pynxetik

Antzinako Atenasko Demokrazia

Demos + Kratos

Demokrazia hitzak, etimologiari begiratuz gero, ‘herriaren gobernua’ esan nahi du (grekozko demos Herria’ eta kratia Gobernu’ hitzetatik dator), eta aro modernoko hizkuntza eta kultura guztiek beren baitan jasoa dute mundu osoan onartua dagoen kontzeptu gisa, hainbesteraino non hitz horren esanahia neurriz gora hedatu baita, politikako hitzik lausoen eta anbiguoenetako bat bihurtzeraino.

Atenasko gobernua demokrazia da, hiritar guztien partaidetza aktiboan oinarritutako gobernua, baina ez dugu inondik ere kontzeptu hau guztien partaidetzarekin nahastu behar.Bakar-bakarrik hiritar libreen partaidetzaz ari gara, ez biztanleen partaidetzaz: ez inoiz ahaztu esklabotzan oinarritutako ekonomia dela hau; ez eta emakumeak, hutsaren hurrengoa kontatzen duela. Atenasen Demosa, hau da, politikan parte har dezakeen taldea, gizonezko helduz osatuta zegoen, atenastar jatorri garbikoak guztiak (hiritar libre gehiago bazen, eta oso garrantzitsuak ere bai batzuk, baina beste jatorri batekoak edo esklabo askatuak –metekoak– zirenez, formalki ez zuten parte hartzeko eskubiderik, nahiz eta errespetu handia jaso besterengandik.

demosArgalaAntzinako Greziako demokrazia komunitatearen bizimodu gisa antolatu zen, eta hari esker hiritar estatusa zuten pertsona guztiak (populazioaren %20) berdintasun juridiko eta politikoaz balia zitezkeen. Bere eginkizun publikoa betetzeko, aldi berean agintari eta agindupeko izateko, hiritar guztien ideiak ekklesian eztabaidatzen ziren.

Demokrazia zuzeneko demokrazia izan zen, hiritarrek gobernuan zuzenean parte hartzean oinarritua. Bere elementurik eraginkorrena ‘denek batengan, eta batek denengan agintzeko’ aukera ematen zuen mekanismoa zen, Aristotelesen hitzez baliatuz. “Herria” botereaz benetan baliatzen zen, eta boterea herriaren esku zegoen, kargu publikoetan txandakatzea bizkorra zelako, eta, are gehiago, kargu gehienak zozketaz betetzen zirelako.

Demosa eta Tribuak

Gizona hiritarra da herentziaz jaso duen kidetza bategatik: bere jatorria batasun geografikoan duen Demosa (hiriko edo baserriko herri bateko auzo bat).

tribu atikoakDemosa herritar bakoitzari bere izen ofizialaren hirugarren elementua ematen duen taldea da: adibidez, Perikles, Xanthippos-en semea, Cholargosekoa (demo-a). 140 demos inguru zeuden, 10 tribuen artean banatuta.

Klistenesek demokrazia sortu zuenean K. a. 508/7an, Atenastar guztiak hamar tribu sortu berrietara esleitu zituen. Ondoren, heroi atenastarren 100 izen bidali zituen Delfosera Apoloren orakuluak hamar aukera zitzan. Orakuloak hartu zituen tribuak izendatzen dituzten 10 izenak.

Heroi Eponimoak

Heroi Eponimoen monumentua agorako administrazio guneko kale nagusian zegoen: Atenasko 10 tribuei dagozkien heroien brontzezko estatuak ilara luze batean.

HeroiEpo

Heroi Eponimoen monumentua jakinarazpen publikoak adierazteko erabili zuten: herritarrentzako iragarkiak estatua tribal egokiaren azpian jartzen zituzten. Erreklutamendu militarra, ohore publikoak, hurrengo legezko gertaerak, eta proposatutako legegintza guztiak zabaltzen zituen. Irratia, telebista, egunkariak, eta telefonoa baino lehenagoko egunetan, monumentua ezinbestekoa zen informazio ofizialaren komunikazioan.

Herritartasuna eta demokrazia 10 tribuen arabera antolatua dago:

  • armada kontingente tribaletan
  • 500en kontseilua (Boule): 50 hiritar tribu bakoitzetik
  • jaialdiak heroi tribal bakoitzaren omenez

Hurrengoa: Demokrazia agoran

Iturriak