bizi Lerroak

Emakumea: Bizi Lerroak (Hezkidetza Jolasa)

Emakumeen hitza

Emakumeek jakintzari egindako ekarpena agerian jartzeko unea heldu da. Emakume jakintsuen bizitza lerroa egin eta gero ekipo txapelketa batean jolasteko aukera izango dugu. Emakume indartsu horien omenaldia izatera eta aldi berean historiak isildutako injustiziak agerian jartzera dator jolas hau. Zoritxarrez,  injustizia ez da iraganeko gauza, egungo neskatoei eragiten duen neurri inkontzienteak arduratzen nau batez ere: izkutuko kurrikulumean emakumea oso gutxi mugitu baita bere etxetik. Emakume jakintsu, indartsu eta garrantzitsuen ereduak egunera ekartzea da jokatu beharrean dagoena. Hasi da jokoa!

Emakumea: Bizi Lerroak. Zertan datza?

Ekipoka, ikasleek emakume batzuei buruzko bizi lerroak egin behar dituzte: Etiketa edo kartulinazko txarteletan biografia, esaerak, jakintza, historia, gizartea, QR kodea, artea eta idazlanak azalduz. 17 etiketaz osatzen da denbora lerro bat, eta etiketa gehiago jartzeko aukera dago. Etiketa guztiak soka batean zintzilik egongo dira, kronologikoki ordenaturik. Ekipoek bizi lerro bat baino gehiago prestatu eta gero “Galdeketa Sekretua” prestatuko dute lerro bakoitzeko. Galdeketa hau txapelketa egiteko tresna izango da.

Ekipo lana, estrategia eta akordioak duten garrantzia lehen pertsonan bizitzeko aukera izango dute ikasleek. Lehiaketan, ekipo guztietatik jokalari bat eta “Galdeketa sekretuaren” irakurle bat protagonistak izango dira. Galdeketari erantzunez txarteletan dagoen kodea eskuratzea da jolasaren helburua : galdera entzun, etiketa bilatu, kodea apuntatu eta berriro 17 aldiz. Nork asmatuko du lehen?

Zehaztasun guztiak hurrengo diapositiba sortan

Orrialde aukeratuak:

Emakumeak