polizia

Kant: Aurrerapena eta Betirako Bakea

Historia gizakion nahimen askearen arabera dauden fenomeno multzo bat bezala agertzen zaigu, eta, beraz, hari zuzentzaile eta zentzurik gabeko mundu bat bezala ulertua izan daitekeena. Baina Kant historiaren hari zuzentzailea bilatzen ahalegintzen da. Eta xedearen ideian aurkitzen du. Natura osoa sistema “teleologikoa” da, non, gauza denak legeei lotuta dauden.

Naturaren xedea

Naturaren xedeaz soilik era metaforikoan hitz egiten da; Naturaren legeei buruz mintzatzen garenean ere, ez dugu esaten bertan Legegile bat dagoenik, baizik eta metafora horren bidez deskribatua izan daitekeen ordena eta erregulartasun bat existitzen dela. Xedearen hipotesia historiari egokitzen diogunean ere, emankorra suertatzen zaigu, giza espeziearen aurrerakuntzan pentsatzen ahalbidetzen digulako.

amnistia internacionalZer da Ilustrazioa testuan dioenez, Ilustrazioak -edo gizakiaren arrazoimenaren erabilera askeak “zabaldu egingo lukete norberaren balioaren errespetu arrazionalaren eta norberak bere kabuz pentsatzeko betebeharraren izpiritua” (1).  Askatasun hau eragoztea Naturaren aurkako krimena dela dio Kantek aurrerago:

Aro batek ezin du aliatu eta zin egin ondorengo aroari ezartzeko egoera bat, horrela azken horrek ezin izanen duelarik ezagutza hedatu eta zuzendu, bereziki gai garrantzitsu batzuetan, edo ezingo duelarik ilustrazioan inongo aurrerakuntzarik egin. Hori giza naturaren aurkako krimena litzateke, berorren jatorrizko helburua aurrerakuntza horretan oinarritzen baita.” (2)

Naturaren xedearen arabera, izaki guztiak eta baita gizakiak ere, beren potentzialtasun natural guztiak garatzera destinaturik daude. Baina banako bakoitzaren bizitza motza izatean, ez dauka ikasteko denborarik eta soilik belaunaldi kateatze luze baten buruan gizakiaren potentzialtasunen garapena espero daiteke, hau da, garapena eta aurrerakuntza ez dagozkio banakoari, baizik eta gizateriari.

«Orain galdetzen bazaigu aro ilustratu batean bizi garen, honakoa da erantzuna: ez, ilustrazio garaian bizi gara. Egun gauzak diren egoeran, oraindik bide luzea dugu kurritzeke gizakiok osotasun bezala, kanpoko gidaritzarik gabe, erlijio gaietan gure ulermena konfiantzaz eta ongi erabiltzeko posizioan egon arte (edo egoteko prest egon arte). Zantzu argiak ditugu, hala ere, bidea garbitzen ari dela norabide horretan aske jarduteko; gizakiak bere buruari inposatu dion heldugabetasunetiko irteerarako zein ilustrazio unibertsalerako oztopoak mailaka-mailaka txikiagoak dira. Ikuspegi horretatik, gure garaia ilustrazio garaia da, Friedrichen garaia.» (3)

Goya-Guerra (30)
Estragos de la guerra, Los desastres de la guerra Nº 30

Gizateria, gutxi gora behera bere perfekzio bidearen erdian aurkitzen da. Goreneko mailara iristeko, nazioen arteko gudak gainditzeko bidea aurkitu beharko da, “betirako bakearen” lorpenaz eta guden dirutza heziketarako erabiltzen duen gizarte kosmopolitaren eraketaren bidez.

Zer ekarriko dio hoberako Aurrerapenak gizateriari?
Ez moralitatearen kantitate beti hazkorra bere asmoan, baizik legetasunaren produktuen gehikuntza betebeharraren araberako bere ekintzetan…/…Pixkanaka boteredunen bortxa gutxitzen joango da, legeen jarraipena gehitzen. Komun guztian onberatasun gehiago, gatazka gutxiago prozesuetan, hitz ematean konfiantza gehiago, etab. sortuko da, aldez ohoreagatik, aldez ondo ulertutako norberaren probetxurako. Hau azkenik herrien elkarren arteko harremanetara zabalduko da eta baita gizarte kosmopolitara” (4) Fakultateen gatazka

Naturaren xede ezkutua, akatsik gabeko konstituzio politikoaren eraketa da, eta ondoren herrien federazio kosmopolita orokor bat, non, giza gaitasun guztien garapena posiblea izango den.

Betirako bakea, Juan Mayorgaren antzezlana

Juan Mayorgak idatzitako antzezlanak eguneratu egiten du Kanten “Betirako Bakea” gaur teleberrietan sarri agertzen diren berriekin lotuta dagoen dilema bat ardatz hartuz: Segurtasunaren izenean, kartzeleratu, torturatu, edo beste pertsonen eskubideak urratu ditzakegu?

Natura da gizakiaren egoera legearen kontrolpean egon baino lehen. Kant baikorra da zentzu honetan: bere ustetan, Naturaren azkeneko helburua betirako bakea eta gizakien arteko elkartasuna da. Bestalde, Natura egoera hori gerrarako etengabeko mehatxua da ere: gizakiak elkarrekin bizi direnean, bere jokabideak arautzen ez duten legerik gabe, bere grinen menpean azaltzen direlako, horrela gatazka iraunkorra suertatu daitekelarik. Beraz, arrisku honetatik salbu egoteko, gizakia bere Natura egoeratik atera behar da eta bere grinak zuzenduko dituen legeria sortu.

Estatu zibilak gizakiaren gaiztakeriaren kontrako ordena sortzeko ahalmena izan beharko du, gudara eramaten gaituen maltxurkeria hori indargabetuz. Estatuak, printzipio juridikoak sortu behar ditu, herriaren subiranotasuna eta gizakiaren eskubideak ahaztu gabe; askatasuna autonomia gisa, hiritarren berdintasuna eta botereen arteko banaketa.

Hurrengo loturan dosier pedagokikoa jeitsi dezakezu. Testua -gazteleraz- eskuragarri dago ere

(1) Kant: Zer da ilustrazioa, 4. atala
(2) Kant: Zer da ilustrazioa, 6. atala
(3) Kant: Zer da ilustrazioa, 7. atala
(4) Hans-Christian Lucas: Kant eta Hegel: gerra eta bakeaz gogoetak, Jakin 1997, or 122

< Asmo kosmopolitako Historia orokor baten ideia

Gizartekoitasun tratagaitza (Kontratu soziala) >

Ilustrazioa: Aldaketa sozio-ekonomiko eta politikoak
Ilustrazioa: Aldaketa filosofiko-kulturalak
Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
Kontratu Soziala

Hobbes: Gizakia otsoa gizakiarentzat
John Locke: Liberalismo politikoa
Rousseau: Gizakia libre sortu da, eta kateaturik bizi da

Arrazionalismoa eta enpirismoa

Kant: Hiru galdera eta bizitza bat
Arrazoimenaren Kritika

Zer ezagut dezaket? Arrazionalismoa eta enpirismoa
Zer egin dezaket? Etika Autonomoa
Zer espero dezaket?

Asmo kosmopolitako Historia orokor baten ideia

Aurrerapena eta betirako bakea
Gizartekoitasun tratagaitza (Kontratu soziala)

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude
Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua
Caesar non est supra grammaticos
Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna
Zer da Ilustrazioa: azalpena