united_nations_country_by_jjasso

Kant: Asmo kosmopolitako Historia orokor baten ideia

“Zer da Ilustrazioa galderari erantzuna” artikulua eta “Asmo kosmopolitako historia unibertsal baten ideia” urte berdinean idatzi zituen Kantek: 1784. Historiak baduela zentzu bat baieztatzen du Kantek: aurrerakuntza edo gizakiaren berezko moraltasuna burutzea. Naturaren ezkutuko plan baten bidez arrazoimen teorikoa eta arrazoimen praktikoaren arteko zubia eraikitzen du, eta honela beharrezkotasuna eta askatasunaren arteko arazoari irtenbidea ematen dio: Kantentzat askatasunak nahi ala ez, moraltasuna eta ilustrazioa ekarriko du.

Hurrengoa, Asmo kosmopolitako historia unibertsal baten ideia lanaren laburpena da. Bertan, gai interesgarriak jorratzen ditu, besteak beste: gizaki adingabea bere apeten mende dagoen”animalia” gaiztoa, gizartekoitasun tratagaitza, guda, estatu zibilaren sorrera, zibilizazioa, moraltasuna eta herrien arteko federazioa

cc-by-sa-3..0
Metamorfosis de una rana by Guiomar López Martínez

Gizakiaren nahimenari buruzko kontzeptua edozein bada ere, bere agerpen fenomenikoak, hau da, gizakiaren ekintzak, beste fenomeno naturalak bezala determinatuak daude naturaren lege orokorren arabera. Historiak, gizakiaren ekintza horiek kontatzen ditu, nahiz eta haien kausak ezagutzea ezinezkoa den. Baina historiak gugan itxaropen bat sortzen du: giza askatasunaren jokoa ikuspegi handi batetik begiratuta Naturaren asmo baten haria aurkitzeko gai izango zela. Gizakia ez dabil instituen arabera, abere gisa; ez eta munduko hiritar arrazoidunen antzera, adostutako plan batekin ere ez. Ezin da suposatu gizakiaren helburu arrazional bat existitzen dela, beraz filosofoarentzat bide bakar bat dago: giza ekintzek produzitzen duten kontraesan horietan Naturaren intentzioren bat aurkitzea, horrela gizateriaren historia bat marrazteko. Historia horren hariak bederatzi printzipiotan aurkezten dizkigu Kantek, Kepler eta Newtonek bere legeak antzeko modu batez aurkitu zutelakoan:

1. Edozein izakiren izaera naturala noizbait guztiz eta era egokian garatuko da

pelotós de evolución george riemann_de

2. Gizakiaren izaera naturala (bere arrazoiaren erabilera) espeziarengan garatuko da eta ez indibiduoengan, haien bizitza laburra izanik, naturak pila belaunaldi behar dituelako espezieak bere intentzioa naturala bete dezan. Belaunaldiz belaunaldi ezagutzak transmititzen diren neurrian lortuko da naturaren azkeneko helburu hori.

3. Naturak gizakiaren autonomia nahi du, animali mekanismo ordena gainditzea eta, soilik arrazoimenaren bidez instintuetatik askatuz bere buruari eman ahal izango dion zoriontasun eta perfekzioa lor dezan. Arrazoimenak bizi irauteko moduak eta tresnak sortzen ditu, honela bere gaitasunak belaunaldiz belaunaldi frogan jarriz. Ongizatea edo segurtasun bilaketa baino garrantzitsuagoa da arrazoimenaren estimazioa.

¡Fiero monstruo!
¡Fiero monstruo! Desastres de la guerra, n.º 81. (1810-1815)

4. Izaera natural guztiak garatzeko naturak erabiltzen duen tresna antagonismoa da. Antagonismo hau gizakiaren egoera naturala den gizartekoitasun tratagaitza da:

  • alde batetik gizartea eratzeko joera daukagu (besteekin bizi eta elkar laguntzeko joera), baina
  • bestetik, gizartearen kontrako joera azaltzen da ere (norbere interesak defendatzeko besteei aurre egitea, honela giza alferkeriaren aurka gizakiaren indarrak gararazten ditu naturak). Beraz, nahiz eta besteak guretzat jasanezinak izan, ezin dugu ere bakarrik bizi.

Hauxe da hain zuzen ere kulturaren sorrera, gizakiaren gizarte balioa. Gizakiak bakea nahi du, baina naturak, espezieari komeni zaiona hobeki dakienez guda bilatzen du. Guda honetan gizakiaren bultzada naturalek, tratagaitzak bihurtzen gaituztenek, mina sortzen dute, baina era berean, izaera natural berri eta garatuagoak sortarazten dituzte, lege eta arau moralak sortzea antagonismo horretan bizitzea bideratuko dutenak.

Sufragettes
On Wednesday 21st October 1908 Emmeline Pankhurst, Christabel Pankhurst and Flora Drummond went on trial at Bow Street Magistrates Court before Mr. Curtis Bennett, the Chief Stipendiary Magistrate on a charge of conduct likely to provoke a Breach of the Peace by circulating a handbill urging their WSPU supporters to “rush” the House of Commons. The handbill had been given to members of the public who attended a demonstration in Trafalgar Square on Tuesday 13th October. Members of the WSPU are standing outside the court across the end of Broad Court during the trial. The trial lasted four days during which the definition of the word “rush” was argued about extensively, on Saturday 24th October all three defendants were found guilty and sentenced to three months imprisonment.

5. Beraz, naturak baldintzaturik, gizakiaren arazo edo betebehar nagusiena konpontzera beharturik gaude: gizarte zibila sortzera, guztien askatasunerako zuzenbide orokor batek arautzen duen gizartea. Legeen mendeko askatasun handiena betebehar erakargarrienarekin. Guztiz justua den konstituzio zibila osatuko dute.

animalia6. Giza espeziak konpondu beharreko arazorik zailena izango da. Giza animalia gizaki artean bizi denean jaun bat behar duelako: aberearen joera egoistak azaltzen ditu neurririk gabe bere askatasunaz baliatuz; horregatik behar du jauna bat, guztiontzat baliozkoa den borondatea obeditzera derrigortuko diona. Baina jaun hau ere giza aberea da. Ondorioz, bakoitza neurri gabe baliatuko da askatasunaz bere gainetik legea betetzera behartuko duen inor ez dagoen bitartean. (Hobbesen eragina nabarmena da ideia honetan). Jaun nagusia justua izan behar du eta hala ere gizakia. Kantek onartzen du betebehar honen konponbide perfekturik ez dagoela, “gizakia egiteko erabili den egurra oker okerra zenez, hori erabiliz ezin da inoiz erabat zuzena den ezer lortu” dio. Ondorioz, naturak inposatzen diguna ideia honetara hurbiltzea da. Konstituzio hau praktikara eramango den azkena izango dela dio ere: batetik, konstituzio ahalgarri horren kontzeptu zuzenak asmatzeko esperientzia oso handia behar delako; eta batez ere horiek onartzeko prest dagoen borondate ona behar delako. Horregatik berandu eta saiakera askotan huts egin eta gero gertatu beharko da.

Goya-Guerra (07)
¡Qué valor! Desastres de la guerra, n.º7. (1810-1815)

7. Hiritar Konstituzio hiritar perfektu baten eraikuntzaren arazoa Estatuen kanpoko legezko harreman baten arazoaren menpean dago eta azken hau gabe ezin da konpondu. Banako gizakiak egoera hiritar legezkoan sartzera hertsatu eta behartu zituen kalte berdina espero behar du bakoitzak besteengandik. Gerren bitartez, zabaldu eta inoiz atzera egiten ez duen armatzearen bitartez, estatu bakoitza ere bere barnean sentitu behar duen beharraren bitartez bultzatzen du naturak. Konponbidea, basatiaren legegabeko egoeratik ateratzea eta herrien elkarte batean sartzea: botere bateratu eta nahimen bateratuaren legeen arabera erabakia.

Nazioarteko batasunean datza, nazioarteko federazio batean alegia. Estatu txikienak bertan lortuko du bere eskubide eta segurtasuna bermaturik egotea, ez bere indar eta poderioarengatik, baizik eta borondate bakar bat islatzen duten legeen arabera erabakitzen delako.

Zentzu honetan, guda guztiak estatuen arteko erlazio berriak sortzeko saiakuntzak dira, azkenik konstituzio hiritarraren egituraketa ahal den onenaren bitartez, eta akordio eta legemate amankomunaren bitartez, automata baten gisa berez mantentzen den komun guzti hiritarren antzeko egoera bat eraikitzen den arte (un ser común civil)
“Maila handienean gara kultibatuak artea eta zientziaren bitartez. Zibilizatuak gara gehiegizkoraino hainbat gizarte-jokaera eta itxuretan. Baina gu jadanik moralizatutzat hartzeko asko falta da”…/… Estatuek indar guztiak asmo inperialista bortitz eta alferrikakoetan agortzen dituzten bitartean, beren hiritarren pentsakeraren barne-eraketarako ahalegin mantsoa etengabe oztopatzen dute, “zeren horretarako komun bakoitzaren barne lanketa luzea behar da bere hiritarren hezkuntzarako…/… Egoera honetan iraungo du gizateriak nik esan dudan eran bere estatu-harremanen egoera kaotikotik irteten ez den arte” (1).

8. Gizateriaren historia oro har, naturaren plan ezkutu baten egikaritza gisa ikusi daiteke: Estatu konstituzio perfektu baten eraketa, gizatasunaren egitura guztiak osoki gara ditzakeen egoera bakar gisa.

«Horregatik, murriztapen pertsona­la bere jardunean gero eta gehiago desagertzen da, erlijioa­ren askatasun orokorra onartzen da; eta horrela pixkana­ka, erokeria eta txorakeriak nahasten direla, Ilustrazioa sortzen da ongi handi gisa, zeinak gizateria bere menpera­tzaileen handinahi berekoietatik atera behar duen, bere abantaila propioa ulertzen badu behintzat» (2).

Giza ekintza librearen eta erlijio askatasunaren bidez lortuko da ilustrazioa pixkanaka sortzea.

“Ilustrazio hau pixkanaka tronura igo behar du eta gobernuaren printzipioetan eragin…/… Eta nahiz eta gobernariek dirurik ez aurkitu heziketa publikoa bultzatzeko ezta mundua hobetzeko, diru guztia hurrengo gudarako konprometitua dagoelako; herriaren ahalegin ahul eta geldoak ez dituzte oztopatuko behintzat…/… Azkenik naturak asmo goren­tzat duen egoera kosmopolita orokorra, gizateriaren jato­rrizko disposizio denak garatuko direneko altzo gisa be­hingoz noizbait gauzatuko da” (2).

erligioen historia
egin klik irudian eta erlijioen historia interaktiboa zabalduko da (flash fitxategia)

9. Filosofia saiakera bat giza espezieko hiritar guztien elkartea naturaren plan baten araberako historia orokorra eraikitzen saiatzen den filosofia, ez dugu bakarrik ahalgarri gisa ikusi behar, baizik eta bere efektu bultzatzailean ere. Honek ez du historiaren ikuspegi enpirikoa ukatu nahi, buru filosofiko baten pentsamendu bat baino ez da, beste bide batzuetatik ere saiatu ahal izango dena eta, baliotsua izan daitekeena ere Estatu gobernariek bere ospe nahia ondorengoengan ziurtatzeko irizpidetzat har dezaten

GOIBURUA: http://rudolfherczog.deviantart.com/art/United-Nations-Country-307370320

(1) Hans-Christian Lucas: Kant eta Hegel: gerra eta bakeaz gogoetak, Jakin 1997, or 94
(2) Hans-Christian Lucas: Kant eta Hegel: gerra eta bakeaz gogoetak, Jakin 1997, or 96

< Zer espero dezaket?

Aurrerapena eta betirako bakea >

Ilustrazioa: Aldaketa sozio-ekonomiko eta politikoak
Ilustrazioa: Aldaketa filosofiko-kulturalak
Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
Kontratu Soziala

Hobbes: Gizakia otsoa gizakiarentzat
John Locke: Liberalismo politikoa
Rousseau: Gizakia libre sortu da, eta kateaturik bizi da

Arrazionalismoa eta enpirismoa

Kant: Hiru galdera eta bizitza bat
Arrazoimenaren Kritika

Zer ezagut dezaket? Arrazionalismoa eta enpirismoa
Zer egin dezaket? Etika Autonomoa
Zer espero dezaket?

Asmo kosmopolitako Historia orokor baten ideia

Aurrerapena eta betirako bakea
Gizartekoitasun tratagaitza (Kontratu soziala)

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude
Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua
Caesar non est supra grammaticos
Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna
Zer da Ilustrazioa: azalpena