GoogleEarth_Agora

Demokrazia Agoran

Demokrazia agoran

Plaza karratu handi ireki bat, alde guztietan eraikuntzez inguratuta, Agora bizi publikoaren erdigunea da: Atenasko bizimoduaren alderdi guztietan rol garrantzitsua jokatzen du: administratibo, politiko, judizial, komertzial, sozial, kultural, eta erlijiosoan.

http://www.agathe.gr/guide/#guideTextArgazki interaktibora joateko Klik irudian

  • Politiko-administratiboa: Kontseilu-ganbera (Bouleuterion), Tholos (Pritaniaren egoitza), bulego-publikoak (Errege-Stoa, Hegoalderantz Stoa I) eta erregistroa (Metroon).
  • Judiziala: brontze-bozketa eta hitz denbora neurtzeko ur-erloju baten aurkikuntza epaitegien lekuko dira.
  • Azoka: Zapatari, lapikogin, brontze-langile eta eskultoreen produktuak saltzeko denda ugari
  • Soziala: Stoa eraikuntzak leku apartak ziren lagunekin topatzeko eta gerizpetan babesturik negozio, politika, edo filosofiaz hitz egiteko, estatua eta oroitzapenezko monumentuek hiriaren garaipenak gogorarazten zituzten bitartean
  • Kulturala: Liburutegi eta kontzertu hall batek (odeion-a) behar kulturalak bete zituen,
  • Erlijiosoa: Santutegi txikiak eta tenpluak

Jarduera guztiak leku bat aurkitu zuten batera antzinako Atenaseko bihotzean.

Demokrazia eraikinetan

Atenasko Agora K. o. I. mendean

Tholos: Pritaniaren (500en kontseiluaren batzorde exekutiboa) kuartel nagusia da diru publikoaz ordaintzen dena: Berrogeita hamar senatari elikatu eta gutxienez hamazazpik gaua pasatzen zuten Tholosean edozein ordutan larrialdiei aurre egiteko prest. Nolabait demokrazia atenastarraren bihotza da, tholosean herritarren zerbitzuan dauden senatariak hogeita lau ordu egunean aurkitu ahal izango zenituzke.

Bouleterion: Tholos-aren ondoan boule edo senatuaren bilera lekua dago. Atenasko 500en kontseilua Ekklesiarako legegintza prestatzen zuena. Ekklesia hamar egunetan behin Pnyxen ospatzen zen.Aro helenistikoan Metroon eraikuntzak Bouleretion zaharra zegoen lekuan eraikia izan zen

Agora Eraikinak

Metroon (erregistroa): bi funtzio zituen; batetik Jainkoen Amaren santutegia, bestetik hiriaren artxibo-eraikina, agiri ofizialen gordailua

Heroi Eponimoen Monumentua: Metroon-aren aurrean kokatua, administrazio kale nagusian; esan bezala 10 tribuen heroien estatuak iragarpenak jartzeko erabiltzen zen irudian ikus dezakezun bezala

http://agora.ascsa.net/id/agora/drawing/da%204427

Jatorria: American School of Classical Studies

Aurrekoa: Antzinako Atenasko demokrazia
Hurrengoa: Atenasko hiritarrak demokrazian
Iturriak