Atenasko hiritarrak demokrazian

Polis hiria esan nahi du

Politika hitza “polis” greziar hitzetik dator eta “hiria edo gizartea” esan nahi du. Orduan “politika” “hiria edo gizartearen gobernatzeko teknika” da.

Aristotelesek zioen gizabanakoa ‘animalia politikoa’ dela, eta bere ikuspegian demokrazia da mekanismorik egokiena eta osoena hiritarrek politikan egiaz parte har dezaten, bai legegintzan eta bai justizia epaimahaietan. Demokrazian, Ekklesiak (hiritarren biltzarra) du burujabetza politikoa, eta herritarrek denen artean dute boterea bere komunitateari dagozkion gai orokor guztietan, baita kargu publikoen hautaketan ere (zuzenean aukeratuak, zozketaz eta txandaketaz)

Antzinako Atenasko Demokrazia

Hiritarra izatea

Atenasko hiritar guztiek (gizonezkoak) derrigorrezko formakuntza militarra bete eta gero, politikaren zerbitzuan zeuden: batetik asanbladan Ekklesia eta bestetik 500en kontseiluan Boule

Atenasko 10 tribuetatik 50 herritar bakoitzean zozketaz aukeratzen zituzten urte batez Boule edo senatuan zerbitzatzeko. Jaialdietan izan ezik Bouleterion eraikinean biltzen ziren Ekklesiara eramango diren dekretuak (proboulematak) prestatzeko. Horrez gain, 500en kontseiluak eguneroko lan administratiboei aurre egiten zuen beste batzorde txikiagoen bidez.

ekklesiara!

Ekklesia hamar egunetan behin Pnyxen ospatzen zen. Bilerak egunsentian konbokatzen ziren, eta esklaboek margo gorriaz bustita zegoen soka luze batez herritar gogogabeak Agoratik gora bultzatzen zituzten: Arropak gorriz markaturik zeramanak isun bat ordaintzera beharturik zegoen bere betebeharraren deiari alde egiten saiatzeagatik.

Bere erantzukizun legegileez gain, herritar bakoitza funtzio betearazlearen arduraduna zen ere. Urte bateko batzorde-sailean magistratu zerbitzurako eslei zitekeen: Diruzainak, Kontratu Publikoko Errentatzaileak, Kontu-Ikuskariak, Merkatu Kontrolatzaileak, Neurri-Kontrolatzaileak, Ale-Zaintzaileak, Portu Superintendenteak, etab. Honela parte-hartze handiena lortu zen, eta gizon bakoitza zerbitzari publikoa baitzen.

Atenasko Konstituzioa papiroanAristotelesen Atenasko Konstituzioa papiroan

Areopagoaren burua eta hiriko lehen magistratu erlijiosoa eta juridikoa zen arkonte errege edo basileusak egindako galdeketaren bidez herritarrek kargua zin egiten zuten, inongo legerik ez haustea eta demokrazia ez botatzea hitz emanez. Aristotelesek, honela deskribatzen du galdeketa:

“Zein da zure aita, eta ze herritik dator? Zein izan zen zure aitaren aita? Zein zure ama? Zein zure amaren aita eta ze herritan izan zuen jatorria? Ba al duzu zure arbasoek utzitako Apoloren santutegirik eta zure etxea babesten duen Zeusik? Non daude zure santutegiak? Zure familia lurperatuta dagoen mausoleorik ba al duzu? Non dago? Behar den begirunea al diezu zure gurasoei eta estatuak ezartzen dituen zerga eta soldadutza betebeharrak betetzen al dituzu?” Atenastarren konstituzioa 55.3

Hiritar erantzukizunaren zabalerak sistema judizialaren kontrola beharrezkoa egin zuen. Herritar guztiak epaimahaikideak ziren (Heliaia): epaimahaien tamainak (201 kide baino gehiagoz osatuak), eta epaitegi kopurua (10 aldi berean) aukera eman zien guztiei. Herritarra lehen apelazioko eta azken apelazioko tribunala zen.

Demokrazia Antolaketa eta betebeharrak

Klik irudian handitzeko

Greziako demokraziaren eredu honek askatasun politikoaren balioa sumatzeko oso modu berezia zeukan oinarrian, gaur egun askatasuntzat dugunetik oso bestelakoa: hiritar orok politikan parte hartzeko zuen betekizuna zen askatasuna, bere burujabetasun politikoa derrigorrez erabili beharra. Gizabanakoa, pertsona bakoitza, taldearen baitan zegoen atxikia, eta taldearen mendean ziren pertsonaren izaera eta nortasuna ere. Jendearen interesek komunitatearen baitan zuten zentzua, ez beste inon; gizarte modernoetan estatu demokratikoa hiritarren interesak betetzeko dago, baina Grezian, botere politikoak berak zuen jendearen beharra, ez alderantziz.

Ordena politikoa totalitariotzat har daiteke, ez baitago inolako bereizketarik bizitza publikoaren eta pribatuaren artean; dena dago komunitate erlijioso bati loturik. Komunitateari balio absolutu, mugagabekoa ematen zaio, eta ideien mailan ez dago alderik norberaren interesaren eta interes orokorraren artean, ezta bizitza publiko eta pribatuaren artean ere, eta horrela gobernuak ez du inolako mugarik topatzen bere jarduera esparruan; hau da, gaur egungo ikuspegitik hartuta, aginpidea absolutua dela esan dezakegu.

Grezian filosofia politikoa garatu zen, eta honek aztarna sakona lagako zuen mendebaldeko aginpide politikoaren antolaketan; filosofia hau gehien sakondu zutenen artean ditugu Platon (Errepublika eta Legeak lanetan hiri ideala diseinatu zuen) eta Aristoteles (Polisa lanean hiri estatuen konstituzioen azterketa bat egin zuen).

Aurrekoa: Antzinako Atenasko demokrazia

Iturriak:

AgoraLiburuakAthenian Agora Excavations, American School of Classical Studies argitaraturiko liburuak pdf formatuan jeitsi ditzakezu: The Athenian Agora, The Athenian citizen, Sokrates in the Agora