estereoskopioak

Errealitate birtuala (VR) eskolan

Jolastu eta ikasi?

Bai!

Errealitate Birtuala edo VR (Virtual Reality) eskolara heldu zaigu!! VR betaurrekoak ordenagailuaren bidez sortutako hiru dimentsioko ingurune batean murgiltzeko aukera ematen dute: gure posizio eta mugimenduaren datuak sentsoreen bidez jaso eta ingurune birtualarekin elkartuz begi aurrean beste “mundu” bateko ikuspegi subjektiboa eskainiko digute. Eta harritzekoa ba da ere, ikasle gehienen eskura dagoen hardwarea da: smartphone edo mugikor inteligenteak. Horiek eta Googleek aurkeztutako kartoizko kutxa bat nahikoak dira.

Errealitate Birtuala eskolan erabiltzeko gomendioak

Errealitate birtuala erabili baino lehen jakin beharrekoa hiru ardatzetan: Osasuntsu ibili, VR betaurrekoen erabilera eta PEGI adin-kalifikazioak.

Osasuntsu ibili

  • Gutxieneko adina: 8 edo 9. Ez erabili gazteagoekin, ikusmen arazoak sor ditzake oraindik ikusmena ez baitago guztiz garaturik.
  • Taupagailua erabiltzen baduzu: Google cardboard eta antzeko gailueen montaian bi iman daude.
  • Epilepsia edo nerbio-sistemari eragiten dioten patologiaren bat pairatzen baduzu kontuan hartu zure osasuna arriskuan ez jartzeko:
    • VR edukiak ikuste-estimulo oso aktiboak (argiak, mugimenduak) izan ditzake.
    • Gaien arabera (izua, ikara edo antsietatea) nerbio sisteman eragin dezake.
  • Saioa ez da 15-20 minutu baino gehiago luzatu behar; zorabioak, desorientazioa eta neke okularra sor dezake.

VR betaurrekoak: Nola erabili

  • VR gailuek leiar handitzaileez osaturik daude, eguzkitan uzten baduzu sute bat eragin dezakezu.
  • Cardboard antzeko VR gailuak kartoiaz eginak daude, ez busti apurtu nahi ez badituzu
  • Erabil ezazu beti inguru babestuetan, mogimendu oztoporik gabekoak. Ez erabili jarduera fisikoan, lasterketan edo makineria erabiltzerakoan.
  • Zure lehen saiakera bada, hobe eduki lasai bat aukeratzen baduzu.
  • SmartPhonea babesteko VR gailuan dagoen gomarekin ongi lotu edo edo eskuetan mantendu: Lurrera erortzen bazaizu apurtu daiteke.

PEGI adin-kalifikazioak eta edukiak

Ikusi makusi… zer ikusi? Hori ikasi!!

PEGI Online OK

Adin-txikikoen VR edukien gainbegirada egitea helduen ardura eta beharra da.

Europa mailan Joko Informazio Paneuroparra joko eta aplikazioen adin kalifikazioa zehazten duen zerbitsua, PEGI sistema ere izendatzen dena.

Joko eta aplikazioetan PEGI etiketa ostean agertzen den zenbakia adin minimoa adierazten du.

PEGI-ren Web orrialdean Joko-bilatzaile bat daukazu.

PEGI_Jokoen_adin_Kalifikazioak

Joko bakoitzari adin minimo egokia ezartzeko kontuan hartzen diren faktoreak hurrengo taulan dituzu:

Irudia
Izena Azalpena Adin kalifikazioa
logo PEGI violencia Biolentzia Borroka, armak, hilketak edota odola agertzea  7, 12, 16, 18
PEGIlenguagex.png Hizkuntza desegokia Irainak, biraoak, mehatxuak, erreferentzia sexualak agertzea  12, 16, 18
Pegi Fear.svg Beldurra Beldurra edota urduritasuna sor dezaketen atalak agertzea
7
PEGIsex.svg Sexua Gai erotikoak, erreferentzia sexualak,  biluziak, edo indarkeria sexuala agertzea
12, 16, 18
PEGI drugs.svg Drogak Drogen ingurukoak: kontsumoa, salerosketa, edo erreferentziak agertzea
16, 18
PEGI discrimination.svg Diskriminazioa Arrazakeria, xenofobia, homofobia edo genero indarkeria agertzea
18
PEGI gambling.svg Jokoa Apustuak egiteko edo ikasteko aukera ematea, diru erreal edo birtualarekin
16, 18
PEGI Online.png Online Interneten bidez jolastea ahalbidetzen du

Errealitate birtuala: Ikusi eta ikasi

Eskolan probetxu ateratzeko, erabiltzailearen eta jardueraren arabera informazioa, erabilera-gomendioak, eta arduradunen baimen dokumentu-sinatua beharrezkoak diren balioetsi behar izango dugu.

Eta horretarako, lehendabizi errealitate birtuala zertan datzan jolasean ikusi eta ikasi beharko dugu, ezta?

Goiburuko irudia: XIX eta XXI. mendeko estereoskopioak (Muntaia, 2017 @amaiafilo CC-BY-NC-SA). Ezkerretara antzinako estereoskopioa “estereoscopios la ilusión de la imágen tridimensional” artikulutik hartuta eta autorearen baimenarekin partekatua. Eskuinean XXI. mendekoa.

Anuncios