chuletartor irudia

Txuleta Museoa

Batxilergoko 1. mailako Filosof@ikasleak Ikas Proiektu bati hasiera emango diogu:  Proiektuaren helburuak ikusteko egin klik

TXULETA MUSEOA

Baliteke “Txuletak” desagertzea?

Filosofia, pentsamendua eta ikastea non lotzen dira?

BEROKETA: “Zure esku dago”

Orri zuri batean data jarri eta zure eskuaren irudia egin. Ikastetxea imaginatu eta pentsatu gabe, burura etortzen zaizkizun sentsazioak idatzi hatzamarretan (bost behintzat, baina gehiago ere jarri dezakezu) Ez duzu izenik jarri behar, guztion eskuak elkarrekin josi eta liburu bat egingo dugu

Hasierako Ataza

Ikus dezagun zer den pentsatzea eta nola irakatsi daiteken pentsatzen. Helburua lortzeko hiru urrats daude

  1. “Aprender y enseñar a pensar” Diapositiba sorta euskeratuz pentsatu
  2. Pentsamenduari buruz eta eskolari buruz hausnartzen duten bideoak ikusi eta eztabaidatu
  3. Summerhill eskola (1921) ezagutu

LEHENENGO URRATSA: “Aprender y enseñar a pensar”

Ikasle bakoitzak Hiru diapositiba aukeratuko ditu posta elektronikoaren bidez bidalitako galdeketaren bidez. Klaseka guztien aukera elkartuz, bost diapositiba adostuta, diapositiba horiek euskeraz berregingo ditugu. Hurrengo ataza batean beste ekintza bat egingo dugu klase bakoitzak bere ekarpena SlideSharera igotzeko asmoarekin. Kontuan izan guztion artean bat egin behar dugula: koherentzia mantentzeko atzeko orria zuria izango da.

BIGARREN URRATSA: Bideoak ikusi

Jose Luis Sampedroren elkarrizketa arretaz entzun eta pentsamenduarekin lotuta dauden hitza guztien zerrenda egin. Azken bost minututan TalDebateka bildu eta kide bakoitzak bere iritzi, galdera, inprezio edo sentipenak emango ditu. Hurrengo saiorako Talde bakoitzeko Webidazkariak sarrera bat egingo du blogean bere taldearen zerrenda eta TalDebatean ateratako Tesiak plazaratuz

 HIRUGARREN URRATSA: Summerhill ezagutu.

Wikipediatik hartutako Summerhill sarreraren hasiera irakurriko dugu

Ekipoetan beherago dauden “Artikuluak” irakurri, eta

  1. Artikulu bakoitzak hondoko kontzeptuei buruz esaten duena laburtu behar duzue: “Ikasi”, “Pentsatu”, “Jakin”, “Askatasuna” eta “Ikastetxea”.
  2. Zer ikasiko zenuke horrelako eskolan? galderari taldekide bakoitzaren erantzuna idatzi

Summerhill eskola 1921an Kingswinford-en, Ingalaterran Alexander Sutherland Neillk antolatutako ikastetxe berritzaile bat da. Neill eskola demokratikoen mugimenduaren aitzindaria izan zen. Bertan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek ikasten dute. Gaur egun sortzailearen alabak, Zoë Neill Readhead eskola zuzentzen du.

  summerGarestiSummerhill eskola gaur egun eta Gabriel Aresti BHI

Eskola demokratiko batek bi oinarri ditu: ikasleek, batetik, haien esku dute klasera joatea ala ez; halaber, bestetik, eskolako arauak eta funtzionamendua guztien batzarrean erabaki egiten da. Batzar horietan, ikasleekin batera, irakasleek eta gainontzeko langileek har dezakete parte.

Pertsona libreak hezi

Summerhillen ezaugarri nagusietariko bat askatasunarena da. Neillen ustez haurrek zigorrik gabe eta erreprimitzeko tresnarik gabe hobeto ikasten dute. Gela eta ikasgai guztiak aukerakoak dira eta ikasleek haien artean libreki aukera dezakete. Eta ez badute joan nahi inork ez die behartzen. Neill ustez “haurrak bizitza propio bizi behar du, ez gurasoek nahi dutena ezta ere hezitzaile batek erabakitakoa pentsatuz haiek, gurasoek zein hezitzaileek, haurra baino hobeto dakitela umeak behar duena”.

Hezkuntza oinarriak

Hauek dira Neillek defendatutako hezkuntza oinarri batzuk:

  • Gizakiok jatorriz onak direla uste osoa.
  • Hezkuntzaren xede nagusia zoriontasuna da.
  • Elkarbizitzaren oinarriak maitasuna eta errespetua dira.
  • Gorputzak eta sexualitateak ezinbesteko garrantzia dute.

Ideia hauek Neillek Sigmund Freud, Jean-Jacques Rousseau eta Wilhelm Reich pentsamenduetan jaso zituen eta modu batez hauek markatu zuten haren ibilbide ideologikoa baina beti ikuspuntu kritiko batetik; teoriak praktikarekin talka egiten zuenean Neillek beti praktikaren alde egiten zuen haren bere hautu.

Hauek ziren eskola honen berezitasun batzuk:

  • Ez ziren azterketak egiten eta ikasleek ez zuten kalifikaziorik jasotzen.
  • Ikasgeletara joateko behar eza.
  • Batzarra erabakitzeko organo nagusia da.
  • Ez errietak ezta ere sermoiak.
  • Haurrekin eta helduekin tratu bera.

Artikuluak

Alexander SUTHERLAND NEILL: SUMMERHILL eskola
Paulo FREIRE: Zapalduen Pedagogia
María MONTESSORI: Haurra bere erritmoan uzten dugularik, ez du inoiz porrot egiten
Daniel GOLEMAN: Adimen emozionala, autokontrolean aurreratzen
Jean PIAGET: Adimena nola sortzen, garatzen eta aurreratzen den
SORKUNTZA TAILERRAK Ardutza  ikastolan (Gasteiz)

Anuncios

19 comentarios en “Txuleta Museoa

  1. Bizitza minutoro bizi egin behar da eta beti aurrera segi behar dugu inoiz ere gertatu zaigunaz arduratu. Yeshua.D

  2. Ikasi dudan azkenengo gauza da, asko gustatzen zaidala bidaiatzea eta asko bidaiatu nahi dudala.

  3. Ikasi dudan azkenengo gauza hurrengoa izan da, bizitza bideo-joko bat bezala dela egunero bide bat agertzen zaizula, zeuri egokia iruditzen zaizuna hautatu behar duzula baina ez dagoela atxera bueltatzeko momenturik.
    Alex M. 1.C

  4. Bizitzan ikasi dudan azkenengo gauza da zure lagunak zure anaiak bezala direla eta ez dira bakarrik utsi behar

  5. Bizitzan ikasi dodan azkenengo gauza izan da, Bizitzak emoten deuskuzan momentu txikiak disfrutatzea.

  6. Ikasi dodan azken gauza izan da, gauzak niri gustatuko litzaidaken moduan ez ateratzearren, beste gauza on asko dagozala kexa barik aurrera jarraitzeko.

  7. Ikasi dudan azkenengo gauza eman behar duzula jasotzen duzun hainbestea, ona izatea batzutan txarra izan dezakelako.

  8. Bizitzan ikasi dudan azkenengo gauza:
    ~ Konfiantza eraikitzeko urteak behar dira eta segunduak konfiantza suntsitzeko~

  9. Gaur ikasi dodan azkenengo gauza, alferrana egitea ez dauela ezertarako balio eta zehozer gura baldin badot beragaitik burrukatu behar dodala

  10. Ikasi dudan azken gauza izan da inoiz ez zarela daukazun guztiarekin konformatuko eta inoiz ez zarela egongo ehuneko ehunean pozik egongo

  11. Nik ikasi dut bizitza honetan zerbait izateko, ahalegin asko egin behar direla.

  12. Bizitza honetan harri asko daude bidean baina beti dago gauza bat aurrera joateko

  13. Zoriontasuna lortzeko modurik hoberena eta errazena norbera bera izatea da, gizarteak zure pentsamenduak aldatu ez dezala.

  14. Momentua bizi behar da eta iraganean gertatu diren gauzetaz ikasi.

Los comentarios están cerrados.