakia libre sortu da, eta kateaturik bizi da

Arrazionalismoa eta enpirismoa

Kant: Hiru galdera eta bizitza bat
Arrazoimenaren Kritika

Zer ezagut dezaket? Arrazionalismoa eta enpirismoa
Zer egin dezaket? Etika Autonomoa
Zer espero dezaket?

Asmo kosmopolitako Historia orokor baten ideia

Aurrerapena eta betirako bakea
Gizartekoitasun tratagaitza eta konstituzio errepublikarra

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude
Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua
Caesar non est supra grammaticos
Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna
Zer da Ilustrazioa: azalpena

 

Anuncios