el día en que Nietzsche lloró

Bitalismoa eta Psikoanalisia

Ikasle maitiak:

Gelan bizitzaren esanahiari buruz erantzun bat eskatzerakoan, dirudi sekulan ez garela bizirik egon. Buruz ikasitako definizio hutsal eta entziklopedikoak ez dira misteriora hurbiltzen, animarik ez dute eta bizitza-heriotza errealaren aurrean armarik gabe uzten gaituzte.

Eskolak errealitatea ulertzeko prestakuntza dela diote gure politikariek, baina bizitza errealitate radikala, radikalegia izan daiteke “terrorista” eta “titiriteroa” bereizten ez dakiten eta agintzen duten gobernari horientzat. Zer edo zer aldatu beharko dugu…

Bitalismoa eta psikoanalisia

Bakoitzak emakume batekin izandako maite-minean, Nietzsche eta Breueren izaera sakona azalduko da “El día en que Nietzsche lloró” filmean; etsipena, kontraesana edo itxaropen ezaren sentimenduak funtsean bizitzaren parte direla onartuz. Honela, heriotzak bizitzari, minak pozari, edota bakardadeak adiskidetasunari ematen dioten handitasunean azalduko dira, Heraklitoren kontrakoen guda armonikoarekin parekatu daitekeena.

Bizitzaren zentzuaren bilaketa, Darwin, jainkoaren heriotza, Zaratustra, Supergizakia, sormena, botere nahia, betiereko itzulera, inkontzientea, grinak, ideien elkarketa askea, ametsen interpretazioa, transferentzia, edo Ediporen konplexuak narrazioan bere esanahia agertzen duten neurrian, Psikoanalisia eta nihilismoaren irudia agertuko zaigu haien arteko elkarrizketa asmatu honetan (bideoan play-ri eman eta elkarrizketara eramango zaitu)

Breuer: (NIA) Mi mejor amigo de la escuela se llamaba Friedrich. Decía que yo era el muchacho que más prometía de todos
Nietzsche: ¿Y qué ha sido de aquel muchacho?
Breuer: Se convirtió en un médico de éxito. Soy respetado y rico.
Nietzsche: Entonces logró sus objetivos… ¿Está satisfecho?
Breuer: Logré mis objetivos, es cierto… Que si estoy satisfecho? No.
Nietzsche: ¿Cómo eligió sus objetivos? … No, no piense, sólo “limpie la chimenea” (INKONTZIENTEA)
Breuer: Los objetivos son parte de mi cultura. (SUPERNIA) Están en el aire. Se respiran… Como todo niño judío quería salir del gueto para tener éxito. Mi padre fue el gran maestro de mi vida…(Flashback)
…….Josef (niño): No papá
…….Padre: No Josef, no fomentaré las malas costumbres (/Flasback)
Breuer: Yo no elegí los objetivos. Simplemente estaban allí, como un accidente

Structural-Iceberg-eu


Nietzsche: Pero el no tomar posesión de los objetivos es simplemente eso, dejar que su vida sea un accidente. (….) ¿Qué ocurre Josef?
Breuer: He tenido una repentina y muy dolorosa comprensión de lo obvio: El tiempo es irreversible. La arena de mi vida se está acabando. Estoy en la misma fila que todos los demás marchando hacia mi muerte.
Nietzsche: ¿Considera ver con claridad como una herida?
Breuer: Al saber que mi vida se aproxima me siento impotente e insignificante, sí.
Nietzsche: No significa que la existencia carezca de propósito. Al contrario, a medida en que se acerca la muerte aumenta el valor de la vida. Debe aprender a decir sí, pero a decir sí en cada minuto de vida. Sea apasionado. Sea un libre pensador. Supere sus limitaciones. Sea el superhombre, por favor.

El día en que Nietzsche lloró, Irvin D. Yalom psikiatra judeo-estatubatuarrak 1992an idatzitako fikzio eleberri bat da. 2007an Pinchas Perryk eleberriaren adaptazio zinematografikoa egin zuen.

El día en que Nietzsche lloró filmea

1882aren amaieran kokatzen da Nietzschek 38 urte zituenean, azaroa eta abendua bitartean, eta Vienan girotuta dago. Gertaera historikoak eta fikzioa loturik agertzen dira. Batetik, Nietzsche eta Lou Andreas Salome bikotea; eta bestetik Josef Breuer, Bertha Pappenheim eta Sigmund Freud hirukotearen erlazio historikoetatik abiaturik fikziozko harremana gertatuko da Lou Andreas Salomek Breuerri Nietzsche laguntzeko eskatzen dionean.

1882an Lou Andreas Salomerekin “Bizitzari otoitza” abestia konposatzen du. Lou Andreas Erroman ezagutu zuen kultur eta pertsonalitate handiko emakume judu-errusiarra zen.

Paul Ree eta Nietzsche berarekin maiteminduko dira, baina berak adiskidetasuna soilik eskainiko die. Liliana Cavannik “Ongiaz eta Gaizkiaz haraindi” filmean ederki irudikatzen du Nietzscheren bizitzaren pasadizo hau.

Italia, Suitza eta Alemaniatik bidaiatu zuen. Hemendik aurrera, uda Sils-Marian (Suitzako Alpeak), eta negua Italiako zenbait herritan emango du. Garai honetan, libururik ezagunenak idatzi zituen, “Zientzia alaia” (1882), “Honela mintzatu zuen Zaratustra” (1883), “Ongiaz eta gaizkiaz haraindi” (1886), eta “Moralaren genealogia” (1887). Berrogeita lau urte zituela “Idoloen ilunabarra”, “Antikristoa”, eta bere autobiografia den “Ecce homo” idatzi zituen, baina erotasun krisi larriak bere obra eten zuen. Hurrengo urtean eskizofreniak lur jota utzi zuen Nietzsche betirako. 1900. urtean hil egingo da, bere filosofia pentsamendu garaikidean eragina izango duela ezaguna izanik.