pantailaGrabatu

Pantaila eta audioa harrapatzen (I)

Nola pantaila eta audioa denbora errealean grabatu?

Hiru metodo ezberdin eta bideo pantaila bat ulertzeko oinarrizko kontzeptuak topatuko dituzu hemen

Online aplikazioa

Screencast-o-matic aplikazioa pantaila eta audioa online harrapatzeko aplikazioa da. Java eguneratua izan behar duzu (adi egon helbide barraren ondoan agertuko zaizun oharrari). Mp4 formatuan gordetzen du (10 fotograma segunduko). Tutorialean, nola konfiguratu, bideoa egin eta gorde ikasiko duzu. Ez duzu logeatu behar, ez eta programarik instalatu ere ez (Javako eguneraketa soilik).

Bideoan (04:00 segunduan hasita), pixel, erresoluzioa eta bideo grabatzeko ezagutu behar dituzun oinarrizko zenbait kontzeptu oso erraz eta rollorik gabe azalduak aurkituko dituzu ere: pixel, erresoluzioa, eta aspect ratio.

Oinarrizko kontzeptuak

Pantaila bat ulertzeko oinarrizko kontzeptuak hauek dira (Ikusi goiko bideoa 04:00 segunduan):

  • Pixel: pantaila guztiek fisikoki dituzten “laukitxoak”. Irudia pantailan dauden pixel guztiak ikusterakoan agertzen da, baina fisikoki agertzen den laukitxo bakoitzak kolore bakar bat du. Hartu dezakeen kolore kopuruari “profundidad de color” deritzo, pixel bakoitza “margozteko” zenbat bit erabiliko diren. Zenbat eta bit gehiago fitxategiak gehiago pisatuko du. Arruntenak:

    • 8 bit (28 = 2 x 2 x 2 x 2 x 2 x 2 x 2 x 2 = 256 kolore)
    • 24 bit, true color ere deitua, gizakiaren ikusmenak bereizi dezakeen kopuruari dagokiolako (224 = 256 x 256 x 256 = 16.777.216 kolore ezberdin, 256 bit gorriarentzat, 256 bit berdearentzat, 256 bit urdinarentzat)
    • 32 bit, erraz esateko, RGBA ( 232 = 256 x 256 x 256 x 256 ; hau da,  256 bit RGB (red, green, blue kanal bakoitzari + 256 gardentasunari “alfa” deitua. Kolore modu hau Windows mahaigaineko “aero” gaiek erabiltzen dute. Froga egin eta aukeratu ezazu “aero” ez den gaia eta ikusiko duzu gardentasun efektu guztiak desagertzen direla)

    AeroMahaigaina

  • Erresoluzioa: Pixel kopuruak pantailaren tamaina zehazten du zabalera x altuera formularekin. Ulertzeko: hurbildu zaitez arbel digitalera edo proiektoreak egiten duen irudira… puntutxo horiek pixelak dira. Kasu horietan, bietan, zabaleran 1024 pixel agertzen dira, eta altueran 768; hau da, VGA bideoa. Zure telefono mugikorreko pantaila ostera, HD -high definition- bada, 1920 x 1080 izango ditu. Beraz, pantaila erresoluzioak zehazten du irudiak izango duen “kalitatea”: zenbat eta handiagoa irudia definituagoa ikusteko aukera dago. Eta, zenbat eta handiagoa izan, garestiagoa.

Vector Video Standards2

  • aspectRatioAspect-ratio: Erresoluzioarekin lotura zuzena dauka, baina kasu honetan ez dagokio tamainari, baizik eta pantailak duen formari. Modu egokian erabiltzen ez denean, irudia deformaturik agertzen da. Goian duzun irudian kolore bakoitzak forma bat adierazten du, eta bakoitzaren izena eskuinean dauden borobiltxoetan ikus dezakezu. Arruntenak:

    • 4:3 proiektore edo arbel digitalean ikusi nahi baduzu aukeratu behar duzuna,
    • 16:9  wide screen edo pantaila zabala, telefono, telebista pantailak, eta monitore berriek daukatena da.

PowerPointetik bideora (software jabeduna)

PowerPoint-en dauzkazun diapositiba aurkezpenak ere Bideo formatuan atera daitezke. Nola? Ikusi bideoa:

Screencasting software konparaketa

Gehiago topatu nahi duzu? Ikusi Comparison of screencasting software: Aplikazio asko bi modutan sailkaturik:

  • Bakoitzaren software lizentzia mota, azkeneko aktualizazio data eta sistema;
  • Audioa, edizioa, irteera formatuak, openGL eta DirectX ezaugarrien arabera antolatuak

Comparison_of_screencasting_software

OBS software librea -kode askea-

Open Broadcaster Software ezagutzen ditudanetik potenteena da dudarik gabe: screencast programa bat baino gehiago, editatzen ari zarela dirudi, in real time aukera makina bat emanez!!!

Nola erabili, eta zelako ezaugarriak dituen jakiteko bideoa eta beste gauza asko hurrengo orrialdean topatuko dituzu.