PechaKucha Aurkezpen arin eta biziak

Infografia: Nestor Alonsoren “Consejos para hacer un buen pecha kucha”

PechaKucha diapositiba emanaldi berezi bat da, saioaren ezaugarriak guztiz zehatzak baitira:

  • 20 diapositibaz osatzen da,
  • Diapositiba bakoitza 20 segundoko iraupena du,
  • Guztira 6 minutu eta 40 segundo.

Ahozko komunikazioa eta multimedia tresnen erabileran trebatzeko baliabidea

PechaKuchaOnBat_high

Hasiera batean diseinuari eta sormenari lotutako jardunaldietarako sortua izan bazen ere, gelan erabiltzeko tresna bikaina da. Zergatik?

  1. Gure hitzaldia laburtu behar dugunez, bakarrik funtsezkoa adieraziko dugu eta, ahal den neurrian, modu erraz eta erakargarrian
  2. Aurkezpena biziagoa eta une aspergarririk gabekoa izatea bideratu dezake
  3. Elementu bisual eta tipografikoak aurkezpenaren ezaugarri adierazkorrak izatea beharrezkoa bihurtzen da
  4. Ahozko komunikazioa eta multimedia tresnen erabileran trebatzeko baliabide aparta da

Informazio gehiago

PechaKucha20x20_high

Infografia: Nestor Alonsoren pecha kucha 20 x 20

Materiala jeitsi KLIK eginez: PechaKucha_infografiak.pdf , PechaKucha_testua.pdf