emakume

Hezkidetza eta gamifikazioa

Hezkidetza proiektuan batxilergoko 1. mailan egindako ekintza: Gamifikazio teknika “emakumea: bizi lerroak” jolasean. Emakume jakintsuen bizitza lerroa egin eta gero ekipo txapelketan jokatzeko aukera izan genuen. Lerroa osatzen duten emakume indartsu horien omenaldia izatera eta aldi berean historiak isildutako injustiziak agerian jartzera dator jolasa. Bide batez, ikasgela dotoretzera, ikasleen harremana sendotzera, ikasteko interesa sustatzera eta irakaslearen poza eta emozioa eragitera.

Dibertigarria, ordenatua, koloretsua, informatiboa, sormenezkoa, etikoa, ekimenezkoa eta kooperatiboa izan daiteke eskola! Zer gehiago?

Milesker Heroiak!!

Proiektua hemen ikus eta jeitsi dezakezu

y aquí puedes ver y bajar el proyecto