erlijio askatasuna

Erlijioa ta Estatua: Caesar non est supra grammaticos

Zer da Ilustrazioa testuaren 5. atalean Ilustrazioa sustatzen duen askatasunaren murrizketa azaldu du Kantek; 6. atalean erlijioa eta estatuari buruzko hausnarketa egiten du. Zilegi ez den murrizketa: Zelako askatasunaren mugapenak ilustrazioa oztopatuko du?

Erantzuteko galdera bat egingo du: posiblea litzateke apaizen arteko elkarte batek sinesmen eta dotrina batzuk inposatzea, herri osoaren eta betirako tutoretza ezartzeko helburuarekin?

Kanten erantzuna ezezko borobila da; gizateriaren ilustrazioa ezabatzeko egina litzatekeelako hurrengo garaiari ilustraziorako bidea ukatuko liokeena . Kant horrelako inposizioa onartuko luketen guztien aurka altxatzen da: aginte gorena, legebiltzarrak eta bake itun ospetsuenak badira ere. Zergatik?”giza naturaren aurkako krimena litzaketelako”: Aurrerapena gizakiaren jatorrizko helburua delako .

Nola ezarri ahal zaio herri bati legea? Erantzuna erraza da: hurrengo galderaren erantzuna: herri horrek bere buruari lege hori ezartzeko gai izango litzateke?

Ez ahaztu gizakiaren zerizana, arrazoimen autonomoa gauzatzea dela: kontzientzia moral autonomoan zehazki definitzen dena: BETEBEHARRA, eta betebeharrarekin bat egin dezakeen agindu bakarra: inperatibo kategorikoa. Gizakiak agindu kategoriakoaren bidez bere askatasuna determinatzen du: legegile unibertsal gisa legea obeditzera.

Dakigunez, gauza bera azaldu daiteke gizakiaren duintasunaz ere (bigarren formulazioa): eta azken finean legegile izaerak edo gizakiaren duintasunak biek beste gizakiak bere definizioan integratzen dituzte: Gizartekoiak garelako, nahiz eta tratagaitzak ere. Konstituzio errepublikarra eta geroago herrien arteko elkarte kosmopolita izango da gizateriaren gaitasun guztiak garatzeko eszena, Naturaren ezkutuko plana, alegia; era horretan, animalien instintuez makurtua dagoen “gizaki zibilizatuak” “moraltasun autonomoan jokatuko du berezkoa zaion duintasuna.

Erlijio “kontratu” horren iraupenaren arabera aukera ezberdinak azaltzen ditu Kantek: epe laburrerako azalpena gorago aipatu dudan adibidea da (arrazoimenaren erabilera pribatua: edozer obeditu?)

  • Epe laburrerako eta zerbait hobeagoa eduki artean egingarria litzateke (ordena mantentzeko), baina hirikideei, eta bereziki apaizei, hitzarmen edo kredo horren kritika publikoa egiten utzi beharko zaie eta erlijio erakundearen aldaketa posibleaz bozkatuz, tronuari proposamen bat egiteko gai izan arte. Aipatzekoa da hemen, Kantek proposatzen duen konstituzio errepublikarra, hiritarrek duten legegile izateko eskubidea:Hala ere zaila de imajinatzea Kantek ordezkaritza hori gauzatzeko biderik ez eman izana. Baliteke, adibide honetan azaldutakoaren antzeko mekanismoa? (ikusi “hiritarren borondatea”)
  • Epe luzera, erlijio elkarte hori publikoki zalantza ezina bada (arrazoiaren erabilera publikoaren arabera), aldaezina izango balitz jokatuko luke; hortaz, ezinezkoa litzateke inondik inora onartzea gizadiaren aurrerakuntza bidea kaltetzen duen hori (kontu egizu, arrazoimenaren erabilera askeak duen funtzio motorea)

Orain, Kantek elkarte bati buruz esandakoa,”singularrean” orokortzen du: gizaki batek ere bere buruaren ilustrazioa epe laburrerako atzeratu dezakeela dio Kantek, baina, ilustrazioari betirako uko egitea, gizateriaren eskubide sakratuak urratzea eta zapaltzea dela!! Harrigarria? Zer axola zaio besteek egiten dutena?

Zergatik inporta zaio?
Zertan datza ilustrazioa? Askatasunaren eta arrazoimenaren erabileran aldaketa gauzatzea; autonomiaz jarduteko gaitasun pertsonalarena. Ilustrazio prozesua espazio publikoan ematen da, gizartean,eta komunitate politiko osoaren lana eta esfortzua beharrezkoa da gizabanako bakoitzaren gizatasuna burutzeko: hauxe: gizaki bakoitzaren betebehar sakratuena, bizitza bera bizitza duina egiten duen zentzuaren bilaketa etengabea. (Beste argudio bat ikus dezakezu hemen)

lobitoWCErlijio inposaketak gogorki galarazten dute ilustrazioa, 9. zatian esango duenez, “erlijio alorrean heldugabetasuna guztietarik kaltegarriena eta desohoragarriena delako

Erlijio askatasunaren murrizpenak ilustrazioaren oztopo direla ondo daki Kantek: erlijio errebelatuen eta jainkoaren existentziaren froga faltsuak argudiatzen zituen bere idazkiekin (1) izandako auziengatik. 1786 tik aurrera, Federiko IIa hil eta gero, handiagoak izango ditu Frederiko Gillen II ak boterea hartzerakoan: Laster errege berriak Frantziako egoera iraultzaileari aurre egiteko Hezkuntza ministroa aldatu zuen. Sei egun beranduago ministro berriak erlijioari buruzko ebazpena sinatu zuen eta hilabete batzuk beranduago zentsurari buruzkoa. Frantzian berehala iraultza hasi zen eta horrek, noski, ez zuen egoera hobetu Prusian. Kantek 1794an erlijio gaiez irakasteko eta idazteko debekua jaso zuen eta bere lana zentsuratu zuten “Erlijioa arrazoimen soilaren mugen barruan” (1793).

Caesar non est supra grammaticos

Monarkak ez du bide eman behar bere mendekoen menderatzeari, baizik eta borondate kolektiboaren garapenari, hau da, herriak erabakiko lukeena formulatu eta ordezkatu behar du. Errege baten eginkizuna herri osoaren borondatea bereganatzea da, eta hortaz legegile izatea. Baina erlijio eta moralari dagozkien arazoetan “ bere menpekoei utz diezaieke euren salbaziorako beharrezko iruditzen zaiena egiten, ez baita bere arazoa”. Bakarrik esku-hartuko du kontzientziaren araberako askatasuna indarkeriaz oztopatzen dutenak gelditzeko (erlijio inposaketaren aurka)

Erregearen eginkizuna ez da erlijio bat inposatzea. Erlijio inposaketa horren zergatiari begira, bi kasu ezberdin aipatzen ditu Kantek:

  • Erregeak berak bere sinesmenak inposatzea, kasu honetan aurpegiratuko geniolako “Cesar, -erregea- ez dagoela kritikoen gainetik”
  • Erregeak “bere estatuko tirano gutxi batzuek gainontzeko menpekoenganako duten despotismo espiritualari” laguntzea, larriagoa Kanten ustez, kasu honetan erregeak bere autoritatea degradatzen duelako. Kontu egizu: tirano gutxi dira “diktadura” espiritual horren parte, baina monarkiaren faborea dute.

Jarraitzen du: Zer da Ilustrazioa: azalpena (7tik -10era)

 

Egungo Espainiako gobernuak hezkuntza auzietan Vatikanoko Aulki Santuarekin duen akordioa “despotismo espirituala” dela esan daiteke? Horrelako akordio batek “ez duela inor behartzen” arrazoi nahikoa da despotismorik ez dagoela esateko? (2. artikuluan ikus dezakezu)

Resumen aproximado de aportaciones directas del Estado (central, autonómico y local) y valoración por exención de impuestos. Contabilizados globalmente en millones de euros (M€), directos a la iglesia católica y sus organizaciones, asociaciones y fundaciones,

 

Millones de €

*Asignación vía IRPF 2011 (para financiación del culto y el clero)

247,1

*Asignación IRPF 2011 (fines sociales aproximado ONGS Iglesia…)

120

*Exenciones y bonificaciones tributarias: IBI, patrimonio, impuesto de la renta, sociedades, obras

2.500

*Enseñanza

Personas que imparte religión católica

Financiación de centros de ideario católico

4.610

610

4.000

*Para la obra social y asistencial

1.900

*57 Complejos Hospitalarios  (dependen subvención CCAA)

900

*Funcionarios capellanes (ejército, cuarteles, hospitales, cementerios…)

50

*Mantenimiento del patrimonio en poder de la iglesia católica

700

*Subvenciones y gastos eventos religiosos diversos

300

*El Gobierno, coparticipa en entidades católicas, como la Obra Pía (**)

10

Total:

11.337,1

Iturria: Mundo Obrero

 <  Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua

Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna   >

Ilustrazioa: Aldaketa sozio-ekonomiko eta politikoak
Ilustrazioa: Aldaketa filosofiko-kulturalak
Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
Kontratu Soziala

Hobbes: Gizakia otsoa gizakiarentzat
John Locke: Liberalismo politikoa
Rousseau: Gizakia libre sortu da, eta kateaturik bizi da

Arrazionalismoa eta enpirismoa

Kant: Hiru galdera eta bizitza bat
Arrazoimenaren Kritika

Zer ezagut dezaket? Arrazionalismoa eta enpirismoa
Zer egin dezaket? Etika Autonomoa
Zer espero dezaket?

Asmo kosmopolitako Historia orokor baten ideia

Aurrerapena eta betirako bakea
Gizartekoitasun tratagaitza eta konstituzio errepublikarra

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude
Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua
Caesar non est supra grammaticos
Zer da Ilustrazioa? Galderari erantzuna
Zer da Ilustrazioa: azalpena

Anuncios