ArazoLearning

Arazoetan oinarritutako ikasketa

Problem-based learning

Irakasleak arazo baten aurkezpena egingo dizu, ez dago klase teorikorik, ez eta ariketa orrialderik ere. Beraz, arazoari irtenbide bat emateko aurkitu behar diren edukiak aukeratzen eta lantzen gauzatuko duzu ikasketa.
Irakaslea bide-gidari eta kontseilariaren rola beteko du, ez da konponbideen iturria izango.

Arazoetan Oinarritutako Ikasketaren bidez aukera izango duzu:

  • dakizuna ebaluatzeko eta frogan jartzeko
  • ikasi behar duzuna asmatzeko
  • ekipoetan lan eginez beharrezkoak diren pertsonarteko trebetasunak garatzeko
  • komunikazio gaitasuna hobetzeko
  • zure ikuspegia ebidentzia eta argudio sendoak erabiliz azaltzeko eta defendatzeko
  • informazio-lanketan eta beharrei aurre egiten malguagoa izateko
  • heziketan behar izango dituzun trebeziak praktikatzeko

Arazoetan Oinarritutako Ikasketaren laburpen erraza (behean zehatzago azaldua)

Bigarren eta bosgarren urrats tartea errepikatu, eta berrikusi behar dira informazio berria agertzerakoan arazoa birdefinituz. Seigarrena, behin baino gehiagotan eman daiteke, bereziki irakasleak “lehenbiziko zirriborro bat” baino gehiago eskatzen baldin badu.

1. Gaiak aztertu:
Irakasleak gaia “desegituratua” aurkeztuko dizu. Arazoaren planteamendua eztabaidatu eta atal esanguratsuak zerrendatu. Beharbada, arazoari aurre egiteko nahikoa ez dakizula sentituko duzu, eta hori duzu erronka. Informazioa bildu eta kontzeptu, teoria edo trebetasun berriak eskuratu behar izango dituzu arazoaren konponbidea lortzeko prozesuan zehar.

2. Zerrenda bat egin: Zer dakigu?
Zer dakizu arazoari aurre egiteko? Hemen barne hartu ezazu dakizuna, eta baita ere lankide bakoitzak dituen indargune, abilezia eta gaitasunak. Proposamen guztiak apuntatu; ez arduratu arraroa badirudi, posibilitate bat izan daiteke!Arazoen Abazpena

3. Arazoaren planteamendua
Ekipoak dakiena eta konpontzeko behar duzuena analizatuz arazoaren planteamendua idatzi eta garatu ahal izango duzue.

  • planteamenduaren erredakzioa
  • lankide bakoitzak eman lezakeena
  • galdera edo zalantza konkreturen bat (izatekotan)
  • irakaslearen feedback edo berrikuspena eskatu, zalantzei aurre egin ahal izateko ideiak eman edota proposamenak egingo ditu

Planteamendua berrikusi eta berridatzi daiteke -normalena da lan sakonetan- Informazio berria topatzerakoan edo informazio “zaharra” baztertzerakoan. Prozesuan ikasiko duzue, eta prozesuaren burujabeak zarete.

4. Konponbide guztien zerrenda egin
Konponbide guztiak zerrendatu, eta gero ordenatu praktikan jartzeko posibilitatea kontuan hartuz. Hoberena aukeratu, edo arrakasta lortzeko bideragarriena

5. Denbora lerro batean egin beharreko ekintzak zehaztu

  • Zer jakin eta egin behar dugu arazoari irtenbidea emateko?
  • Nola ordenatuko ditugu aukera hauek?
  • Nola erlazionatzen dira gure konponbide zerrendarekin?
  • Ados gaude?

6. Zerrendatu: Zein informazio ikertu behar dugu?
Zure irtenbidearekin lotuta dagoen informazioa ikertu: kontuan izan bat datozenak, eta oso bereziki kontran daudenak: akatsetatik ikasteko bide aparta izango duzue kontrako irizpideak “ontzat” ematerakoan sortzen diren aukerekin.

  • Iturriak eztabaidatu: adituak, liburuak, web orriak…
  • Ikerketa lanak ezarri eta data jarri.
  • Entregatzeko azken eguna bereziki zehaztu

7. Ikerketa, dokumentazioa eta konponbidearen erredakzioa egin eta entregatu.
Arazoaren planteamendua, galderak, bildutako datu eta teoriak, konponbidearekiko ebidentzia eta argudioak, datuen analisia eta analisian oinarritutako gomendioak. Laburbilduz, prozesua eta emaitzak.

8. Konklusioen aurkezpena eta defentsa
Helburua ez da bakarrik konklusio eta ondorioak aurkeztea, baizik eta horien jatorria, hastapenak eta funtsezko argudioak. Prestatu:

  • Arazoa eta konklusioa modu zehatz eta argian
  • Egindako prozesuaren laburpena egin, erabilitako aukerak eta izan dituzuen zailtasunak
    konbentzitu nekagarri agertu gabe: besteak zure alde jarri aurreiritzirik gabe dokumentazioa kritikatzeko aukera emanez
  • Ikaskideak lagundu zuk ikasi duzuna ikasteko (zer da proiektuan ikasi duzuna? Nola irakatsiko zenuke?)
  • Norbaitek argudio, galdera edo kritikaren bidez aurre egitekotan; erantzuna baduzu aurkeztu ezazu era argian, eta ez baduzu, onartu; hurrengo ikerketa batean erabil daitekeen ikuspegi berria izan daiteke

9. Egindakoa ebaluatu
Zer da ongi egin duzuna? Zer hobetu daiteke? Nola egin beharko zenuke hurrengoan horrelakoetan hobetzeko? Harro sentitu ongi egin duzunarekin, eta erabili ezazu hobetu daitekeena edo gaizki egindakoa ikasteko. Thomas Edisonek 50 esperimentutan huts egin behar izan zituen bonbilla lortu baino lehen “ ez dut behin ere ez porrot egin; bonbilla 50 urrats dituen aurkikuntza izan da!”

10. Egindako lana ospatu!

Arazoetan Oinarritutako Ikasketa (zehazki azaldua)