bloger egokitzen

Arma digitalak: Blogger diseinuan egokitzen

Blog bat: pentsamendu askatasunerako tresna

Nor dago entzuten? Nola atenzioa lortu? Eskolako ariketa baten antza duen sarrera bat irakurriko zenuke? Zintzotasunez; zure denbora horretan emango zenuke?

Proiektu potente bat adieraztea ez da nahikoa XXI. mendeko sarean: Ideia bikaina izateaz gain, ideia bikaina dela eman behar du. Eta nork erabakiko du partekatzeko eta berbidaltzeko gomendagarria den? Irakasleak ez, dudarik gabe. Nork orduan? Herriak.

Sarean partekatzen diren miloika ideietatik batzuek bere momentua izango dute. “Biralak” bihurtuko dira, bere momentuan “15M” mogimendua izan zen modura. Eta batek daki gure proiektua berezitasunaren izpi horiek argituko duten… Nola jakin?. Kontatuz, eta horretarako hitz eta irudirik bikainenak erabiliz. Baino inor ausartzen ez bada, hasieratik ezinezkoa izango da. Beraz, Sapere Aude! Etorkizuna gazteona da-eta!

0:00 – 2:15- Ikaskideen blogak komentatzen
2:16 – 3:20- Hizkuntza aldatu (euskaraz jarri) eta hasierako orria
3:21 – 4:30- Laguntza bilatzeko
4:30 – 5:40- Ezarpenak
5:41 – 8:25- Diseinua aldatzeko oinarrizko azalpenak, goiburua, atalak
8:26 – 9:22- Gadget, eta erronka
9:25- 18:11- Diseinu aldaketa aurreratua: tamainua, kolorea, letra…
18:11-19:31- Gadgetak eta etiketak… hurrengoan jarraitzen du

Eta zer egingo dut soberan dauden sarrerekin?

Ikusi:

Hurrengoa: Blog bat ebaluatzeko errubrika